Lur eta Murmur's Archive
Can Bofill izeneko masia erresistentzia da, Bartzelonatik oso gertu dagoen Colserolla Natura Parkeak jasotzen duen etxegintza-sektoreko presioaren aurrean. 15 urtez ekoizpen eta baso-kudeaketarako proiektu kolektibo baten bihotza izan da Masia hau. Orain, urrats bat haratago eman nahi dute eta 50 hektarea hauek erosi nahi dituzte, merkatutik kanpo izan daitezen eta daukaten ekoizpen-funtzioa bermatzeko. Gaurko Lur…
Azken hamarkadetan, haziak enpresa transnazional gutxi batzuen eskuetan daude. Gero eta zailagoa da bertoko eta kalitatezko haziak eskuratzea, eta beraz, geure lurraldearen bioaniztasuna eta baserrien autonomia bermatzea. Euskal Herrian proiektu desberdinak daude lanean hemengo barietateak ezagutzeko eta berreskuratzeko. Horien artean, Aleka Bioaniztasuna Elkartea sortu da, urrats bat haratago emanez, hazien ekoizpen profesionala eta komertzializazioa bultzatzen…
1994ko urtarrileko 1ean EZLNek – Askapen Nazionaleko Armada Zapatista- borroka zapatista ezagutarazi zuen mundu zabalera. 25 urte eta gero, kapitalismoaren kontrako eredua izaten jarraitzen dute, beste mundu bat eraikiz, herri indigenen eskubideak aldarrikatuz eta internazionalismoa bultzatuz. Gaurko Lur eta Murmur, beraientzako musika-omenaldi txiki bat izango da. Gora zapatisten borroka! https://ia801500.us.archive.org/4/items/20190102LurEtaMurmurZapatismo/20190102%20LurEtaMurmur%20zapatismo.mp3 Download this podcast
Bilbo zeharkatzen duen Super Sur autobidearen bigarren fasearen mehatxuaren aurrean, SUPERSUR HANDITZEARI EZ Plataforma salatzen du: ez dela egon ebaluazio sakonik autobidearen lehenengo fasea egin eta gero, ez dela egon herritarren partehartzerik erabakiak hartzerakoan eta izugarrizko kaltea eragingo duela ingurunean, bereziki, Bolintxu haranean, askok dioten bezala, Bilboko azken altxor berdea. Gaurko irratsaioan honi guztiari buruz…
Azaroaren 19an, New Yorken Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak aprobatu zuen Baserritarren eta Landa eremuetan lan egiten duten pertsonen eskubideei buruzko Adierazpena. Eskubide hauek bermatzeak baserritarren bizitzak balorizatu eta hobetu egingo luke, eta baita ere, jendartearen eskubidea elikadura osasuntsua eta iraunkorra izateko eta ingurunearen babesa. Zeintzuk izan dira bide honetako zailtasunak eta arrakastak? Alazne Intxauspek, Ehne…
Urriaren 28an, Bolsonaro nagusitu zen Brasilgo presidentetzarako hauteskundeetan. Hau, bizitzen ari garen olatu kapitalistaren urrats bat gehiago besterik ez da, eta eragin zuzena dauka, jada eta bereziki, lurraldea defendatzaileengan. Begirada sakonago bat ekarri nahian, Gaurko Lur eta Murmurren Brasilera goaz, Emakumeen Mundu Martxako Sarah de Rourekin eta MSTko Janaina Stronzakerekin hitz egiteko. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia601505.us.archive.org/35/items/20181107LurEtaMurmurBrasil/20181107%20LurEtaMurmur%20Brasil.mp3…
Aste honetan zehar, 40 herrialdeko ordezkari daude Bilbon Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketetarako. Hunkigarria izan zen asteleheneko Harrera Ekitaldia, eta larunbatean Areatza beteko dugu, Feministon Herrian. Emakume baserritarren topaketak ere egongo dira bihar eta etzi, Murgian, UZTA JASOZ lelopean. Den-dena kontatu digute Mundu Martxako Naia eta Etxaldeko Emakumeen kide Esti gaurko Lur eta Murmur…
Pinudiek eta eukaliptoek menperatzen dute Bizkaiko lurraldea. Kolore Guztietako Basoak Plataformak monolaborantza hauen arazoak aztertu ditu eta basoak kudeatzeko beste eredu bat proposatzen du: naturatik hurbilagoa, publikoa eta hemengo biodibertsitatea balorean jartzen duena. Honi guztiari buruz hitz egin dugu KGBeko Julen Villasantekin gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia601508.us.archive.org/34/items/20181010LurEtaMurmurKoloreGuztietakoBasoak/20181010%20LurEtaMurmur%20KoloreGuztietakoBasoak.mp3 Download this podcast
Sorkineko kideekin egon gara Lur eta Murmur saio honetan, Vane eta Teresa. Beraien gidan, Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia, horrelako galderei erantzuna ematen diete: Zer da zientzia “neutrala” bezala ezagutzen duguna? Nor dago horren atzean? Zein izan da emakume baserritarren papera zientzian? Eta elikadurarekin lotzen den zientzian? Programa honekin baratzara, hondartzara edo herriko jaietara goaz,…
Azken egunetan gero eta emakume marokoar gehiagok sexu-abusu eta laneko erasoak salatzen dituzte Huelvako marrubien uztan. Gaurko saioan SAT Sindikatuko migraziorako arloko arduradun Mercedes Dominguezekin solasean egon gara, sasoikako langile hauen egoeran sakontzeko asmoarekin. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801501.us.archive.org/30/items/201806013LurEtaMurmurFresasDerechos/201806013%20Lur%20eta%20Murmur%20FresasDerechos.mp3 Download this podcast Gonbidatzen zaituztegu batzeko egoera hau salatzeko egingo den konzentraziora, igandean, 18:30etan Bilboko Arriaga Plazan.
Euskal Herrian hamaika dira kapitalismoaren aurrean martxan dauden alternatibak, eta hauxe aldarrikatuko da datorren larunbatean Alternatiben Herrian. Baiona eta Bilbo izan ziren aurretik, aurten Iruñean izango da. Aldarrikapen eta festa egun bat izango da. Maitane Unzukin solasean egon gara gaurko irratsaioan, eta azaldu digu nola antolatu duten dena, zer aurkituko dugun bertan eta nola lagundu…
Gaur, TxiapasEKIN Plataformaren laguntzarekin, Bettina Cruzari egindako elkarrizketa daukagu Lur eta Murmurren. Bettina herriko lur eta lurraldearen defendatzailea da, Oaxacako Istmo de Tehuantepec herri indigenaren asanbladako eta CNIko partaidea. Mexikoko herri indigenek egiten ari diren megaproiektuen aurkako erresistentziari buruz hitz egin dugu, beraien lurraldeak, kulturak eta bizitzak babesteko. https://ia801500.us.archive.org/15/items/20180502LurEtaMurmurBETTINA/20180502%20Lur%20Eta%20Murmur%20BETTINA.mp3 Download this podcast (Foto: César Martinez…
Gaurko Lur eta Murmur saioan Estirekin egon gara solasean, Etxaldeko Emakumeak taldeko kide. Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak feministatzea da Etxaldeko emakumeen taldearen helburua. Horretarako auzolanak, hausnarketak, formakuntza, irteerak eta askoz gehiago antolatzen dituzte, beti ere feminismoa ardatz izanik. Etxaldeko emakumeen historia, helburu eta zereginei buruz hitz egin dugu eta datozen ekimenei buruz, besteak beste, Udaberriko auzolana….
Gaurko Lur eta Murmur saioan Euskal Herritik aldendu eta Mexikoruntz joan gara. Zapatistek joan den astean “Borrokan gauden Emakumeon Lehenengo Topaketa Politiko, Artistiko, Kultural, Internazionala” antolatu zuten Txiapasen. Bertan, 35 herrialde baino gehiagotik etorritako 9.000 emakume inguru bildu ziren, hausnarketa eta elkarbizitza helburu. Emakume zapatistek hitz indartsu eta hitzaldi hunkigarriarekin eman dizkie eskerrak bertaratu ziren…
Gaur Lur eta Murmur saioan Júlia Martí eta Izaskun Perez izan ditugu gurekin, Mugimendu Feministako kideak. Bihar Emakume Langileen Eguna dela eta egongo den grebaren nondik norakoen inguruan hitz egin digute. Biharko greba berezia izango da, lan-munduko greba ez ezik kontsumo, zaintza eta ikasle greba ere izango baita. https://ia801502.us.archive.org/0/items/070318LuretaMurmurGrebaFeminista/070318LuretaMurmurGrebaFeminista.mp3 Download this podcast