Tesla ordua: 96 irratsaioa

Tesla ordua: 96 irratsaioa

Kaixo Balkanetako bidezidorrok!

Aste honetako programa hauteskundeekin hasi dugu; Ipar Mazedonian izen aldaketatik hona egin diren lehen hauteskundeekin. Hauteskunde presidentzialak izan dira, aurreko igandean lehen itzulia jokatu da. Gobernuaren aldeko Batasun Sozialdemokrataren Stevo Pendarovski hautagaiak botoen %42 lortu du, VMROko Gordana Siljanovska-Davkova hautagaiak %41 eta Blerim Reka hautagai albanomazedoniarrak %11; beraz Pendarovski eta Siljanovska-Davkova izango ditugu bigarren itzulian. Emaitza oso justua da, eta gainera Zoran Zaev lehen ministroak esan du Pendarovskik hauteskundeak irabazten ez baditu parlamenturako hauteskundeak ere deitu ahal dituela. Batek baino gehiagok Greziarekin sinatutako Prespako Itunaren sendotasuna ere jokoan ikusten dute hauteskunde hauetan. Hala ere, beste etsai garrantzitsu bat dute Pendarovskik eta Siljanovska-Davkovak: parte-hartze baxua. Lehen itzulian mazedoniarrek %41ek soilik bozkatu dute, bigarrenean %40ak baino gutxiago bozkatzen baditu, hauteskundeak baliorik gabe geratuko dira.

Bosnia-Hercegovinari buruz ere aritu gara oraingo honetan. Republika Srpskaren hiriburu Banja Lukan, Slaviša Krunić deitutako enpresari garrantzitsu bat tiroz hil dutenaren berria kontatu dugu lehenbizi. Gerora, Bosniako hiru lehendakaritzako kide serbobosniarra, Milorad Dodik, ostiralean Patxi Aita Santuarekin bilduko dela, Jasenovaceko genozidioaz eta Eliza Katolikoak izan zuen paperaz hitz egiteko. Hirugarrenik, hauteskundeak gertatu eta sei hilabetetara, azkenean, Bosniako Gobernua eratu ahal izango dela kontatu dugu, Ekintza Demokratikorako Alderdiaren (nazionalista musulmana), Aliantza Sozialdemokrata Independentea (nazionalista serbiarra) eta Batasun Demokratko Kroaziarraren (nazionalista kroaziarra) artean. Filtratutako zurrumurruen arabera, ministerio bakoitza zein alderdiren esku geratuko den ere adostu dute.

Serbiara egin dugu gerora salto. Han lehenik gudako berriekin hasi gara; aste honetan bete baita NATOk Serbiako Irrati-Telebistaren egoitza nagusia bonbatu eta 16 pertsona erail zituenetik. Gogorazi dugu, oraindik NATOko inork ez duela ez barkamenik eskatu ez epaile baten aurrean erantzun honegatik. Bestetik, Mirjana Markovići buruz hitz egin dugu. Berriki hil den politikaria, Serbian hilobiratu dute, bertan 90.eko hamarkadan garrantzitsuak izan diren politikari batzuk (poskomunistak zein nazionalistak) batuz. Marković Moskun erbesteratua zegoen, beste gauza batzuen artean, Slavko Ćuruvija kazetariaren heriotza agintzea leporatzen baitzioten. Eta justu aste honetan agertu da Ćuruvijaren erailketaren gaineko sententzia: zerbitzu sekretuetako lau gizon zigortu dituzte, baina sententziak “ezezagun batek” agindu zuela eta badio.

Serbiako egungo berriei dagokionez, Europar Batasunak asteburu honetan Belgrad eta Prištinaren arteko elkarrizketa bat antolatu du, negoziazio mahaira bueltatu daitezen; Federica Mogherinik esan du presio handia jarriko duela EBk bi aldeengan. Bestetik, Serbiako lehen ministro Ana Brnabićek esan du ez duela itnik espero Urria baino lehen. Bitartean protestek Belgradeko kaleetan jarraituko dutela esan du oposizioak hauteskundeak deitu arte. Oposizioko lider batek, Dragan Djilasek esan du hauteskunde askeak deituz gero oposizioak irabaziko zituzkeela. Azkenik, berri pozgarri bat azaldu dugu: Jelena Ivančić gazteak Europako Matematikarien Olinpiada irabazi baitu.

Beste berri batzuen artean, Bulgarian, Bulgariako Batasun Nazionala alderdi neonaziak asteburu honetarako Europa mailako topaketa faxista batzuk deitu dituela ere aipatu dugu.

Entzun gure programa hemen:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *