Mugaldeko taberna's Archive

Mugaldeko taberna: Fermin  Muguruza  97  irratian  Black  is  Beltza  Ainhoa  filmari  buruz

Mugaldeko taberna: Fermin Muguruza 97 irratian Black is Beltza Ainhoa filmari buruz

Black is Beltza filmaren bigarren zatia eginik, Ainhoaren bizitza kontatu eta elkarrizketa ederra eskeini digu Fermin Muguruzak Mugaldeko tabernan. 2022ko azken elkarrizketa, Iñigo Muguruza anaiari eskainitako filmari buruz, bere urtebetetze egunaren atarian. Bizitza ospatuz; musikaz, zinemaz, heroinaz, munduaz, munduko borrokak eta beste izan ditugu hizpide, saio eder baten. https://ia601506.us.archive.org/3/items/mugaldekotaberna20221215/mugaldekotaberna20221215.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Euskararen  biharamuna

Mugaldeko taberna: Euskararen biharamuna

Amaitu da Euskaraldia. Euskararen nazioarteko eguna ere igaro da. Ahaztu dugu ia ia. Hizkuntza ez, baina kezkak badirau. Euskararen nazioarteko egunaren karietara egindako saio berezia berreskuratu dugu. Eta bitartean Durangoko azokan gaude liburu, disko eta bestelako kultur sorkuntza artean. Mugaldeko taberna ez dago itxita, baina beste kale batzuetan dago mobida orain. Goienkalen, Artekalean, eta bestelako…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Mikel  Laboa  oroituz

Mugaldeko taberna: Mikel Laboa oroituz

2008ko abenduaren 1ean hil zen Mikel Laboa kantaria. Eta gaur, Mugaldeko tabernan lekeitioak abesten zituen euskal kantaria omendu nahi izan dugu. Bere musika entzuten geratu gara, adi adi. Eta bere musikari buruzkoak entzun ditugu Julen eta IbonRGren ahotan. Aztertu. Sakondu. Duela 12 urteko saio bat entzun dugu; irratia.com saio bat Bilbo Hiria irratian eskainitakoa. Baina…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: willis  drummond  <i>Hala  ere</i>  disko  berria  aurkezten

Mugaldeko taberna: willis drummond Hala ere disko berria aurkezten

Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza izan da gurean. “Hala ere” diskoa aurkeztu digu eta datorren larunbatean Bilboko kafe antzokian hasiko dute beraien bira elektriko berria. Hurrengo astean berriz, Miarritzeko Atabal aretoan arituko dira Lumi eta Orbel taldeekin batera. Solasean, patxadaz, musika entzun eta dantzan jarri gara Mugaldeko Tabernan. Pablo Milanes gogoan Gure taberna honetan Pablo…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Ander  Lipus,  Ane  Lindane  eta  Mixel  Etxekopar  gurekin

Mugaldeko taberna: Ander Lipus, Ane Lindane eta Mixel Etxekopar gurekin

Hondamendia antzezlana taularatzen ari dira Axut eta Artedrama taldeak elkarrekin. Zaldibarreko zabortegia erori zen behera duela bi urte, pandemia etorri zen gero. Gaia hartu eta Ximun Fuchsek zuzendu eta Harkaitz Canok idatzita taularatu dute Hondamendia. Ander Lipus Mugaldeko tabernan aritu da hori guztia kontatzen. Igandena Bilboko Arriaga antzokian egongo dira gainera. Bakarrizketak Irrifartsu sartu da…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Pantailaldia  |  pantailak  euskaraz!

Mugaldeko taberna: Pantailaldia | pantailak euskaraz!

Pantailak euskaraz! Pantailak euskaraz ekimeneko Izaskun Rekalde egon da gurekin Mugaldeko tabernan. Pantailak euskaraz ekimenak ikusentzunezko alorrean gure hizkuntza bultzatu eta hedatu nahi du. Aukera asko izango dira datorren azaroaren 11tik aurrera Pantailaldia ekimenean. Badator #Pantailaldia! Hauek dira azaroaren 11tik 18ra ekimenean burubelarri murgilduko diren 5 boluntarioak: *Andoni Solorzano, Sondika (BIZ)*Itziar Luri, Iruñea (NA) *Mitxel…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: irratian  marrazten

Mugaldeko taberna: irratian marrazten

Gorka Belasko @txikerretxea gonbidatu dugu gaur tabernara. Eta marrazten aritu da, marrazkiei buruz hitz egin dugu, eta besteak beste #inkurria edo #inktober bezalako nazioarteko -edo gure eremuko- fenomenoak aztertu ditugu berarekin. Elkarrizketa luzea egin dit gaurkoan @iPatxi Gaztelumendik @97irratia|n irekitzen duen tabernan. #inkurria bukatu denez kolore apur bat sartu dut. https://t.co/zl4plbrXGV pic.twitter.com/rS8o0NLVrM — Gorka Belasko…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Mapa  galduak  jaialdia  Saran,  Usopop  kolektiboaren  eskutik

Mugaldeko taberna: Mapa galduak jaialdia Saran, Usopop kolektiboaren eskutik

Asteburu honetan Mapa galduak jaialdia izango da Saran. Eta Usopop disketxe eta musika kolektiboko Joanes Basurko izan da Mugaldeko tabernan. Jaialdiari buruz eta musikari buruz aritu gara berarekin. https://ia904708.us.archive.org/24/items/mugaldekotaberna20221025/mugaldekotaberna20221025.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Maddalen  Arzallus,  Arabar  Errioxako  ardoa,  Zinegin,  Laba  Iruñean,  Zinebi  eta  Frankfurteko  liburu  azoka

Mugaldeko taberna: Maddalen Arzallus, Arabar Errioxako ardoa, Zinegin, Laba Iruñean, Zinebi eta Frankfurteko liburu azoka

Maddalen Arzallusek Jon Parot presoak kartzelan emandako 32 urteei eskainitako bertsoak –eitb-k sarean zentsuratu dituenak– entzun eta saioa abiatu dugu. Hazparneko Zinegin jaialdia, Iruñeko Laban Mantapean zinema zikloa, Bilboko Zinebi eta Frankfurteko liburu azoka (eta alternatiboa) izan ditugu aipagai. Musika asko entzunez gainera. https://ia601402.us.archive.org/7/items/mugaldekotaberna20221018/mugaldekotaberna20221018.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Bertso  txapelketa,  zinegin  jaialdia,  Black  is  Beltza  komikia,  Irati  eta  Eneko  Sagardoy…

Mugaldeko taberna: Bertso txapelketa, zinegin jaialdia, Black is Beltza komikia, Irati eta Eneko Sagardoy…

Dub musika jarri eta bertsoak entzuten hasi gara Mugaldeko Tabernan. Gasteiz, Donostia eta Lizarrako kanporaketetako saio bana entzun dugu gutxienez. Eta datozen asteetan finalaurrekoetan arituko direnen zerrenda errepasatu eta Elizondo, Dononibane Garazi, Irun eta Durangoko saioen berri izan dugu. Musika entzun, Zinegin fesibaleko agenda errepasatu, Igor Elortzaren Anonyme Popular bertso jarrietako beste sorta bat entzun,…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Mugaldeko  taberna  zabalik

Mugaldeko taberna: Mugaldeko taberna zabalik

Mugaldeko taberna saio kulturala izango denik ezin esan, baina kultura ere egongo da.Hau Ez da programa filosofikoa izango, baina pentsatzeko aukera eskainiko dugu.Musika entzungo da hemen, baina ez da irrati formula bat izango, ez gara musikan adituak izango, musika adituko dugu.Elkarrizketak maite ditugulako, jendearekin berba egingo dugu, tabernetan egiten den bezala. Gabriel Arestiren antzerki obra…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Bidean  irrati  emankizun  nazionala

Mugaldeko taberna: Bidean irrati emankizun nazionala

Urtarrilaren 8an Presoen aldeko manifestazio nazionala zegoen deituta Bilbon. Osasun egoera dela eta, Euskal Herrian zehar 200 deialdi egin dira, eta handienak Bilbo eta Baionakoak izango dira larunbat honetan. 97 irrati libreak saio berezia egingo du, Euskal Herriko beste irrati libre eta euskaldun askorekin elkarlanean. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera bidean irrati emankizun nazionala. https://ia601404.us.archive.org/33/items/bidean20220108/bidean20220108.mp3 Download this…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Hedoi  Etxarte  idazlearekin  ekialderantz  joko  dugu

Mugaldeko taberna: Hedoi Etxarte idazlearekin ekialderantz joko dugu

bidegorritik irratsaioa berriz bueltan da. Bizikleta hartu, kaskoak jarri eta irrati bidaia egingo dugu. Ekialderantz goaz. Iruñerrira. Hango berri emango digu Hedoi Etxarte idazleak. Zerua eta sua bideoklipa sareratu berritan, eta Sortaldekoak literatur lanaren atarian, Bilboko 97 fm irrati librean izango da idazle iruindarra. Hemendik aurrera, astearte iluntzeetan bidegorritik hemen, Bilbo inguruko irrati librean. https://archive.org/download/bidegorritik_20211005-192240/bidegorritik_20211005-192240.mp3…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Kafea  eta  galletak

Mugaldeko taberna: Kafea eta galletak

Kafea eta galletak ekimena berriro martxan jarri da Gernikako Astra gaztetxean. Ibon RG eta Leire Lopez Ziluaga izan ziren sortzaileak, eta gaur irratian izan dira musika entzunaldien ekimenari buruz berbetan. 2008an Gernikan sortu, eta hainbat urtez musikari ugari pasatu zen bertatik disko entzunaldiak egin eta zuzenean kantu batzuk eskaintzera. Aurtengo urtarrilaren 2an berriz martxan jarri…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Oskar  Alegria  zinema  zuzendariarekin  berbetan

Mugaldeko taberna: Oskar Alegria zinema zuzendariarekin berbetan

h-a galdu zuen herria da Ea. Eta aurreko asteburuan poesia, antzerkia, musika edo zinema batu dira, garai bateko poesia egunen lekuan. Lurrak eta itsasoak, errekak eta hondartzak, lehenak eta orainak bat egiten duten lekua da Ea. Mari Luz Esteban idazlearen Andrezaharren manifestua antzeztu zuten Metrokoadroka sormen laborategikoek, eta Oskar Alegriak Aritzakoa film laburra aurkezteko parada…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Kantatu  nahi  dut  bizitza  |  Zinema  eta  musika  Astran

Mugaldeko taberna: Kantatu nahi dut bizitza | Zinema eta musika Astran

Kantatzen duten herriak topaketan, Kantatu nahi dut bizitza podcast/hitzaldia egin ostean, irratian ere kantak eta gogoetak partekatu ditugu, Leioako unibertsitaterako prestatutako playlista entzunez.Gernikako Astra gaztetxean Zinema eta musika izan zuten hizpide Larraitz Zuazo, Hannot Mintegia, Joseba B Lenoir eta Aitor Etxebarria musikari eta ikusentzunezko sortzaileek. Leire Palacios kazetariak gidatu zuen solasaldia.Bidegorritik saioan, Aitor Etxebarria musikari…

Jarraitu irakurtzen »