Lur eta Murmur's Archive

Lurrak ere esateko asko daukalako. 'Lur eta murmur' programan Bizilur elkarteko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian... horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako ('Lekil lum') programa bakarraren erreleboa hartzera dator 'Lur eta murmur'. Lurretik eta lurrarentzako, 'Lur eta murmur'.
Lur eta Murmur: BILTOKIA: herri mugimenduentzat tresna-kutxa

Lur eta Murmur: BILTOKIA: herri mugimenduentzat tresna-kutxa

Gaurko irratsaioan BILTOKIAri buruz hitz egingo dugu. Biltokia tresna-kutxa birtual bat da, herri mugimenduetatik sortutako ezagutza, dinamika, metodoak eta tresnak gordetzen dituena. Kutxa hau da Joxemi Zumalabe Fundazioaren Bor Bor (k) Herri Jakintzen Laborategiko azken esperimentua. Nola egin den material guztiaren batuketa eta sailkapena, eta nola funtzionatuko duen hobeto ulertzeko, Ainhoa Narbaizarekin solasean egon gara….

Read more »

Lur eta Murmur: Txilek nahikoa dela dio

Lur eta Murmur: Txilek nahikoa dela dio

“Urriaren 18an Txileko herria altxatu zen, nekatuta dagoela argi utzi zuen eta ez dagoela lehen bezala jarraitzerik. Ezarrita dagoena aldatu behar dugu”. Gaurko irratsaioan, Txileko azken hilabeteetako mobilizazio sozialak aztertuKo ditugu, Viviana Catrileoren laguntzarekin, ANAMURI Landa-eremuko Emakumeen eta Emakume Indigenen Nazioarteko Elkarteko kidea bera. Eta bereziki azpimarratuko ditugu mugimendu baserritarrek eta indigenek egiten dituzten aldarrikapenak,…

Read more »

Lur eta Murmur: U30 Greba Orokorra

Lur eta Murmur: U30 Greba Orokorra

U30 GREBA OROKORRA Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, urtarrilaren 30erako antolatzen ari den Greba Orokorrari buruz hitz egin dugu. LAN, PENTSIO ETA BIZITZA DUINAREN aldeko aldarrikapenak eta arrazoiak aztertu ditugu Benito Gorbearekin, Pentsionisten Mugimenduko kidea. Gainera, EHNE Bizakaiako sindikatuko kidea ere denez, lehenengo  sektoreko egoera eta aldarrikapenak aurkeztu digu. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia601506.us.archive.org/6/items/20200123luretamurmuru30/20200123%20LurEtaMurmur%20U30.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Intervegas

Lur eta Murmur: Intervegas

    Intervegas Federazioa 2015ean sortu zen, Granadan, “Elikadura Burujabetza, ingurumen hezkuntza eta lurraldearen iraunkortasunaren alde” aldarrikapenenpean. Bertan, Estatu espainoleko erkide guztietako lehenengo sektorearekin zerikusirik zeukaten ordezkariak batu ziren eta 10 puntutako Ituna sinatu zuten. Bertan, hurrengo konpromezuak jasotzen zituzten, besteak beste: – Lurraren babesa eta honetarako behar diren beste arau aldaketak egitearen beharra. –…

Read more »

Lur eta Murmur: ZER ETA NOLA EROSTEN DUGU?

Lur eta Murmur: ZER ETA NOLA EROSTEN DUGU?

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, EHkolektiboak bultzatutako ikerketa aztertuko dugu:  Agroekoligiaren erosketa ereduak. Kontsumo-taldeak, azokak, saltoki txikiak, kontsumo-kooperatibak, sareak… hamaika bide dira agroekologian ekoizten dutenek eta herritarrek aurkitu dituztenak produktuak saltzeko, erosteko edo elkartrukatzeko. Euskal Herrian bide horiek aldatuz joan dira, eta gaur egun formula desberdinak aurkitu ditzakegu, lurraldearen, landa eremuarekiko gertutasunaren, hiriaren tamainaren eta…

Read more »

Lur eta Murmur: Erroa eta Geroa

Lur eta Murmur: Erroa eta Geroa

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak,…

Read more »

Lur eta Murmur: SALDA BADAGO!!

Lur eta Murmur: SALDA BADAGO!!

Iritsi dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak!! Bihartik hasita eta igandera arte, hiru mila emakume* baino gehiago elkartuko gara Durangon eztabaidatzeko, hausnarketa egiteko eta ospatzeko. Matxismoa, faxismoa, arrazakeria, kapitalismoa, lesbofobia, transfobia… hil eta gero, salda bero! Eta bazkaltzeko ere salda egongo da… agroekologikoa! Gaurko irratsaioan, Vane Calvok eta Lur Moraguesek, Arrazolako Amillena Tabernako kideek, azaldu…

Read more »

Lur eta Murmur: Semillas para Venezuela, Semillas para el Maizal

Lur eta Murmur: Semillas para Venezuela, Semillas para el Maizal

Venezuelako El Maizal komunako kideek, urteurrena ospatzen dute aurten. 10 urteko erresistentzia: herri autogestioa, ekoizpena eta ondasun komunen kolektibizatzen. Baina kapitalaren erasoen aurrean, egoera zail batean daude, bereziki haziak lortzeko. Euskal Herriko hainbat eragile internazionalistek elkartasun kanpaina abiatu dute. Gaur Saul Curtokin hitz egin dugu El Maizal eta kanpainari buruz. https://ia801401.us.archive.org/24/items/20190618LurEtaMurmurElMaizal/20190618%20LurEtaMurmur_El%20Maizal.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Agroekologiarantz beste urrats bat Behe-Bidasoan

Lur eta Murmur: Agroekologiarantz beste urrats bat Behe-Bidasoan

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz. https://ia601506.us.archive.org/15/items/20190605LurEtaMurmurBIDASOAKM0/20190605%20Lur%20Eta%20Murmur%20BIDASOAKM0.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Elkartasuna eta duintasuna

Lur eta Murmur: Elkartasuna eta duintasuna

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Txiapasekin kolektiboko kideek azaldu digute zer den brigadista izatea Txiapasen, zein den bertako komunitateek bizitzen ari diren egoera eta zergatik den horren baliagarria brigadisten papera. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601504.us.archive.org/27/items/20190522LurEtaMurmurTxiapasekinBrigadak/20190522%20LurEtaMurmur%20Txiapasekin_Brigadak2.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Biela y Tierra, elikaduraren aldeko txirrindulariak

Lur eta Murmur: Biela y Tierra, elikaduraren aldeko txirrindulariak

Ana, Edurne, Sole eta Cristina Biela y Tierra proiektua martxan jarri dute. 2.500 kilometro bizikletaz, 100 esperientzia baino gehiago ezagutarazteko elikadura zentroan ipiniz, hainbat esparru lantzen dutenak: ekofeminismoa, artea, landa eremuaren balioa eta naturaren babesa, besteak beste. Gaurko Lur eta Murmur saioan inbidia eman digute bidaiaren planarekin. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601506.us.archive.org/16/items/20190508LurEtaMurmurBielaYtierra/20190508%20LurEtaMurmur%20BielaYtierra2.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Chiapaseko emakume indigenak beraien autonomia eraiktzeko bidean

Lur eta Murmur: Chiapaseko emakume indigenak beraien autonomia eraiktzeko bidean

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Addy Perezek, Chiapaseko Emakumearen eskubideen Zentroko kidea, azaldu digu gaur egungo emakume indigenen borroka. Bere hitzetan, Chiapaseko lurraldearen defendatzaileak diren emakumeen lehenengo borroka beraien autonomia eta gorputza berreskuratzea eta aldarrikatzea da. (Elkarrizketa gazteleraz) (Diseinua: Bea Aparticio, #Defensoras kanpainarentzat) https://ia801400.us.archive.org/7/items/20190410LurEtaMurmurAddyChiapas/20190410%20LurEtaMurmur%20Addy%20Chiapas.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: EKOALDE Nafarroako elikagai ekologikoen eskaintza antolatzeko beste urrats bat

Lur eta Murmur: EKOALDE Nafarroako elikagai ekologikoen eskaintza antolatzeko beste urrats bat

Martxoaren 15ean,  Ekoaldek ateak ireki zituen. Noainen kokatuta, Nafarroako ekoizpen ekologikoa bildu, banandu eta logistika guztia kudeatuko duen gunea izango da.  53 ekoizlek bultzatu dute hasiera hau, jatetxe, eskola-jantoki eta komertzioei zuzenduta. Egitasmoaren xehetasun guztiak Asier Irazoki Ekoaldeko koordinatzaileak kontatu dizkigu Lur eta Murmur irratsaio honetan. https://ia801508.us.archive.org/28/items/20190327LurEtaMurmurEkoalde/20190327%20Lur%20eta%20Murmur%20Ekoalde.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Landa eremuko emakumeek badute zer esaterik

Lur eta Murmur: Landa eremuko emakumeek badute zer esaterik

Aurtengo Martxoaren 8an inoiz baino ozenago entzun ditugu herri txikietako eta landa eremuetako emakumeen ahotsak. Gaurko Lur eta Murmurren leku bat utzi diegu. Leire Milikuarekin egon gara, Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeen inguruan egindako diagnostikoa aurkezteko, eta beraien aldarrikapenak azaltzeko. https://ia601508.us.archive.org/17/items/20190313LurEtaMurmurElorrioAbadinoLeire/20190313%20LurEtaMurmur%20Elorrio%20Abadino_Leire.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: La Tartana de Can Bofill: espekulazioaren aurrean, kolektibitatea!

Lur eta Murmur: La Tartana de Can Bofill: espekulazioaren aurrean, kolektibitatea!

Can Bofill izeneko masia erresistentzia da, Bartzelonatik oso gertu dagoen Colserolla Natura Parkeak jasotzen duen etxegintza-sektoreko presioaren aurrean. 15 urtez ekoizpen eta baso-kudeaketarako proiektu kolektibo baten bihotza izan da Masia hau. Orain, urrats bat haratago eman nahi dute eta 50 hektarea hauek erosi nahi dituzte, merkatutik kanpo izan daitezen eta daukaten ekoizpen-funtzioa bermatzeko. Gaurko Lur…

Read more »

Lur eta Murmur: ALEKA, zirrikituetatik ernetzen diren haziak

Lur eta Murmur: ALEKA, zirrikituetatik ernetzen diren haziak

Azken hamarkadetan, haziak enpresa transnazional gutxi batzuen eskuetan daude. Gero eta zailagoa da bertoko eta kalitatezko haziak eskuratzea, eta beraz, geure lurraldearen bioaniztasuna eta baserrien autonomia bermatzea. Euskal Herrian proiektu desberdinak daude lanean hemengo barietateak ezagutzeko eta berreskuratzeko. Horien artean, Aleka Bioaniztasuna Elkartea sortu da,  urrats bat haratago emanez, hazien ekoizpen profesionala eta komertzializazioa bultzatzen…

Read more »