Mugaldeko taberna's Archive
Bilboko 97 irrati libretik Ondarroara joan gara #bidegorritik eta bertan Radixu irratia bisitatu dugu. Binilo artin galdute saioko Txomin Elepuntorekin aritu gara Radixu eta bere historiari buruz. Tartean asteburuko 48 orduko irrati maratoia (ostiraletik igandera) eta antolatu dituzten bi kontzertuen berri eman digu Txominek.
Soinu banda jarri diogu Greba Orokorrari. Sarean Mr Snoid jaunak abiatutako ekimena izan da, eta dagoeneko greba eta langileei lotutako makina bat kantu batu dira playlist batean. Bidegorritik saio berezia egin dugu kantuetako batzuekin.
Dantzan jartzeko musikarekin abiatu dugu bidegorritik irratsaioa. Gure sintoniaren egile den Joseba Tapia trikitilariak bere “triki metal” proposamena erakutsi digu, eta Tranpaldo zuzeneko diskoari buruz mintzatu gara berarekin. Urte asko eskenatoki gainean eta esperientzia eta aurrera jarraitzeko gogoa eta umorea ez du falta trikitalariak. DUPLA ikusentzunezko proposamen bizia Aguraingoak dira Dupla bikotekoak. Soinua, argia,…
Egin dugu lehen irrati emankizuna. #bidegorritik irratsaioa prest! Disko eta kantu berriak jarri ditugu lehen saioan. Sintonia frogatu, Afrikako doinuak, presoen aldekoak eta batipat euskal musikagintzak eman dizkigun nobedadeak. Lehen saioa musika gozatuz eman dugu, eta uste baino laburragoa iruditu zaigunez, arean luzatu dugu 97 irratiko estudioan egin dugun zuzeneko emankizuna. Orain eskuragai dago sarean,…
Mikel Martinez aktorea eta tabernaria izan da 97 irrati librean. Bilbo eta antzerkia izan ditugu hizpide ordubetean. 80. hamarkadan Maskaradarekin hasi eta gaur egun Patxo Telleriarekin batera ikusten dugu Mikel antzerkia egiten. Bere obrak, bere lanak, bere abenturak kontatu dizkigu. Bilbon antzerkia bizi bizi dago gaur egun, eta etorkizuna baikor eta umoretsu ikusteko motiboak eman…
Aitanari itsaontzia Santurtziko portuan dago, ez diote baimenik ematen Mediterraneora joateko, errefuxiatuen bizitzak salbatzera. Santurtzitik Bilbora ekarri dugu beraien ahotsa, beraien asmoak eta beraien elkartasuna. Bidasoan Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu zutenak gogoratu ditugu, eta Huertas de Peraltako migratzaile borrokalarien Hokoke doinua entzun dugu.
Onintza Enbeita Maguregi da Bizkaiko bertsolari txapelduna. Aurten txapelketa irabazi du muxikarrak. Emakumea, bertsolaria eta aginte makilaren jabe. Bizkaiko ekosisteman, basogintza/bertsogintza izan dugu berbagai. Gero, aktualitatea musikarekin uztartu dugu. Dantza filmaren estrenaldia, eta musikan agur esan diguten hiru izen handi: Berri Txarrak, Delorean eta Vendetta.
Adierazpen askatasuna unibertsitatean lantzen. Eztabaidak, mahainguruak, hitzaldiak eta zuzeneko kontzertuak. La chula potra gurekin izan da Bidegorritik saioan. Jardunaldietan parte hartzeaz gain bere kantuak entzun eta komentatu ditugu. Ion Andoni del Amok, unibertsitateak orain arte Euskal Herriko musikagintza zeinen gutxi aztertu duen aipatu du.
Egun latz honetan, Ireneren omenez Bidegorritik saio berezia egin dugu 97 irratian. Biziz bizi elkarteko bi kide, Rafa eta Karioka gonbidatu ditugu estudiora.
Tafallatik zuzenean: Jon Jimenez Txalaparta argitaletxeko editorearen bizitza eta ametsak ekarri ditugu gaur irratira. Txalaparta sortu zeneko garaietara, haurtzaroko Tafalla, gazte aroko irakurketak, militante lagunak, lankideak. Jose Mari Esparza eta ezagututako idazleak. 30 urtetan batutako istorioak, 1000 liburu baino gehiago. Eta irakurleak. Kluba. Txalaparta.eus komunitatea. Harkaitz Cano idazleak bere azken aurreko manifestuaren berri eman digu….
Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Komiki liburua Astiberri argitaletxeak plazaratu du. Zinebi jaialdiari buruz aritu gara gero Vanesa Fernandez zuzendariarekin….
97 irrati librearen estudioan izan da Fermin Muguruza ere. Oraingoan Black is Beltza proiektuari buruz mintzatu gara berarekin. Pelikulak laugarren astea zinema aretoetan bete bezperan, pozik agertu zaigu Muguruza.
Nafarroako hiriburan izan da bidegorritik saioa. Another day of life filmearen ekoizpen arduradun eta gidoilaria da Amaia Remirez, Kanakis film ekoiztetxeko arduraduna. Pelikulari buruz luze eta zabal aritu gara, eta ostiral honetan Euskal Herriko zinema aretoetan egongo da filma. Gero Iruñeko Kale nagusiko Katakrak liburudendara hurbildu gara, Katakrak argitaletxea barrutik erakutsi digu Hedoi Etxarte idazle,…
Bidegorritik saioan asko mugitu gara azken emankizunean. Madrileko bere etxetxoan harrapatu dugu Xabi Bandini musikari nafarra. Begibakar diskoa aurkeztu digu, eta istorio asko izan ditugu hizpide. New Yorkera joan gara Kirmen Uribe idazlea elkarrizketatzera. Bilboko Arte Ederretako museoko alfabetoa erakusketa antolatu du Kirmenek museoaren 110. urteurrenerako. Artea, literatura, musika… gauza asko hitz egin ditugu ondarrutarrarekin.

