Archive For The “Berriak” Kategoria
Asko dira Bizkaiko gaztetxeek jasandako erasoak (Plentzia, Igorre, Erandio, /Katu…) eta ez dugu onartuko. Aurre egiteko ordua heldu da, nahikoa da, okupazio mugimenduari erasorik ez! Gaztetxeak defendatuko ditugu! Horrexegatik otsailaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan, manifestazio bat burutuko dugu Bilboko Udaletxetik. Etorri!
Hemen duzue Gara egunkariak Txema Uriarte 97 irratiko kideari egindako elkarrizketa mamitsua: Lehen orrialdea Bigarren orrialdea
Azken asteotan komunikabide ezberdinek gure berri jaso dute. Hemen dituzue zenbait elkarrizketa eta erreportaiarako estekak: Eskerrik asko gugana jo duten komunikabide guztioi! Laster mesedea itzultzeko moduan egongo garelakoan… “100 bazkide” 97 irratiko lehen erronka potoloa (Herri Kolore, 2014-01-03) http://www.herrikolore.org/index.php/euskal-herria/34/4133-q100-bazkideq-97-fm-irratiko-lehenengo-erronka-potoloa Entzun nahi dugun irratia (Berria. 2014-01-05): http://paperekoa.berria.info/agenda/2014-01-05/028/001/entzun_nahi_dugun_irratia.htm Laurogeita hamazazpi irratia (Berton, 2014-01-09): http://bertonaldizkaria.wordpress.com/tag/97fm-irratia/
Kaixo Dakizuenez, aurreko irailaren 1etik Tas-Tas Irrati Libreak bertan behera utzi zuen, 21 urte emititu ostean. Irailaren 30etik frekuentzia berean – FMko 97an- Gasteizko irrati librea den “Hala Bedi irratia” emititzen ari da, lehen erabiltzen genuen errepetidoreari esker. Tas-Tasek programa ugari partekatu ditu Hala Bedi irratiarekin. Hala Bedi-k emisioaren gastuak bere gain hartu ditu 2014ko…
Kaixo Duela hilabete edo zuregana jo genuen FMko 97irratiak eta lantaldeak emandako aurrera pausuen berri emateko. Bolada honetan asteroko bilerekin segitu dugu, baita lan esparru ezberdinetako aurrerapenekin ere. Oraindik lehendabiziko lan esparrua da 100 bazkide lortzeko kanpaina; hala, Tas-Tasek utzitako errepetidorea ordaintzea lortuko dugu. Errepetidore honi esker Bizkaian Hala Bedi irratiak probintzia honetarako ekoiztutako programazioa…
Oligarquía mediática, persecución a la libertad de expresión, sociedad de la información en la que la desinformación campa a sus anchas… y, mientras tanto, los de siempre nos siguen meando encima y los medios nos cuentan que sigue lloviendo. Por éstas razones y más, seguimos necesitando medios alternativos, críticos y participativos que sean nuestros paraguas….
Iragan den irailaren 1ean Tas Tas Irrati Libreak ateak itxi zituen, 21 urtez emititzen egon eta gero. Irailaren 30az geroztik, Gasteizko Hala Bedi Irrati Librea emititzen ari da Tas Tasen frekuentzia beretik —FMko 97.0a—. Hain zuzen ere, Tas Tasek eta Hala Bedik hainbat urte eman dituzte hainbat programa konpartitzen. Hala Bedik bere gain hartu ditu…