Posts Tagged “greba”
                    Euskal Herrian greba eta mobilizazio eguna izan da urriaren 15a. Eta jendea kalera atera da: ikasleak, irakasleak, langileak, herritarrak … Palestinaren alde. Sindikatuen deialdiak sekulako arrakasta izan du eguerdiko mobilizazioetan. 110.000 lagun Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean. Eta fabriketan, eta beste herri askotan ere bai. Iluntzean Gernika Palestina herri ekimenak deitutako burrunbadak eta mobilizazioak herrietan….
                    Hala Bedi irratia, Arrosa irrati sareak edota 97 irrati libretik sortzen den informazioari adi egon. Urriaren 15a, asteazkena, greba eta mobilizazio eguna izango da. Bilbon gertatzen dena, beste herrialde eta hiriburuetan pasatzen dena kontatzen saiatuko gara. Sintonizatu irrati libreak… entzun 97 irrati librea!
				
