Tesla ordua: 71. irratsaioa – Bosniako hauteskundeen emaitzak

Kaixo, Bosniako bidezidorrok!

Gaurkoan hauteskundeez hitz egin dugu. Batez ere Bosniako hauteskundeak izan ditugu mintzagai, bere sistema konplexutik hasita (aurreko programan zerbait aurreratu genuen horretaz) Bosnian bi partetan bereizten da (Bosnia-Hercegovinako Federazioa –bosnakiarrak eta kroaziarrak- eta Republika Srpska –serbiarrak-), eta hauteskunde sistema ere berezia du: hiru lehendakari aukeratzen dituzte –bosnakiar bat, kroaziar bat eta serbiar bat-; eta horrez gain Bosnia-Hercegovinako parlamentua, Bosnia-Hercegovinako Federazioko parlamentua, Republika Srpskako lehendakaria eta Republika Srpskako parlamentua ere aukeratu dituzte. Erabateko emaitzak jakin gabe, eta beraz hiru parlamentuetako jarleku bat edo beste oraindik dantzan dagoelarik, lehendakari ezberdinak aukeratzeko inguruan aritu gara, hauek nahiko argi baitaude. Gaiak, hauteskunde sistema dela eta, nahiko arantza polemikoak utzi ditu, batez ere bosnokroaziarren artean: euren hauteskundeetan, Željko Komšić liberala aukeratzeak zenbait iritzigilek “etniez gaindiko zibikotasunaren ikur” bezala ikusi badute ere, kroaziarren ustez ez baita kroaziarren botuarekin aukeratua izan, musulmanen botuarekin, eta gehiengo demografikoaren bidez (beraz, datu hauek “etniez gaindiko politikaren” existentzia zalantzan jartzen dute). Bestetik, serbiarrek aukeratutako Milorad Dodik lehendakari berriak Republika Srpskaren independentziaren, Errusiarengana hurbiltzearen eta NBEren Bosniarekiko tutoretza bukatzearen aldeko adierazpenak egin ditu; eta Šefik Džaferović musulmanek aukeratutako lehendakariak herrialdea zentralizatzearen alde. Bestetik, Republika Srpskako lehendakaritza Željka Cvijanovićek, Dodiken alderdi bereko politikariak, irabazi ditu. Emaitza hauek denek Daytongo Ituna oinarri duen sistema politiko kontsoziazionala inoiz baino gehiago kolokan jarri dute; herri bakoitzak bere agenda erakutsi baitu, beste herrienarekin antagonismoan. Esan bezala, parlamentuen hauteskundeak ez ditugu komentatu, oraindik emaitzak guztiz itxita ez daudelako, hurrengo astean komentatuko ditugu.

Hauteskundeekin jarraituz, bi erreferendum ere mintzagai izan ditugu mintzagai. Alde batetik, joan den igandean Errumanian, “Familien Aldeko Koalizioa” deitutako talde batek, Errumaniako Konstituzioan ezkontza definitzerakoan “ezkontideak” hitzaren ordez “senar-emazteak” izena idaztearen aldeko erreferenduma deitzeko sinadurak bildu ditu, eta Gobernuak hura babestu du. Parte-hartzea oso txikia izan denez, erreferenduma baliorik gabe geratu da. Antzeko emaitza izan zuen beste erreferendum bat Mazedoniakoa izan zen. Kasu honetan Zoran Zaev lehen ministroak erreferenduma loteslea ez dela (eta Europar Batasunak baietzari parte-hartze txikiari baino kasu handiagoa egin diola jakinik), Konstituzioa parlamentuan aldatzea erabaki du. Bi herenak behar ditu, momentuz ez dituenak, baina espekulatzen denaren arabera, VMROrekin negoziatu dezake, alderdi honen kartzelaratutako liderrentzat indultua eskaintzearen truke.

Bukatzeko beste bi notizia eman ditugu. Bata oso tristea; Viktoria Marinova bulgariar ikerketa-kazetaria bahitu, bortxatu eta hil egin baitute. Beste berria, Kosovoko Gobernuak Israeli, Estatu judutarrak Kosovo aintzatestearen truke, honek Israelen hiriburu bezala Jerusalem aintzatestea eskaini diola izan da.

Entzun gure programa hemen:

Descargar este podcast

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *