Lur eta Murmur: Sustraiak. Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa.

Lur eta Murmur: Sustraiak. Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa.

Download this podcast

2020 urte -askorentzat – madarikatua bukatzeko gutxi falta denean, bere burua berrasmatu eta bestelako norabidea hartzeko apostua hartu duen proiektu batera hurbilduko gara. Iazko abenduan ezagutzeko aukera izan bagenu ere, oraingoan beste aurpegiarekin datozkigu sukaldea eta elikadura eraldaketa soziala eta politikorako tresnak direla ziurtatzen duen egitasmoa.

Berrogeialdian bidai-lagunak egin, – Errotik Cooperativa – indarrak batu eta bien nortasuna mantendu dute, haien egitasmo berriari buruz hitzegitera datoz Lur eta Murmur irratsaiora.

Elikadura Burujabetza, agroekologia, feminismoa eta emakume migratzaileen laneratzeko aukerak jorratzen dituen ekimena azaltzeaz agin, abiatu duten crowfunding kanpainaren berri emango digute ere.

Adi seinaleari!

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *