Lur eta Murmur: Baserritik Mundura ikastaroari buruz Bea Casadorekin

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen.

baserritik mundura argazkia moztutaGaurko programan udako musikala utziko dugu Beatriz Casadoren eskutik ikastaro baten berri emateko Baserritik Mundura ikastaroa. Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruz unibertsitatean dauden formazioa eta ikerketa eremuak zabaltzeko asmoz sortutako ikastaroa. Ikastaro honen sorkuntzan hainbat elkarte/erakunde lagundu dute, hala nola, ETXALDE Nekazari Mugimendua, EHNE-Bizkaia Nekazal Sindikatua eta HEGOA Gizarte Mugimenduen eta Kooperazio Kritikoa Ikerketa Taldea –Euskal Herriko Unibertsitateko Garapen eta Nazioarteko Kooperazioaren Ikerketa Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzarekin.

Gainera, gogoratu Sutondotik Plazara lehiaketaren bozkaketa hasi dela eta bozkatu dezakezula gustoko duzun ilustrazio, narratiba, ikus-entzun edo/eta argazkiari www.bideberriak.eus/lehiaketa webgunean. Hurrengo programan Lur eta Murmurreko musikalarekin jarraituko dugu.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude