Urriaren 24an Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon bizitza eta jendartearen aurka egiten duen eredu honen eta Klima Aldaketaren errealitatearen aurrean sistemaren aldaketa gauzatzeko.
Egun osoko egitaraua izango da Bilboko Areatza eta 7 kaleetan zehar egongo diren 6 auzotan antolatuta: Ekonomia eredua, natura, bizitzaren iraunkortasuna, aniztasuna, ondare komuna, eta demokrazia, burujabetza eta parte hartzea.
97 Irratitik ere sinatu dugu manifestua, beste dozenaka eragile ezberdinekin batera, eta egun txiki-handi horretarako hilabete baino gehiago falta den arren Irailaren 24an zuzeneko irratsaioa egingo dugu Mallonako galtzadetako gure estudioetatik eta Unamuno plazatik, bertaratuko diren mugimendu, eragile eta kolektibo ezberdinekin eskuz esku.
Laster informazio gehiago emango dizuegu. Tartean, sintonizatu 97.00 FMa, eta Alternatiben Herria!