Lur eta Murmur: Boterea itzalean: haragiaren lobbya

Lur eta Murmur: Boterea itzalean: haragiaren lobbya

Zer pentsatuko zenuke haragi gorri industriala eta ultraprozesatuaren kontsumoa tabakoa bezain kaltegarria dela esango bagenizuke? Zer esango zenuke haragiaren industriako enpresek kontsumoaren politika publikoaen gaineko erabakiak hartuko balukete eta ondorioz 3-4 aldiz biderkatu dugula haragiaren kontsumoa gure dietan?

Hauek datu guztiak eta gehiago, Justicia Alimentaria argitaratu berri duen “El poder en la sombra: apuntes sobre el lobby cárnico” izeneko txostenean agertzen dira, haragiaren industriaren inguruan egin duten ikerketaren ondorioz.

Gaurko irratsaiora Javier Guzman gonbidatu dugu, Justicia Alimentaria Erakundearen kidea eta ikerketaren kordinatzailea izan dena. Elkarrizketa (gazteleraz) entzutean txostena irakurtzeko gogoa sortzen bazaizu, HEMEN deskargatu dezakezu!

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *