Lur eta Murmur's Archive

Lurrak ere esateko asko daukalako. 'Lur eta murmur' programan Bizilur elkarteko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian... horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako ('Lekil lum') programa bakarraren erreleboa hartzera dator 'Lur eta murmur'. Lurretik eta lurrarentzako, 'Lur eta murmur'.
Lur eta Murmur: Bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegia

Lur eta Murmur: Bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegia

Carilo Olaiz eta Fabian Orellana Argentinako MOCASEko (Movimiento Campesino de Santiago del Estereo) bi kide dira. Ostiral eta Larunbatean Bilbon egongo den bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegian parte hartuko dute beraien kasua azaltzen. Yacu Cachi komunitateko kideak urte asko daude komunitatearen alde borrokan, beraien lurrak indarkeriaz kendu eta soia transgenikoa landatu nahi baitute bertan. Gaur…

Read more »

Lur eta Murmur: Trantsizio energetikoa feminista izango da!

Lur eta Murmur: Trantsizio energetikoa feminista izango da!

Gaur Lur eta Murmur irratsaiora Maitane Arri (Ekologistak martxan) eta Ruth Pérez (Podemos) ekarri ditugu, pasa den asteburuan burutu zen sektore energetikoko emakumeen lehenengo topaketako antolatzaileetako bi. Bilbon izan zen topaketan 100 emakume baino gehiago elkartu ziren trantsizio energetiko feminista bultzatzeko helburuarekin. https://ia801507.us.archive.org/7/items/20180207LurEtaMurmurGeneroYEnergia/20180207%20Lur%20eta%20murmur%20Genero%20y%20energia.mp3 Download this podcast  

Read more »

Lur eta Murmur: Arrantza artisaua

Lur eta Murmur: Arrantza artisaua

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Anne Marie Vergezen elkarrizketa ekartzen dizuegu,  arrantza jasangarriari buruz. Anne Marie Donibane Lohizuneko arrantzalea da eta Frantziako Arrantzale Artisau Txikien Plataformako presidentekidea. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801503.us.archive.org/12/items/20180124LurEtaMurmurArrantzaArtisaua/20180124%20Lur%20Eta%20Murmur%20ArrantzaArtisaua.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak EAEn tresna eraldatzaileak izan litezke

Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak EAEn tresna eraldatzaileak izan litezke

2017. urtea bukatzear dagoenean, VSF-Herrien Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek Eskola-jantokiak EAEn ikerketa argitaratu dute. Gaur egungo eskola-jantokien sistemaren argazki bat egin dute, eta hainbat proposamen luzatzen dute espazio hauek eraldatzaileak, pedagogikoak, iraunkorrak eta kalitatezkoak izan daitezen. Gaurko saioan VSEFko Janire Chirapozuk eta Eneko Viñuelak hau guztia azaldu digute. https://ia801505.us.archive.org/18/items/20171227LurEtaMurmurESKOLAJANTOKIAK/20171227%20LurEtaMurmur%20ESKOLA-JANTOKIAK.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: LABORE, ate irekiera Bilbon!

Lur eta Murmur: LABORE, ate irekiera Bilbon!

Bi urte lanean aritu eta gero, Bilboko LABORE elkarteak bere dendaren ateak irekiko ditu abenduaren 1ean. Bazkideon artean eraiki duten proiektu honetan bertoko produktu osasungarriak  egongo dira salgai, agroekologiaren baitan produzituak eta prezio eta harreman justuetan oinarrituak. Santutxuko Haro Plazan dago lokala, eta bertan egin dugu gaurko elkarrizketa Laborekide Aritzarekin. https://ia601507.us.archive.org/6/items/20171129LurEtaMurmurLABORE/20171129%20Lur%20Eta%20Murmur%20LABORE.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Erresuma Batuan elikadura burujabetzaren eraikitzen

Lur eta Murmur: Erresuma Batuan elikadura burujabetzaren eraikitzen

Euskal Herriko baserritarren delegazio bat nekazarien elkarte The Landworkers’ Allianceren eskutik, Erresuma Batuan elikadura burujabetza sustatzen duten hainbat proiektu ezagutu zituzten, bai komunitateetatik, bai politika publiko konkretuak proposatuz. Gaurko saioan beraien inpresioak partekatu dituzte gurekin. https://ia601503.us.archive.org/2/items/20171115LurEtaMurmurUKkoEsperientziak/20171115%20Lur%20eta%20Murmur%20UKko%20esperientziak.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Feminismo Baserritarra eta Herrikoia Latinoamerikan

Lur eta Murmur: Feminismo Baserritarra eta Herrikoia Latinoamerikan

Hilabete hauetan lugorrian utzi eta gero, indarberritua aurkitu ditugu gure mikrofonoak! Bueltan da Lur eta Murmur irratsaioa, lurraren ahotsa uhinetan. Gaurko saioko elkarrizketa Brasilen egin genuen, Emakume Baserritarren Mugimenduak (MMC) antolatutako nazioarteko mintegian: Feminismo baserritarra eta herrikoia. Nola ulertzen eta eraikitzen duten beraien feminismoari buruz solasean egon ginen hiru mugimendutako kideekin, Viviane, Fátima eta Karinekin….

Read more »

Lur eta Murmur: Viva La Via Campesina!!

Lur eta Murmur: Viva La Via Campesina!!

La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Konferentzia ospatuko da datorren astean Derion, Bizkaia. Munduko 500 nekazari txiki, arrantzale, artzain eta indigenak elkartuko dira, mundua jakiak ekoiztuz eraldatzeko behar diren estrategiak definitzeko. Hau ohorea! Gaurko Lur eta Murmurren La Via Campesinako irratsaioa bat dakargu, Konferentziari buruzko nondik norakoan beraiek kontatzeko. https://ia801502.us.archive.org/7/items/20170715LurEtaMurmurVIICONFLVC/20170715%20Lur%20eta%20Murmur%20VII%20CONF%20LVC.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Landa eremuak ulertzen du ere

Lur eta Murmur: Landa eremuak ulertzen du ere

Pasa den astean, hiri nagusienak 7 kolorez jantzi zituzten. Madrilgo kaleetan worldpride2017 ospatu zen, eta Bilbon, Ur Parade-a. Baina, zer gertatzen ari da herrietan eta landa eremuetan, kapitalismotik at, bestelako bizitzak eta maitatzeko bestelako ereduak izan nahi dituztenekin? Azken Lur eta Murmur irratsaioan, Angel Amarok azaltzen digu Galiziako landa eremuan nola ikusten duten eta martxan jartzen…

Read more »

Lur eta Murmur: Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

Lur eta Murmur: Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

Tita Godinez,  Guatemalako  Sector de Mujeres Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko helburuarekin emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten dituzten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. https://ia801503.us.archive.org/23/items/20170605LurEtaMurmurSectorDeMujeres/20170605%20LurEtaMurmur%20SectorDeMujeres.mp3 Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Guk argi daukagu, Herria Bizirik! Errekaleor bizirik!

Lur eta Murmur: Guk argi daukagu, Herria Bizirik! Errekaleor bizirik!

Gasteizko auzo Errekaleorri argia moztu zioten maiatzaren 18an. Hortik aurrera, inoiz itzali den indar bat berpiztu egin da: burujabetza, erresistentzia, elkartasuna eta herri boterea. Jon Iriazabalek hau dena nola gertatu den azaldu digu gaurko elkarrizketan, eta baita, larunbatean antolatu duten manifestazio mundiala, non herrien aldarrikapen guztiak egongo diren. Hantxe ikusiko dugu elkar! https://ia601503.us.archive.org/24/items/20170601LurEtaMurmurERREKALEOR/20170601%20Lur%20eta%20Murmur%20ERREKALEOR.mp3 Download this…

Read more »

Lur eta Murmur: HERRIAK BIZIRIK! La Selba aurrera!

Lur eta Murmur: HERRIAK BIZIRIK! La Selba aurrera!

1966an, La Selba etxea hutsik geratu zen, Ebroko Ur Konfederazioak (CHE) biztanleei jabetza kendu zienean, Aragoiko iparraldeko hainbat herri txikirekin gertatu zen bezala. 2010ean, lagun-elkarte bat  hasi zen etxea birgaitzen eta inguruko ortuak, fruta-arbolak eta olibondoak berreskuratzen. Baina dirudienez, Konfederazioak eta instituzioek “ez dute nahi jende autonomoa mendietan, kontsumitzaileak baizik”. Gaurko elkarrizketan, La Selbako kide…

Read more »

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur…

Read more »

Lur eta Murmur: Baserritar mugimendua Indian

Lur eta Murmur: Baserritar mugimendua Indian

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko…

Read more »

Lur eta Murmur: La Huertaka, Herri Baratza Banku Txarraren aurka

Lur eta Murmur: La Huertaka, Herri Baratza Banku Txarraren aurka

2014tik, Barakaldoko gazte batzuk, hiri ortu bat martxan jartzeko asmoarekin, Lutxanan bertan behera utzitako eremu bat hasi ziren atontzen. Harrezkero, agroekologiari buruzko tailerrak, baratza kolektibo bat, auzokideekin harremanak eta sentsibilizazio lan asko egin dute. Orain, Banku Txarrak, soroaren jabeak, salatu egin du Ekologistan Martxan elkartea. David Marcos eta Joseba Martinez, La Huertakako kideekin solasean egon…

Read more »

Lur eta Murmur: Komunikazio indigena: herrien borroka eta defentsa

Lur eta Murmur: Komunikazio indigena: herrien borroka eta defentsa

Ohore bat izan da Lur eta Murmur saio hau bi emakumeekin partekatzea: Marta Choc, Guatemalako Red Tz’ikineko koordinatzailea eta Bashe Nuhem, Argentinako Komunikaziorako herri elkarte indigenaren errealizadorea. Biek, komunikazio komunitario eta alternatiboaren bitartez, haien herrien eta lurraldeen aldeko defentsa egiten dute, eta herrien eta pertsonen giza eskubideak  bortxatzen dituzten enpresa eta estatuen kontrako borroka. (Elkarrizketa…

Read more »