Lur eta Murmur: Argentina. Milei, urte 1.

2023ko azaroa-ren 19-an ondorio ezezaguneko lurrikara politikoa eman zen Argentinan: hauteskundeetan Milei atera zen garaile. Eskuin muturreko populismoaren ordezkariak Arrosa Etxearen inkilinoa bihurtu zen egun hartatik gaurdaino Argentina zeharo aldatu aldatu da. “6 hilabeteetan herria pikutara joan da. Hau hondamendia da.”

Mileien gorakada ezin da ulertu azken urteetan mundutik darabilen olatu fundamentalista eta faxista barik. Trump, Bolsonaro, Bukele, Meloni, Abascal eta abar asko Mileiren  kordakoak dirá. Ezkerra instituzionalaren zentrorako bidaiak ere zerikusi handia izan du, noski. Argentinaren kasuan, peronismoaren noraezak ere azaltzen digu zergatik langile klasearen parte handi batek Mileiri babesa eman zion.

Dena dela, urte bat betetzear dagoen honetan, sektore popularra da bere azal propioan Mileien politiken ondorioak:

  • dolarizazioak langile eta pentsiodunen gaitasun ekonomikoa lurreraino eraman du;
  • gastu publikoaren murrizketak zerbitzu publikoak ia desagerrarazteraino eraman du Osasuna, Hezkuntza eta garraioa. Aldi berean, funtzionario publiko asko kaleratu izan ditu.
  • nazioarteko merkatuetara irekierak eta liberalizazio ekonomikoak kanpoko produktuen inbasio ekarri du eta aspaldiko partez soja inportatzera behartuta egon da Argentina.
  • segurtasun politiken gogortzeak errepresioa orokortu eta areagotu egin du kaleetan.
  • zerga sistemaren erreformak klase arrakalan sakondu du, pobreziara jaurtiz milaka argentinarrak.

Landa eremuan ere eragin handiak izan dituzte politika ultraneoliberal hauek, baserritarrengan zuzenean talka eginaz, baita hiriguneetan ere, non goseak nabermen egin du gora.

Gaurko Lu reta Murmur-eko saioan Argentinara goaz, non gure kidea den Esti Redondoren eskutik bertan ematen ari diren aldaketei pertsonen zein komunitateen dimentsiora eramango ditugu.

[ELKARRIZKETA EUSKARAZ+GAZTELERAZ]

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *