Posts Tagged “Bilbo”
Sara Fantova zinema zuzendari bilbotarra etorri da Mugaldeko tabernara. Bere lehen luzemetraiari buruz aritu gara, luze, sakon, interesgarri. Bilbotarra da, SanFranen bizi da. Eta iazko Aste Nagusian zinema errodatzen aritu zen bere ekipoarekin txupinazoan eta Bilboko txoznetan. Aurteno irailean pantaila handian eman dute filma. Eta sei aste iraun ditu Bilboko zinemetan. Sekulako arrakasta. https://ia601302.us.archive.org/22/items/sarafantova97irratian/sarafantova97irratian.mp3 Download…
Euskal Herrian greba eta mobilizazio eguna izan da urriaren 15a. Eta jendea kalera atera da: ikasleak, irakasleak, langileak, herritarrak … Palestinaren alde. Sindikatuen deialdiak sekulako arrakasta izan du eguerdiko mobilizazioetan. 110.000 lagun Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean. Eta fabriketan, eta beste herri askotan ere bai. Iluntzean Gernika Palestina herri ekimenak deitutako burrunbadak eta mobilizazioak herrietan….
En Antzoki 27 Conchita Piña y Javier Liñera hablan de artes escénicas y sus periferias. Para ello, contarán con invitadxs y reflexionarán sobre la realidad teatral a través del humor y de la crítica. En este primer capítulo hablamos sobre nosotres y sobre lo que será este proyecto.
Willis Drummond taldeak azken kontzertuak emango ditu datozen egunetan. Bilboko Kafe Antzokian, Hernaniko kultur etxean eta Intxaurrondon. Jurgi Ekiza abeslaria Mugaldeko tabernara gonbidatu dugu taldeaz eta agurraz hitz egiteko. https://ia601209.us.archive.org/17/items/willisdrummonAzkena/willisdrummonAzkena.mp3 Download this podcast
Hautsi da Anphora zuzenean aurkeztu dute Bilboko Bira kulturgunean Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagan. Loraldiako lehen ekitaldia izan da. Guk irratian entzun ditugu diskoko Ruperren abestiak eta Atxagaren errezitaldiak. Loraldia festibala aurkeztu digute Amaia Ocerin eta Imanol Agirre antolatzaileek Bilboko 97 irrati librean. Bilbon dabil Gabriel Aresti Eta Karmelo Landak datorren larunbaten Bilbon egingo den…
Mugaldeko tabernara ekarri ditu Igor Elortzak bertso berriak; garaiari eta giroari jarriak. Tabernan elkarrekin aritu gara berbetan eta Anonyme Popular diskoko lanak entzuten. Gabriel Arestik idatzitako Egun da Santi Mamiñe koplak ikasi dizkiogu Laboari, eta Arrasateko Leze txiki kobazulora eroan gaitu buruak eta memoriak. Atxondon, Ondarroako murala mundu osoan ezagun bihurtu duen irudigilea ezagutu dugu:…
Bilboko Pantx Records kolektiboko Beñat Gabiña izan da gurekin irratian. Hasteko Linton Kwesi Johnson idazle eta dub abeslariari buruz hasi gara berbetan, izan ere Askatasuna kontu serioa da LKJren poema bilduma euskaratu zuen Beñatek berak. Ostean, reggae eta Jamaikako estilo ezberdinak entzunez, Pantx Records zigiluko talde eta disko erreferentzia ezberdinak entzun ditugu. Saioa amaitzeko Bilbomatiks…
Black is Beltza filmaren bigarren zatia eginik, Ainhoaren bizitza kontatu eta elkarrizketa ederra eskeini digu Fermin Muguruzak Mugaldeko tabernan. 2022ko azken elkarrizketa, Iñigo Muguruza anaiari eskainitako filmari buruz, bere urtebetetze egunaren atarian. Bizitza ospatuz; musikaz, zinemaz, heroinaz, munduaz, munduko borrokak eta beste izan ditugu hizpide, saio eder baten. https://ia601506.us.archive.org/3/items/mugaldekotaberna20221215/mugaldekotaberna20221215.mp3 Download this podcast
Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza izan da gurean. “Hala ere” diskoa aurkeztu digu eta datorren larunbatean Bilboko kafe antzokian hasiko dute beraien bira elektriko berria. Hurrengo astean berriz, Miarritzeko Atabal aretoan arituko dira Lumi eta Orbel taldeekin batera. Solasean, patxadaz, musika entzun eta dantzan jarri gara Mugaldeko Tabernan. Pablo Milanes gogoan Gure taberna honetan Pablo…
Mugaldeko taberna saio kulturala izango denik ezin esan, baina kultura ere egongo da.Hau Ez da programa filosofikoa izango, baina pentsatzeko aukera eskainiko dugu.Musika entzungo da hemen, baina ez da irrati formula bat izango, ez gara musikan adituak izango, musika adituko dugu.Elkarrizketak maite ditugulako, jendearekin berba egingo dugu, tabernetan egiten den bezala. Gabriel Arestiren antzerki obra…
Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika. Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan. https://archive.org/download/bidegorritik20200310/bidegorritik20200310.mp3 Download this podcast
Martxoan Loraldiak kultur eskaintza handia ekarriko du Bilbora. Eta ekitaldietako askotan musika izango da protagonista. Guk soinu banda jarri diogu Loraldiako egitarauari. Martxoaren 10etik 29ra ospatuko da Bilbon eta 15 areto ezberdinetan egunero ekitaldi bat baino gehiago izango da. Musika, dantza, zinema, literatura, bertsolaritza… https://archive.org/download/bidegorritik20200218/bidegorritik20200218.mp3 Download this podcast
Mikel Martinez aktorea eta tabernaria izan da 97 irrati librean. Bilbo eta antzerkia izan ditugu hizpide ordubetean. 80. hamarkadan Maskaradarekin hasi eta gaur egun Patxo Telleriarekin batera ikusten dugu Mikel antzerkia egiten. Bere obrak, bere lanak, bere abenturak kontatu dizkigu. Bilbon antzerkia bizi bizi dago gaur egun, eta etorkizuna baikor eta umoretsu ikusteko motiboak eman…
Bilbo zeharkatzen duen Super Sur autobidearen bigarren fasearen mehatxuaren aurrean, SUPERSUR HANDITZEARI EZ Plataforma salatzen du: ez dela egon ebaluazio sakonik autobidearen lehenengo fasea egin eta gero, ez dela egon herritarren partehartzerik erabakiak hartzerakoan eta izugarrizko kaltea eragingo duela ingurunean, bereziki, Bolintxu haranean, askok dioten bezala, Bilboko azken altxor berdea. Gaurko irratsaioan honi guztiari buruz…
Egun latz honetan, Ireneren omenez Bidegorritik saio berezia egin dugu 97 irratian. Biziz bizi elkarteko bi kide, Rafa eta Karioka gonbidatu ditugu estudiora.

