Urriaren 24an Alternatiben Herria Bilbora dator. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzaa ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartaren ardatz nagusiak jarraituz eta Euskal Herriko eragile eta mugimendu ezberdinen topagune komuna izan nahi duena.
Hilabete arinago eragile eta kolektibo ezberdinek aurkezpena egin dute Unamuno Plazan, eta irratira hurbildu zaizkigu 2 orduko saio berezi batean ekimenaren berri ematera. Bilboko udalak ez du baimenik eman prestatuta zegoen azoka txikia Unamunon antolatzeko, baina uhinetan eraiki dugu ideia eta proposamenen azoka.
Hemen duzue saio osoa entzungai: