Archivo de Mugaldeko taberna

Mugaldeko taberna: irratian marrazten

Mugaldeko taberna: irratian marrazten

Gorka Belasko @txikerretxea gonbidatu dugu gaur tabernara. Eta marrazten aritu da, marrazkiei buruz hitz egin dugu, eta besteak beste #inkurria edo #inktober bezalako nazioarteko -edo gure eremuko- fenomenoak aztertu ditugu berarekin. Elkarrizketa luzea egin dit gaurkoan @iPatxi Gaztelumendik @97irratia|n irekitzen duen tabernan. #inkurria bukatu denez kolore apur bat sartu dut. https://t.co/zl4plbrXGV pic.twitter.com/rS8o0NLVrM — Gorka Belasko…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Mapa galduak jaialdia Saran, Usopop kolektiboaren eskutik

Mugaldeko taberna: Mapa galduak jaialdia Saran, Usopop kolektiboaren eskutik

Asteburu honetan Mapa galduak jaialdia izango da Saran. Eta Usopop disketxe eta musika kolektiboko Joanes Basurko izan da Mugaldeko tabernan. Jaialdiari buruz eta musikari buruz aritu gara berarekin. https://ia904708.us.archive.org/24/items/mugaldekotaberna20221025/mugaldekotaberna20221025.mp3 Descargar este podcast

Leer más »

Mugaldeko taberna: Maddalen Arzallus, Arabar Errioxako ardoa, Zinegin, Laba Iruñean, Zinebi eta Frankfurteko liburu azoka

Mugaldeko taberna: Maddalen Arzallus, Arabar Errioxako ardoa, Zinegin, Laba Iruñean, Zinebi eta Frankfurteko liburu azoka

Maddalen Arzallusek Jon Parot presoak kartzelan emandako 32 urteei eskainitako bertsoak –eitb-k sarean zentsuratu dituenak– entzun eta saioa abiatu dugu. Hazparneko Zinegin jaialdia, Iruñeko Laban Mantapean zinema zikloa, Bilboko Zinebi eta Frankfurteko liburu azoka (eta alternatiboa) izan ditugu aipagai. Musika asko entzunez gainera. https://ia601402.us.archive.org/7/items/mugaldekotaberna20221018/mugaldekotaberna20221018.mp3 Descargar este podcast

Leer más »

Mugaldeko taberna: Bertso txapelketa, zinegin jaialdia, Black is Beltza komikia, Eneko Sagardoy…

Mugaldeko taberna: Bertso txapelketa, zinegin jaialdia, Black is Beltza komikia, Eneko Sagardoy…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Mugaldeko taberna zabalik

Mugaldeko taberna: Mugaldeko taberna zabalik

Mugaldeko taberna Saio kulturala izango denik ezin esan, baina kultura ere egongo da.HAU Ez da programa filosofikoa izango, baina pentsatzeko aukera eskainiko dugu.Musika entzungo da hemen, baina ez da irrati formula bat izango, ez gara musikan adituak izango, musika adituko dugu.Elkarrizketak maite ditugulako, jendearekin berba egingo dugu, tabernetan egiten den bezala. Gabriel Arestiren antzerki obra…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Bidean irrati emankizun nazionala

Mugaldeko taberna: Bidean irrati emankizun nazionala

  Irratsaioa non entzun daiteke? Bilbo 97.0 fm | 97irratia.info Araba 107.4 fm | halabedi.eus Antxeta 2 Bilbo inguruan | Basauriko kartzelan 91.4 fm Donostian | Martutene 105.8 fm Iruñerrian 106.7 fm Gasteiz 90.5 fm

Leer más »

Mugaldeko taberna: Hedoi Etxarte idazlearekin ekialderantz joko dugu

Mugaldeko taberna: Hedoi Etxarte idazlearekin ekialderantz joko dugu

bidegorritik irratsaioa berriz bueltan da. Bizikleta hartu, kaskoak jarri eta irrati bidaia egingo dugu. Ekialderantz goaz. Iruñerrira. Hango berri emango digu Hedoi Etxarte idazleak. Zerua eta sua bideoklipa sareratu berritan, eta Sortaldekoak literatur lanaren atarian, Bilboko 97 fm irrati librean izango da idazle iruindarra. Hemendik aurrera, astearte iluntzeetan bidegorritik hemen, Bilbo inguruko irrati librean. https://archive.org/download/bidegorritik_20211005-192240/bidegorritik_20211005-192240.mp3…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Kafea eta galletak

Mugaldeko taberna: Kafea eta galletak

Kafea eta galletak ekimena berriro martxan jarri da Gernikako Astra gaztetxean. Ibon RG eta Leire Lopez Ziluaga izan ziren sortzaileak, eta gaur irratian izan dira musika entzunaldien ekimenari buruz berbetan. 2008an Gernikan sortu, eta hainbat urtez musikari ugari pasatu zen bertatik disko entzunaldiak egin eta zuzenean kantu batzuk eskaintzera. Aurtengo urtarrilaren 2an berriz martxan jarri…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Oskar Alegria zinema zuzendariarekin berbetan

Mugaldeko taberna: Oskar Alegria zinema zuzendariarekin berbetan

h-a galdu zuen herria da Ea. Eta aurreko asteburuan poesia, antzerkia, musika edo zinema batu dira, garai bateko poesia egunen lekuan. Lurrak eta itsasoak, errekak eta hondartzak, lehenak eta orainak bat egiten duten lekua da Ea. Mari Luz Esteban idazlearen Andrezaharren manifestua antzeztu zuten Metrokoadroka sormen laborategikoek, eta Oskar Alegriak Aritzakoa film laburra aurkezteko parada…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Kantatu nahi dut bizitza | Zinema eta musika Astran

Mugaldeko taberna: Kantatu nahi dut bizitza | Zinema eta musika Astran

Kantatzen duten herriak topaketan, Kantatu nahi dut bizitza podcast/hitzaldia egin ostean, irratian ere kantak eta gogoetak partekatu ditugu, Leioako unibertsitaterako prestatutako playlista entzunez.Gernikako Astra gaztetxean Zinema eta musika izan zuten hizpide Larraitz Zuazo, Hannot Mintegia, Joseba B Lenoir eta Aitor Etxebarria musikari eta ikusentzunezko sortzaileek. Leire Palacios kazetariak gidatu zuen solasaldia.Bidegorritik saioan, Aitor Etxebarria musikari…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Negua heldu da

Mugaldeko taberna: Negua heldu da

Leer más »

Mugaldeko taberna: irratia.com gogoratu Mikel Laboa, Xabier Lete eta Berri Txarrak entzunez

Mugaldeko taberna: irratia.com gogoratu Mikel Laboa, Xabier Lete eta Berri Txarrak entzunez

irratia.com sortu genuela 20 urte joan dira. Duela 12 urte utzi gintuen Mikel Laboak, bi urte beranduago Xabier Letek. Beraien kantuak, beraien memoria ekarri dugu bidegorritik saiora. Musika, literatura, sorkuntza, Euskal Herritik mundura. Irratiko estudiotik, uhinetatik sarera. Duela 20 urte bezala, duela ez asko bezala. Itxialdiari aurre egin, eta saio ederra atera zaigu musika eta…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Pessoa, Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mugaldeko taberna: Pessoa, Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika. Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan. https://archive.org/download/bidegorritik20200310/bidegorritik20200310.mp3 Descargar este podcast

Leer más »

Mugaldeko taberna: Loraldia jaialdiari soinu banda jarri diogu

Mugaldeko taberna: Loraldia jaialdiari soinu banda jarri diogu

Martxoan Loraldiak kultur eskaintza handia ekarriko du Bilbora. Eta ekitaldietako askotan musika izango da protagonista. Guk soinu banda jarri diogu Loraldiako egitarauari.

Leer más »

Mugaldeko taberna: Gaztelugatxetik Zaldibarrera

Mugaldeko taberna: Gaztelugatxetik Zaldibarrera

Gaztelugatxe leku turistiko gisa saldu dute aspaldion instituzioek, eta film ezagunetan agertu izanak jende uholdea ekarri du Bizkaiko kostaldeko leku eder horretara. SOS Gaztelugatxe plataforma osatu dute Bakio, Bermeo eta Urdaibai inguruko herritarrek. Berriki, kotxeentzako aparkaleku handi baterako makroproiektua izan du eskuartean Bizkaiko Diputazioak, eta horri aurre egin dio Gaztelugatxeren aldeko herri mugimenduak. Bertako partaidea…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Ondarroako Radixu irrati libreak 29 urte bete ditu

Mugaldeko taberna: Ondarroako Radixu irrati libreak 29 urte bete ditu

Bilboko 97 irrati libretik Ondarroara joan gara #bidegorritik eta bertan Radixu irratia bisitatu dugu. Binilo artin galdute saioko Txomin Elepuntorekin aritu gara Radixu eta bere historiari buruz. Tartean asteburuko 48 orduko irrati maratoia (ostiraletik igandera) eta antolatu dituzten bi kontzertuen berri eman digu Txominek.

Leer más »