Tesla ordua: 89. irratsaioa

Tesla ordua: 89.  irratsaioa

Kaixo Adriatikoko olatutxook!

Aste honetako programa oso oparoa izan dugu. Lau berri garrantzitsu izan ditugu:

(1) Zenbait kirolariren adierazpen jugoslaviarzaleak (Kenan Kodro, Svetislav Pešić eta Božidar Maljković).

(2) Kosovo eta Serbiaren arteko mugen aldaketen inguruko zurrumurruak.

(3) Euskal Herriarekin lotura izan duen berri bati ere ekin diogu gero. Nazioartean oso goratua izan da Greziaren eta Ipar Mazedoniaren arteko Prespako Akordioa –azken honen izenaren afera konpontze-bidean jarri duena- baina euskal politikari bat, Lorena Lopez de Lacalle Eusko Alkartasunako eta Euskal Herria Bilduko kidea mesfidati agertu da.

(4) Hizpide izan ditugu Albaniako, Montenegroko eta Serbiako protestak. Hauez gain, Bulgariako eskuin muturreko martxa aipatu dugu. Bestalde, Kroaziako lehendakaria Koloinda Grabar-Kitarovićek barkamena eskatu du iraganean oihu ustasha bat “kroaziar oihu tradizional” bezala justifikatu zuela eta, justifikazio hura “hanka-sartzea” izan zelako.

Beste berri txikiago batzuk ere komentatu ditugu, astea oso oparoa izan baita, baina hobe duzue programa entzutea, dena hemen kontatu baino lehen.

Entzun gure programa hemen:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude