Lur eta Murmur's Archive
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala bueltan gaude uhin askeko estudioetatik lurrari ahotsa emateko. Gaurko honetan, Berta Isabel Zúñiga Cáceresekin (Berta Cáceresen) alaba hitz egin dugu justizia eta elkartasuna hitzaldia eta gero. Berta Cáceresen hilketari buruz eta gaur egun Honduraseko egoerari buruz hitz egingo digu. Bestetik, eskerrak eman nahi dizkiegu elikadura burujabetza astean…
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Gaurko programan, joan den igandean (apirilak 17) izandako Baserritarren Nazioarteko Borroka Egunari buruz hitz egingo dugu Unai Arangurenekin (EHNE-Bizkaiako kidea eta LVCko ordezkaria). Arangurenek egun hau noiz hasi zen ospatzen eta zergatik kontatuko digu, baita Euskal Herri mailan, larunbatean (apirilak 16), antolatutako ekintzen berri ere eta hurrengo urteko uztailean ospatuko…
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Apirila hasi da, eta apirilarekin bat hainbat dira hurrengo asteetan izango diren ekitaldiak. Guztien azalpena emango dizuegu gure agendan. Gaurko programan, Angel Strapazzon argentiniarra dugu gurekin, Santiago Ekialdeko Baserritar Mugimenduko (MOCASE) kidea. Berarekin solasean egon gara Mauricio Macri Argentinako Presidente berriarekin dagoen gaur egungo egoerari buruz eta Nazio Batuen elikadura…
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala, 97 irrati askeko estudioetatik, lurrari ahotsa emanez, Bizilurreko kideak. Berta Cáceresen (COPINHeko kidea eta giza eskubideen defendatzaile sutsua) hilketa ez da bakarra izan. Hondurasen egunero dira lurrak defendatzeagatik hiltzen edo kondenatzen dituzten pertsonak. Gaurko programan, Wendy Cruz, La Vía Campesinako kideak, Hondurasen bizitzen ari diren beldur egoeraren…
Buenas tardes oyentes de Lur eta Murmur. Como cada dos jueves, aquí estamos compañeras de Bizilur, dando voz a la tierra desde los estudios libres de la radio 97. Como sabemos, la madrugada del 3 de marzo asesinaron a Berta Cáceres en su casa. Desde la asociación Bizilur para la cooperación y desarrollo de los…
Arratsaldeon eta ongi etorriak Lur eta Murmur irratsaiora. Hemen gaude, bi ostegunero bezala, BIlboko 97 irrati askeko estudioetatik lurrari ahotsa emanez. Gaurkoan gurekin Garikoitz Aiesta dugu, Bertatik Bertara programaren kidea. Programaren berri ematera etorri da eta nola hasi zen proiektua, zeintzuk diren helburuak eta nola egiten duten lan kontatu digu, baita etorkizunean zer egin nahi…
Arratsaldeon eta ongi etorriak Lur eta Murmur irratsaiora. Bi ostegunero, arratsaldeko hiruretan 97 irrati askean eta weborrian. Gaur gurekin Nadia Ayuso dugu, Maskilu proiektuaren kidea. Maskilu Kontserbak irabazi-asmorik gabeko elkartea da, elikagaiak transformatzeko sortua. Nadiarekin izandako elkarrizketan, proiektua nola hasi zen eta gaur egun nola funtzionatzen duen azalduko digu. Ondoren, eta beti bezala, hurrengo bi…
Etxean, kotxean, lantegian, eskolan, baserrian… edonon zauden entzule hori. Lurraren ahotsa entzun nahi? Ongi etorria Lur eta Murmur irratsaiora! Txotx garaia hasi da ere Bizkaian eta bertako sagardoa kupeletatik ateratzen hasi da dagoeneko. Txotx garaiaz eta sagardoaren munduaz hitz egiteko Zornotzako Uxarte sagardotegiko Txanpi Zamalloarekin solastu gara gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Soñadores Natos taldearen…
Ongi etorriak 2016ko Bizilurren lehen irratsaiora. Gaurkoan, elikadura burujabetza helburu kontzientziak piztu nahi dituen Bide Berriak dokumentalaren hainbat bidexka entzuteko aukera izango dugu. Bestalde, Pikutara musika taldearen ‘Natura’ abestia entzun daiteke gaurko irratsaioan. Azkenik, saioaren bukaeran datozen egunotako agendaren berri eman dugu.
Urte zaharrari agurra eta urte berriari egurra emateko musika irratsaioa izan dugu urteko azkena. Euskal Herriko zein nazioarteko 7 abestirekin eman diogu amaiera Bizilurretik urteari Lur eta Murmurren. Elikadura burujabetzaren aldekoak, lurra suntsitzen duen AHTaren aurkakoak… Iraultza gure baitan hasten delako, eliteen interesen barruan elikadura burujabetzak tokirik ez duelako, botereak fitxa mugitzera itxoin ezin dugulako;…
Parisen izandako COP21 gailur klimatikoan, honen ondorioetan eta EHNE Bizkaiko delegaritzak bizitako esperientzietan zentratu gara Lur eta Murmur irratsaioan. Horretarako, Parisen izandako EHNE Bizkaiko Ana Gonzalez elkarrizketatu dugu. Ondoren, La Via Campesinak Parisen egindako azken hitzartze publikoa entzun dezakezue, abenduaren 12ko azken protesta jendetsuan egindakoa. Gainera, EHNE Bizkaiko delegaritzako 4 pertsonakin egon gara bizitako esperientzia…
2. irratsaio honetan gauza oso-oso interesgarriak kontatu dizkiguten hiru emakumerekin solastu gara: Idalia Virginia (La Via Campesinako nikaraguarra), Dionara Soares (Brasilgo MSTkoa) eta Amaia Pascual (Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxakoa). Bestalde, egunotako hainbat gai jorratu ditugu: COP21 Parisen, Bide Berriak lehiaketaren lan irabazleak, Hegoa institutuak antolatutako laugarren jardunaldiak… Azkenik, Maddi Suarezek Bide Berriak lehiaketara bidalitako…
Lur eta Murmur: Lur eta Murmur saioa estreinatu dugu Argentinako MNCIko hainbat kide elkarrizketatuz
Lurrak ere esateko asko daukalako. ‘Lur eta murmur’ programan Bizilur erakundeko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian… horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera…