Eremuz Kanpo's Archive

Irudirik gabeko zinema. Irudirik gabeko irratia usainik gabeko zinema bezalakoa da, edo agian alderantziz da eta irudirik gabeko zinema lanbroz estalitako gure bazterrak bezalakoa da, maite ditugun maite gure bazterrak. Eneko Olazabal (@enekolazabal) eta Txabi Landabideak (@txerren) asteroko bidaia proposatzen dute Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratian, Hala Bedi Irratian eta 97 Irratian, zinema abiapuntu hartuta orbita eszentrikoak burutzeko aitzakia ezberdinen inguruan. Hitza. Musika. Irudia. Argia. Eremuz Kanpo.
Eremuz Kanpo: Ikarorik gabe #2

Eremuz Kanpo: Ikarorik gabe #2

Aurreko saioan Greziara begira jarri baginen, oraingo honetan Atlantikoaren bestaldera egin dugu salto: Argentinara. Europan jasaten ari garen erasoa, orain 20-25 urte Latinoamerikak jasandako berbera da. Horretarako Argentinako CTAko sindikatuek erakutsitako zenbait ikasgai konpartitu nahi ditugu zuekin. Saioaren bigarren zatian Xabier Anza, ELAko formakuntza arduraduna izango dugu gure artean. Guk ikusten ez ditugunak azaleratzen oso iaioa!…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Irudiaren lana

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Irudiaren lana

Ondradua izateaz gain ondradu itxura eman behar du, Zesarren emazteak Joxe Azurmendik jasoa da, ondradua izatea afera morala izanik, ondradutzat hartua izatea afera politikoa dela. Norbere irudia lantzea, norberaren itxura zaintzea zoon politikon-aren ezinbesteko lana da.  Eta Jean Luc Godardek esan bezala: zineman planoa arazo politikoa da. Dela gizakiaren eskua edo naturaren higadura, dela prentsaurrean…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo 97 irratian

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo 97 irratian

Eremuz Kanpo saioaren bigarren denboraldiko lehen atala. Zortzi urte geroago Eneko Olazabal eta Txabi Landabidea itzuli egin dira Bilbo Hirira ezezik 97 Irratira, zinema, telesailak, ikusi-entzunak  eta oro har mugimenduan diruditen irudiei (eta haien soinuei) buruz hitz egiteko. Irratsaioaren ordutegia hau izango da: igandeetan 22:00etatik aurrera 97.00FMan (saio berriak) eta ostegunetan 22:00etan (errepikapenak). Lehenengo saio…

Read more »