Posts Tagged “Zinema”
Bizkarsoro eta Negu Hurbilak euskal filmak Mugaldeko tabernan. Katti Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna eta Ekain Albite Negu kolektibokoa. Euskararen historia hurbil bat kontatzen digu Josu Martinez Santutxuko zuzendariaren filmak. Lehen gerra mundialean abiatzen da, eta mende oso baten euskarak eta euskaldunek jasandako jazarpena biltzen du Bizkarsorok. 2011. urtean kokatuta dago berriz Negu Hurbilak filmak. ETA…
Black is Beltza filmaren bigarren zatia eginik, Ainhoaren bizitza kontatu eta elkarrizketa ederra eskeini digu Fermin Muguruzak Mugaldeko tabernan. 2022ko azken elkarrizketa, Iñigo Muguruza anaiari eskainitako filmari buruz, bere urtebetetze egunaren atarian. Bizitza ospatuz; musikaz, zinemaz, heroinaz, munduaz, munduko borrokak eta beste izan ditugu hizpide, saio eder baten. https://ia601506.us.archive.org/3/items/mugaldekotaberna20221215/mugaldekotaberna20221215.mp3 Download this podcast
Maddalen Arzallusek Jon Parot presoak kartzelan emandako 32 urteei eskainitako bertsoak –eitb-k sarean zentsuratu dituenak– entzun eta saioa abiatu dugu. Hazparneko Zinegin jaialdia, Iruñeko Laban Mantapean zinema zikloa, Bilboko Zinebi eta Frankfurteko liburu azoka (eta alternatiboa) izan ditugu aipagai. Musika asko entzunez gainera. https://ia601402.us.archive.org/7/items/mugaldekotaberna20221018/mugaldekotaberna20221018.mp3 Download this podcast
Dub musika jarri eta bertsoak entzuten hasi gara Mugaldeko Tabernan. Gasteiz, Donostia eta Lizarrako kanporaketetako saio bana entzun dugu gutxienez. Eta datozen asteetan finalaurrekoetan arituko direnen zerrenda errepasatu eta Elizondo, Dononibane Garazi, Irun eta Durangoko saioen berri izan dugu. Musika entzun, Zinegin fesibaleko agenda errepasatu, Igor Elortzaren Anonyme Popular bertso jarrietako beste sorta bat entzun,…
Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Komiki liburua Astiberri argitaletxeak plazaratu du. Zinebi jaialdiari buruz aritu gara gero Vanesa Fernandez zuzendariarekin….
97 irrati librearen estudioan izan da Fermin Muguruza ere. Oraingoan Black is Beltza proiektuari buruz mintzatu gara berarekin. Pelikulak laugarren astea zinema aretoetan bete bezperan, pozik agertu zaigu Muguruza.
Nafarroako hiriburan izan da bidegorritik saioa. Another day of life filmearen ekoizpen arduradun eta gidoilaria da Amaia Remirez, Kanakis film ekoiztetxeko arduraduna. Pelikulari buruz luze eta zabal aritu gara, eta ostiral honetan Euskal Herriko zinema aretoetan egongo da filma. Gero Iruñeko Kale nagusiko Katakrak liburudendara hurbildu gara, Katakrak argitaletxea barrutik erakutsi digu Hedoi Etxarte idazle,…
#bidegorritik saioa egitera Donostiara hurbildu gara, Zinemaldira. Bertan aurten estrenatu duten AMAMA filmea zuzendu duen Asier Altuna elkarrizketatu dugu. Pelikularen inguruko xehetasunak, detaileak eta bestelakoetaz berba egin ostean, Ondarruko Marabilli re festibalerako hitzordua jarri dugu Altunarekin. https://ia801504.us.archive.org/35/items/20150924bidegorritik/20150924bidegorritik.mp3 Download this podcast
Eremuz Kanpo saioaren bigarren denboraldiko lehen atala. Zortzi urte geroago Eneko Olazabal eta Txabi Landabidea itzuli egin dira Bilbo Hirira ezezik 97 Irratira, zinema, telesailak, ikusi-entzunak eta oro har mugimenduan diruditen irudiei (eta haien soinuei) buruz hitz egiteko. Irratsaioaren ordutegia hau izango da: igandeetan 22:00etatik aurrera 97.00FMan (saio berriak) eta ostegunetan 22:00etan (errepikapenak). Lehenengo saio…