Posts Tagged “jamaika”
Gorka Urbizuren argazki bat ikusi, eta hor dauden diskoei begira geratu barik, bilatu eta entzuten jarri gara. Bob Marley & The Wailers taldearen SURVIVAL -Afrika omentzen duen diskotzarra, 1979) eta Haizea taldea bestetik. Eta euskal folk doinu progresiboekin 70. hamarkadan murgildu gara. Garai hartako Izukaitz eta Errobi entzun ditugu. Horrelaxe daude gauzak, hemen ere.
Bilboko Pantx Records kolektiboko Beñat Gabiña izan da gurekin irratian. Hasteko Linton Kwesi Johnson idazle eta dub abeslariari buruz hasi gara berbetan, izan ere Askatasuna kontu serioa da LKJren poema bilduma euskaratu zuen Beñatek berak. Ostean, reggae eta Jamaikako estilo ezberdinak entzunez, Pantx Records zigiluko talde eta disko erreferentzia ezberdinak entzun ditugu. Saioa amaitzeko Bilbomatiks…