Posts Tagged “mugaldeko taberna”
Bizkarsoro eta Negu Hurbilak euskal filmak Mugaldeko tabernan. Katti Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna eta Ekain Albite Negu kolektibokoa. Euskararen historia hurbil bat kontatzen digu Josu Martinez Santutxuko zuzendariaren filmak. Lehen gerra mundialean abiatzen da, eta mende oso baten euskarak eta euskaldunek jasandako jazarpena biltzen du Bizkarsorok. 2011. urtean kokatuta dago berriz Negu Hurbilak filmak. ETA…
Bilboko Pantx Records kolektiboko Beñat Gabiña izan da gurekin irratian. Hasteko Linton Kwesi Johnson idazle eta dub abeslariari buruz hasi gara berbetan, izan ere Askatasuna kontu serioa da LKJren poema bilduma euskaratu zuen Beñatek berak. Ostean, reggae eta Jamaikako estilo ezberdinak entzunez, Pantx Records zigiluko talde eta disko erreferentzia ezberdinak entzun ditugu. Saioa amaitzeko Bilbomatiks…
Amaitu da Euskaraldia. Euskararen nazioarteko eguna ere igaro da. Ahaztu dugu ia ia. Hizkuntza ez, baina kezkak badirau. Euskararen nazioarteko egunaren karietara egindako saio berezia berreskuratu dugu. Eta bitartean Durangoko azokan gaude liburu, disko eta bestelako kultur sorkuntza artean. Mugaldeko taberna ez dago itxita, baina beste kale batzuetan dago mobida orain. Goienkalen, Artekalean, eta bestelako…
Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza izan da gurean. “Hala ere” diskoa aurkeztu digu eta datorren larunbatean Bilboko kafe antzokian hasiko dute beraien bira elektriko berria. Hurrengo astean berriz, Miarritzeko Atabal aretoan arituko dira Lumi eta Orbel taldeekin batera. Solasean, patxadaz, musika entzun eta dantzan jarri gara Mugaldeko Tabernan. Pablo Milanes gogoan Gure taberna honetan Pablo…
Asteburu honetan Mapa galduak jaialdia izango da Saran. Eta Usopop disketxe eta musika kolektiboko Joanes Basurko izan da Mugaldeko tabernan. Jaialdiari buruz eta musikari buruz aritu gara berarekin. https://ia904708.us.archive.org/24/items/mugaldekotaberna20221025/mugaldekotaberna20221025.mp3 Download this podcast
Dub musika jarri eta bertsoak entzuten hasi gara Mugaldeko Tabernan. Gasteiz, Donostia eta Lizarrako kanporaketetako saio bana entzun dugu gutxienez. Eta datozen asteetan finalaurrekoetan arituko direnen zerrenda errepasatu eta Elizondo, Dononibane Garazi, Irun eta Durangoko saioen berri izan dugu. Musika entzun, Zinegin fesibaleko agenda errepasatu, Igor Elortzaren Anonyme Popular bertso jarrietako beste sorta bat entzun,…
Mugaldeko taberna saio kulturala izango denik ezin esan, baina kultura ere egongo da.Hau Ez da programa filosofikoa izango, baina pentsatzeko aukera eskainiko dugu.Musika entzungo da hemen, baina ez da irrati formula bat izango, ez gara musikan adituak izango, musika adituko dugu.Elkarrizketak maite ditugulako, jendearekin berba egingo dugu, tabernetan egiten den bezala. Gabriel Arestiren antzerki obra…