Lur eta Murmur: Desazkundea eta Bizita Ona V.Topaketak Sandra Fernandezekin

__001_KARTELA_EUSKARAZ_2016_6-01Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa emateko prest. Programa honetan bihar Bilbon ospatuko diren Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketei buruz hitz egin dugu Sandra Fernandezekin (Mugarik Gabe). Egitaraua, lehen egindako beste topaketari… buruz hitz egin digu, bai eta etorkizunari begira zer lortu nahi duten. Gainera, sorpresaren bat egongo dela aurreratu digu, beraz, ez galdu eta bihar Bilboko Pelota Kalean 10, Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketak: errebindikazioa eta alternatiba kolektiboak.

Gainera, Sutondotoik Plazara lehiaketa martxan dagoela aurreratu genuen azkeneko programan. Jada hasi dira ikaragarrizko lanak aurkezten, beraz, nahiz eta uztailaren 15 arte epea dagoen, ez utzi azkeneko momenturako! Parte hartu lehen bai lehen ilustrazio, narratiba, ikus-entzun edo argazki batekin. Elikadura burujabetza da bidea.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *