Pasa den astean, hiri nagusienak 7 kolorez jantzi zituzten. Madrilgo kaleetan worldpride2017 ospatu zen, eta Bilbon, Ur Parade-a. Baina, zer gertatzen ari da herrietan eta landa eremuetan, kapitalismotik at, bestelako bizitzak eta maitatzeko bestelako ereduak izan nahi dituztenekin? Azken Lur eta Murmur irratsaioan, Angel Amarok azaltzen digu Galiziako landa eremuan nola ikusten duten eta martxan jartzen ari diren estrategiak. (Elkarrizketa gazteleraz)
Lur eta Murmur: Landa eremuak ulertzen du ere
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!