Lur eta Murmur's Archive

Lurrak ere esateko asko daukalako. 'Lur eta murmur' programan Bizilur elkarteko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian... horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako ('Lekil lum') programa bakarraren erreleboa hartzera dator 'Lur eta murmur'. Lurretik eta lurrarentzako, 'Lur eta murmur'.
Lur eta Murmur: 25 AÑOS DE DIGNIDAD

Lur eta Murmur: 25 AÑOS DE DIGNIDAD

1994ko urtarrileko 1ean EZLNek – Askapen Nazionaleko Armada Zapatista- borroka zapatista ezagutarazi zuen mundu zabalera. 25 urte eta gero, kapitalismoaren kontrako eredua izaten jarraitzen dute, beste mundu bat eraikiz, herri indigenen eskubideak aldarrikatuz eta internazionalismoa bultzatuz. Gaurko Lur eta Murmur, beraientzako musika-omenaldi txiki bat izango da. Gora zapatisten borroka! https://ia801500.us.archive.org/4/items/20190102LurEtaMurmurZapatismo/20190102%20LurEtaMurmur%20zapatismo.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Bolintxu Bizirik!!

Lur eta Murmur: Bolintxu Bizirik!!

Bilbo zeharkatzen duen Super Sur autobidearen bigarren fasearen mehatxuaren aurrean, SUPERSUR HANDITZEARI EZ Plataforma salatzen du: ez dela egon ebaluazio sakonik autobidearen lehenengo fasea egin eta gero, ez dela egon herritarren partehartzerik erabakiak hartzerakoan eta izugarrizko kaltea eragingo duela ingurunean, bereziki, Bolintxu haranean, askok dioten bezala, Bilboko azken altxor berdea. Gaurko irratsaioan honi guztiari buruz…

Read more »

Lur eta Murmur: Baserritarren eskubideak, azkenean

Lur eta Murmur: Baserritarren eskubideak, azkenean

Azaroaren 19an, New Yorken Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak aprobatu zuen Baserritarren eta Landa eremuetan lan egiten duten pertsonen eskubideei buruzko Adierazpena. Eskubide hauek bermatzeak baserritarren bizitzak balorizatu eta hobetu egingo luke, eta baita ere, jendartearen eskubidea elikadura osasuntsua eta iraunkorra izateko eta ingurunearen babesa. Zeintzuk izan dira bide honetako zailtasunak eta arrakastak? Alazne Intxauspek, Ehne…

Read more »

Lur eta Murmur: HONDURAS: zer dago karabanaren atzetik?

Lur eta Murmur: HONDURAS: zer dago karabanaren atzetik?

Urriak 12an ehunka pertsonen karabana bat atera zen Hondurasetik Estatu Batuetara Oso arin, milaka pertsona gehitu ziren. Arrazoi nagusienak bortizkeria eta pobrezia direla esaten dute ibilbidea egiten ari direnek. Hala ere, batzuei arduradun zuzenak izendatzea komeni omen zaie, eta migranteekin lan egiten duen kazetari Bartolo Fuentesi leporatzen diote karabanak bultzatu izana. Gaurko Lur eta Murmur…

Read more »

Lur eta Murmur: BRASIL, EUTSIKO DU!

Lur eta Murmur: BRASIL, EUTSIKO DU!

Urriaren 28an, Bolsonaro nagusitu zen Brasilgo presidentetzarako hauteskundeetan. Hau, bizitzen ari garen olatu kapitalistaren urrats bat gehiago besterik ez da, eta eragin zuzena dauka, jada eta bereziki, lurraldea defendatzaileengan. Begirada sakonago bat ekarri nahian, Gaurko Lur eta Murmurren Brasilera goaz, Emakumeen Mundu Martxako Sarah de Rourekin eta MSTko Janaina Stronzakerekin hitz egiteko. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia601505.us.archive.org/35/items/20181107LurEtaMurmurBrasil/20181107%20LurEtaMurmur%20Brasil.mp3…

Read more »

Lur eta Murmur: Batu indarrak, urrutira goaz!

Lur eta Murmur: Batu indarrak, urrutira goaz!

Aste honetan zehar, 40 herrialdeko ordezkari daude Bilbon Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketetarako. Hunkigarria izan zen asteleheneko Harrera Ekitaldia, eta larunbatean Areatza beteko dugu, Feministon Herrian. Emakume baserritarren topaketak ere egongo dira bihar eta etzi, Murgian, UZTA JASOZ lelopean. Den-dena kontatu digute Mundu Martxako Naia eta Etxaldeko Emakumeen kide Esti gaurko Lur eta Murmur…

Read more »

Lur eta Murmur: Basoa edo landaketa?

Lur eta Murmur: Basoa edo landaketa?

Pinudiek eta eukaliptoek menperatzen dute Bizkaiko lurraldea. Kolore Guztietako Basoak Plataformak monolaborantza hauen arazoak aztertu ditu eta basoak kudeatzeko beste eredu bat proposatzen du: naturatik hurbilagoa, publikoa eta hemengo biodibertsitatea balorean jartzen duena. Honi guztiari buruz hitz egin dugu KGBeko Julen Villasantekin gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia601508.us.archive.org/34/items/20181010LurEtaMurmurKoloreGuztietakoBasoak/20181010%20LurEtaMurmur%20KoloreGuztietakoBasoak.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Emakume baserritarrek zientzia egiten dute

Lur eta Murmur: Emakume baserritarrek zientzia egiten dute

Sorkineko kideekin egon gara Lur eta Murmur saio honetan, Vane eta Teresa. Beraien gidan, Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia, horrelako galderei erantzuna ematen diete: Zer da zientzia “neutrala” bezala ezagutzen duguna? Nor dago horren atzean? Zein izan da emakume baserritarren papera zientzian? Eta elikadurarekin lotzen den zientzian? Programa honekin baratzara, hondartzara edo herriko jaietara goaz,…

Read more »

Lur eta Murmur: Marrubiak bai, eskubideak ere bai

Lur eta Murmur: Marrubiak bai, eskubideak ere bai

Azken egunetan gero eta emakume marokoar gehiagok sexu-abusu eta laneko erasoak salatzen dituzte Huelvako marrubien uztan. Gaurko saioan SAT Sindikatuko migraziorako arloko arduradun Mercedes Dominguezekin solasean egon gara, sasoikako langile hauen egoeran sakontzeko asmoarekin. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801501.us.archive.org/30/items/201806013LurEtaMurmurFresasDerechos/201806013%20Lur%20eta%20Murmur%20FresasDerechos.mp3 Download this podcast Gonbidatzen zaituztegu batzeko egoera hau salatzeko egingo den konzentraziora, igandean, 18:30etan Bilboko Arriaga Plazan.

Read more »

Lur eta Murmur: ALTERNATIBEN HERRIA. Bizitza burujabea eskubide osoz

Lur eta Murmur: ALTERNATIBEN HERRIA. Bizitza burujabea eskubide osoz

Euskal Herrian hamaika dira kapitalismoaren aurrean martxan dauden alternatibak, eta hauxe aldarrikatuko da datorren larunbatean Alternatiben Herrian. Baiona eta Bilbo izan ziren aurretik, aurten Iruñean izango da. Aldarrikapen eta festa egun bat izango da. Maitane Unzukin solasean egon gara gaurko irratsaioan, eta azaldu digu nola antolatu duten dena, zer aurkituko dugun bertan eta nola lagundu…

Read more »

Lur eta Murmur: Mexikoko indigenen erresistentzia: herrien eta lurraldearen defentsan

Lur eta Murmur: Mexikoko indigenen erresistentzia: herrien eta lurraldearen defentsan

Gaur, TxiapasEKIN Plataformaren laguntzarekin, Bettina Cruzari egindako elkarrizketa daukagu Lur eta Murmurren. Bettina herriko lur eta lurraldearen defendatzailea da, Oaxacako Istmo de Tehuantepec herri indigenaren asanbladako  eta CNIko partaidea. Mexikoko herri indigenek egiten ari diren megaproiektuen aurkako erresistentziari buruz hitz egin dugu, beraien lurraldeak, kulturak eta bizitzak babesteko. https://ia801500.us.archive.org/15/items/20180502LurEtaMurmurBETTINA/20180502%20Lur%20Eta%20Murmur%20BETTINA.mp3 Download this podcast (Foto: César Martinez…

Read more »

Lur eta Murmur: Etxaldeko Emakumeak inoiz baino indartsuago!

Lur eta Murmur: Etxaldeko Emakumeak inoiz baino indartsuago!

Gaurko Lur eta Murmur saioan Estirekin egon gara solasean, Etxaldeko Emakumeak taldeko kide. Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak feministatzea da Etxaldeko emakumeen taldearen helburua. Horretarako auzolanak, hausnarketak, formakuntza, irteerak eta askoz gehiago antolatzen dituzte, beti ere feminismoa ardatz izanik. Etxaldeko emakumeen historia, helburu eta zereginei buruz hitz egin dugu eta datozen ekimenei buruz, besteak beste, Udaberriko auzolana….

Read more »

Lur eta Murmur: BORROKA EGITEN DUTEN EMAKUMEAK!

Lur eta Murmur: BORROKA EGITEN DUTEN EMAKUMEAK!

Gaurko Lur eta Murmur saioan Euskal Herritik aldendu eta Mexikoruntz joan gara. Zapatistek joan den astean “Borrokan gauden Emakumeon Lehenengo Topaketa Politiko, Artistiko, Kultural, Internazionala” antolatu zuten Txiapasen.  Bertan, 35 herrialde baino gehiagotik etorritako  9.000 emakume inguru bildu ziren, hausnarketa eta elkarbizitza helburu. Emakume zapatistek hitz indartsu eta hitzaldi hunkigarriarekin eman dizkie eskerrak bertaratu ziren…

Read more »

Lur eta Murmur: Martxoak 8 denok grebara!

Lur eta Murmur: Martxoak 8 denok grebara!

Gaur Lur eta Murmur saioan  Júlia Martí eta Izaskun Perez izan ditugu gurekin, Mugimendu Feministako kideak. Bihar Emakume Langileen Eguna dela eta egongo den grebaren nondik norakoen inguruan hitz egin digute. Biharko greba berezia izango da, lan-munduko greba ez ezik kontsumo, zaintza eta ikasle greba ere izango baita. https://ia801502.us.archive.org/0/items/070318LuretaMurmurGrebaFeminista/070318LuretaMurmurGrebaFeminista.mp3 Download this podcast  

Read more »

Lur eta Murmur: Bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegia

Lur eta Murmur: Bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegia

Carilo Olaiz eta Fabian Orellana Argentinako MOCASEko (Movimiento Campesino de Santiago del Estereo) bi kide dira. Ostiral eta Larunbatean Bilbon egongo den bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegian parte hartuko dute beraien kasua azaltzen. Yacu Cachi komunitateko kideak urte asko daude komunitatearen alde borrokan, beraien lurrak indarkeriaz kendu eta soia transgenikoa landatu nahi baitute bertan. Gaur…

Read more »

Lur eta Murmur: Trantsizio energetikoa feminista izango da!

Lur eta Murmur: Trantsizio energetikoa feminista izango da!

Gaur Lur eta Murmur irratsaiora Maitane Arri (Ekologistak martxan) eta Ruth Pérez (Podemos) ekarri ditugu, pasa den asteburuan burutu zen sektore energetikoko emakumeen lehenengo topaketako antolatzaileetako bi. Bilbon izan zen topaketan 100 emakume baino gehiago elkartu ziren trantsizio energetiko feminista bultzatzeko helburuarekin. https://ia801507.us.archive.org/7/items/20180207LurEtaMurmurGeneroYEnergia/20180207%20Lur%20eta%20murmur%20Genero%20y%20energia.mp3 Download this podcast  

Read more »