Posts Tagged “Belgrad”
Kaixo, Balkanetako bidezidorretako ibiltariok!! Aste honetako irratsaio osoa elkarrizketa bati eskaini diogu. 97 Irratiko estudioetan, Adrian Fuentes izan dugu, bai irailean zein azaroan Balkanetan egon den bilbotarra. Fuentes batez ere politikak eraman du Balkanetara: Gure gonbidatua Eusko Alkartasunako eta Euskal Herria Bilduko militantea da, eta horrez gain, Gazte Abertzaleak erakundeko zuzendaritzaren parte, eta azken honen…
Egun on, Balkanetako mendikateok! Oraingoan, Tesla Orduan, Balkanetako hainbat berritan zentratu gara. Mazedonian egon izan den eztabaida berriaren inguruan ere aritu izan gara. Albaniera Mazedonian osoan ofizial egiten duen lege bat onartu du Parlamentuak, Gobernua sostengatzen duen gehiengoak (sozialdemokratek eta albaniar alderdiek osatutakoak) alde bozkatuta. Beraz, lege honen arabera, Mazedonia Estatu elebidun bihurtu da. Belgradeko…
Kaixo Dinareetako gailurtxook! Aste honetan, bi puntu izan ditugu batez ere. Lehena Mazedoniaren eta Greziaren arteko akordio posibilitatearen ingurukoa da. Izan ere, 1995ean, Greziak auzo errepublikari “Mazedonia” izena ez onartzearen emaitza bezala, “Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia” behin-behineko izena atera zuten. Greziak Mazedoniaren nazioarteko instituzioetarako sarrera blokatu egiten du behin-betiko konponbide bat topatu ezean, baina geroz…
Kaixo rakija edaleok!! Gaurkoan, batez ere Kosovoko hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Vetëvendosje alderdi erradikalak “anti-kasta” diskurtsu batekin bigarren postua lortu du bozen %26 lortuta; eta alderdi honen programa eta proposamenak aztertu nahi izan ditugu. Alderdi honek alde batetik Kosovo independente denetik gobernatu dituen “eliteen” kontrako samina, eta beste batetik Albania Handiaren nahia uztartu nahi izan…
Kaixo eta ongi etorriak historiak kondenatutakoon txoko(etako) batera!! Gaurkoan, 1999.eko martxoaren 24an hasi zen Jugoslaviako Errepublika Federalaren (Serbia eta Montenegro) aurkako NATOren erasoaz mintzatuko gara gure programan; izan ere, eraso horiek martxoan hasita zenbait hilabetez iraun zuten, apirila ere hartu zutelarik. Horregatik gaurko programa gertakari honi eskaini nahi izan diogu. Programa hiru zatitan banatu dugu:…
Egunon, euskoslaviarrok!! Aste honetako poprograman, aurtengo formatu berriari ekin diogu, eta Gabirel Ezkurdia politologoa izna dugu gurekin batera, Balkanetatik urrundu eta geopolitikaz aritzeko. Baina horren aurretik, Balkanetako gaiei heldu diegu, kasu honetan Euskal Herrian izan ditugun zenbait berriri buruz. Lehenik eta behin, ETBren “Sautrela” programan egindako erreportai baten harira, Dubravka Ugrešić idazle kroaziarra izan dugu…