Lur eta Murmur: Koronabirusa eta baserritar txikiak

Lur eta Murmur: Koronabirusa eta baserritar txikiak

Etxean egonda ere, Lur eta Murmur irratsaioarekin jarraitzen dugu! Gaurko programan ezagutu nahi izan dugu nola ari diren bizitzen Euskal Herriko baserritarrak Koronaburisaren alarma-egoera hau. Zailtasunak zailtasun, elkartasun sareak antolatzen ari dira ekoizleen eta herritarren artean, eta horiek medio, kalitatezko elikagai osasuntsuak etxeetara iristea bermatzen ari dira, baserritarren lana babestuz.

Besteak beste, aurkeztu ditugu ditugu protagonisten laguntzarekin, Uribe -Butroiko Elkartasun Sarea, Euskal Herriko Baserriko Plaza, Ipar Euskal Herriko Lekukoa eta Leitzako egitasmoa. Beste batzuk ezagutzen badituzu, idatziguzue!

Entzun hemen:

Download this podcast

Konfinamenduan gauden bitartean, agendaren ordez, gorputza eta burua elikatzeko proposamenak dakartzagu:

Baserritar txikien elikagaiak erosteko:

Baserriko Plaza webgunea

Lekukoa Webgunea

Uribe-Butroiko Elikadura Elkartasun Sarea

LeitzEKOko Baserritik Etxera

Bilbon www.laborebilbo.eus

Oiartzunen Labore Oarso

Irunen Labore Txingudi

Gasteizen Bioalai

Iruñean Landare 

Durangon http://ekokontsumo.eus/marisatsa

Urduñako azoka etxeetara

Eta betiko kontsumo taldeak eta sareak

Etxean janaria prestatzeko euskarazko errezetak:

Kabuena Baserria webgunean

Pagotxa webguenan

Hausnarketarako inspirazioa pizteko bi irakurketa:

Etxaldeko Emakumeak Taldeko  COVID19 eta ELIKADURA: HAUSNARKETARAKO PROPOSAMENA

Pentsalari ezkertiarren hainbat artikulu SOPA DE WUHAN liburuan.

Bukatzeko, podcast bat entzuteko: Halabediko Baserri Ataleko HERRI MEDIKUNTZA ETA SENDABELARRAK, Gorka Menendezekin.

Zaindu eta on egin!

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *