Mugaldeko taberna's Archive

Mugaldeko taberna: Rosa  Parks  giza  eskubideen  aldeko  ekintzailearen  biografia

Mugaldeko taberna: Rosa Parks giza eskubideen aldeko ekintzailearen biografia

Rosa Parks ekintzailearen biografia argitaratu du aurten Katakrak argitaletxeak, eta Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak euskaratu du. Rosa Parks nor izan zen, bere biografia –Rosa Parks Nire istorioa liburua eta itzulpenari buruz berba egiteko huribldu da Amaia bera 97 irrati libreko estudioetara. Abestiak besapean, liburuaren itzulpena gogora ekarri eta giza eskubideen aldeko ekintzaileari buruz aritu gara…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Sara  Fantova  97  irratian  Jone,  batzuetan  filmari  buruz

Mugaldeko taberna: Sara Fantova 97 irratian Jone, batzuetan filmari buruz

Sara Fantova zinema zuzendari bilbotarra etorri da Mugaldeko tabernara. Bere lehen luzemetraiari buruz aritu gara, luze, sakon, interesgarri. Bilbotarra da, SanFranen bizi da. Eta iazko Aste Nagusian zinema errodatzen aritu zen bere ekipoarekin txupinazoan eta Bilboko txoznetan. Aurteno irailean pantaila handian eman dute filma. Eta sei aste iraun ditu Bilboko zinemetan. Sekulako arrakasta. https://ia601302.us.archive.org/22/items/sarafantova97irratian/sarafantova97irratian.mp3 Download…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: urriak  15  Euskal  Herria  kalean  Palestinaren  alde,  guk  irratian  kontatu  dugu

Mugaldeko taberna: urriak 15 Euskal Herria kalean Palestinaren alde, guk irratian kontatu dugu

Euskal Herrian greba eta mobilizazio eguna izan da urriaren 15a. Eta jendea kalera atera da: ikasleak, irakasleak, langileak, herritarrak … Palestinaren alde. Sindikatuen deialdiak sekulako arrakasta izan du eguerdiko mobilizazioetan. 110.000 lagun Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean. Eta fabriketan, eta beste herri askotan ere bai. Iluntzean Gernika Palestina herri ekimenak deitutako burrunbadak eta mobilizazioak herrietan….

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: urriak  15,  greba  eta  mobilizazio  eguna.  Entzun  97  irrati  librea!

Mugaldeko taberna: urriak 15, greba eta mobilizazio eguna. Entzun 97 irrati librea!

Hala Bedi irratia, Arrosa irrati sareak edota 97 irrati libretik sortzen den informazioari adi egon. Urriaren 15a, asteazkena, greba eta mobilizazio eguna izango da. Bilbon gertatzen dena, beste herrialde eta hiriburuetan pasatzen dena kontatzen saiatuko gara. Sintonizatu irrati libreak… entzun 97 irrati librea!

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Zeru  ahoak  serie  beltza  Olabeagan  grabatu  du  Koldo  Almandoz  zuzendariak

Mugaldeko taberna: Zeru ahoak serie beltza Olabeagan grabatu du Koldo Almandoz zuzendariak

Koldo Almandoz zine zuzendaria izan da Mugaldeko tabernan, eta Zeru ahoak seriari buruz, eta euskal zinemari buruz aritu gara berarekin. Olabeagan -Noruegan- grabatu duten noir serie bereziari buruz mintzatu da. Musika zuzenean 15 urtez Koldo Otamendik musikazuzenean.eus atariak 15 urte bete dituela eta, urrian zehar, 15 egunez Euskal Herri osoan burutuko diren 15 kontzertuei buruz…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Anje  Duhalde  ERROBI  taldeari  buruz

Mugaldeko taberna: Anje Duhalde ERROBI taldeari buruz

Anje Duhalde izan da Mugaldeko tabernan. ERROBI taldea izan zen, euskaraz rocka egin zuen lehenengoa Euskal Herrian. Eta orain 50. urteurrena ospatzen dute Anje Duhalde eta Mixel Ducauk. Bilbon izango dira maiatzaren 4an, eta Donostian ekainaren 21ean. Garai haietaz, musikaz, hizkuntzaz eta gauza askotaz mintzatu gara Anje Duhalderekin, eta Errobiren abestiak entzun ditugu taberna. https://ia600306.us.archive.org/18/items/Errobi/Errobi.mp3…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Argazki  bat

Mugaldeko taberna: Argazki bat

Gorka Urbizuren argazki bat ikusi, eta hor dauden diskoei begira geratu barik, bilatu eta entzuten jarri gara. Bob Marley & The Wailers taldearen SURVIVAL -Afrika omentzen duen diskotzarra, 1979) eta Haizea taldea bestetik. Eta euskal folk doinu progresiboekin 70. hamarkadan murgildu gara Haizea taldearen bi lanak entzuten. . Garai hartako Izukaitz eta Errobi ere entzun…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Bizkarsoro  eta  Negu  Hurbilak  filmak

Mugaldeko taberna: Bizkarsoro eta Negu Hurbilak filmak

Bizkarsoro eta Negu Hurbilak euskal filmak Mugaldeko tabernan. Katti Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna eta Ekain Albite Negu kolektibokoa. Euskararen historia hurbil bat kontatzen digu Josu Martinez Santutxuko zuzendariaren filmak. Lehen gerra mundialean abiatzen da, eta mende oso baten euskarak eta euskaldunek jasandako jazarpena biltzen du Bizkarsorok. 2011. urtean kokatuta dago berriz Negu Hurbilak filmak. ETA…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Carrero  Blanco  duela  50  urte

Mugaldeko taberna: Carrero Blanco duela 50 urte

1973ko abenduaren 20an Carrero Blanco hil zuen ETA erakundeak Madrilen. Abestiak, liburuak, filma bat eta memoria kolektiboa guratzatu zaizkigu gaur Mugaldeko Tabernan. https://ia801202.us.archive.org/12/items/carreroekintza/carreroekintza.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: agur  Willis  Drummond

Mugaldeko taberna: agur Willis Drummond

Willis Drummond taldeak azken kontzertuak emango ditu datozen egunetan. Bilboko Kafe Antzokian, Hernaniko kultur etxean eta Intxaurrondon. Jurgi Ekiza abeslaria Mugaldeko tabernara gonbidatu dugu taldeaz eta agurraz hitz egiteko. https://ia601209.us.archive.org/17/items/willisdrummonAzkena/willisdrummonAzkena.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Euskararen  biharamunean:  Irulegi,  palindromoak,  musika  Entzun!  eta  Durangoko  azoka

Mugaldeko taberna: Euskararen biharamunean: Irulegi, palindromoak, musika Entzun! eta Durangoko azoka

Irulegiko eskua deskubritu zutela urtea ospatu dugu berriki, eta gure hizkuntzaren altxorrik aspaldikoenak Sorioneku jarri gintuen euskaldunok. Euskararen nazioarteko eguna ospatu berri da, eta biharamuna nolakoa den aztertzeari ekin diogu. Letrak eta musika. Markos Gimenoren 101 LETRAKARTEL Joseba Sarrionandiak ez zuen Markos Gimeno Vesga artista ezagutu, baina liburu eder baten bildu ditu ermuarraren palindromoak, kartel…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: 🄼🅄🄶🄰🄻🄳🄴🄺🄾  🅃🄰🄱🄴🅁🄽🄰  Palestinarekin

Mugaldeko taberna: 🄼🅄🄶🄰🄻🄳🄴🄺🄾 🅃🄰🄱🄴🅁🄽🄰 Palestinarekin

Palestinar herriarekin elkartasun eguna da gaurkoa munduan. Eta azken aldi honetan, egunero edo ia egunero ari gara gure kezka eta elkartasuna erakusten Palestinarekin. Gure kulturatik begirada Palestinari   Wafa Idris, Tapia eta Leturiaren abestia Check point rock dokumentala Atef Abu Saif Berria egunkarian Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak Palestina zauritua  Imanol Murua…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: 🄼🅄🄶🄰🄻🄳🄴🄺🄾  🅃🄰🄱🄴🅁🄽🄰  irudi  berriarekin

Mugaldeko taberna: 🄼🅄🄶🄰🄻🄳🄴🄺🄾 🅃🄰🄱🄴🅁🄽🄰 irudi berriarekin

gure soinu banda:

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Bidasoa  dokumentala  Fermin  Muguruzarekin  eta  Non  dago  Mikel?  filmari  buruz  Piturekin

Mugaldeko taberna: Bidasoa dokumentala Fermin Muguruzarekin eta Non dago Mikel? filmari buruz Piturekin

Bidasoa 2018-2023 dokumentala aurkeztu zuen Fermin Muguruzak Donostiako zinemaldian irailean. Geroztik han eta hemen ikusi da arrazakeriaren kontrako filma, harrera sareetan ari direnen lekukotasuna, Bidasoa ibaiaren inguruan hil diren lagunei omenaldia, Bidasoa eta inguruko taldeen musika. Lan eder bat. Fermin Muguruza Mugaldeko tabernan izan dugu, eta istorio ederrak kontatu dizkigu,lan honetako zuzendari eta arduradun gisa….

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: TRB  musika  elektronikoa  eta  Arima  soul,  euskal  musika  beltza

Mugaldeko taberna: TRB musika elektronikoa eta Arima soul, euskal musika beltza

TRB Turbo Retrobator taldearen doinu elektronikoekin zabaldu dugu Mugaldeko taberna. Mikel Laboaren Baztan abestiaren XXI. mendeko bertsio elektroniko eta dantzagarria entzun dugu. Etxahun Arregi musikaria izan da gurean. Abestiak eta ikusentzunezko proposamenak luzatu dizkigu. Irudia, soinua eta hurrengo larunbateko zuzeneko emanaldia Bilbon. Arima Soul Zarauzko baque soul musikariak izan dira gurean. Lidia Insausti eta Mikel…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Loraldia  eta  Gabriel  Aresti  Bilbon

Mugaldeko taberna: Loraldia eta Gabriel Aresti Bilbon

Hautsi da Anphora zuzenean aurkeztu dute Bilboko Bira kulturgunean Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagan. Loraldiako lehen ekitaldia izan da. Guk irratian entzun ditugu diskoko Ruperren abestiak eta Atxagaren errezitaldiak. Loraldia festibala aurkeztu digute Amaia Ocerin eta Imanol Agirre antolatzaileek Bilboko 97 irrati librean. Bilbon dabil Gabriel Aresti Eta Karmelo Landak datorren larunbaten Bilbon egingo den…

Jarraitu irakurtzen »