Posts Tagged “Bilbo”
Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Komiki liburua Astiberri argitaletxeak plazaratu du. Zinebi jaialdiari buruz aritu gara gero Vanesa Fernandez zuzendariarekin….
Bidegorritik saioan asko mugitu gara azken emankizunean. Madrileko bere etxetxoan harrapatu dugu Xabi Bandini musikari nafarra. Begibakar diskoa aurkeztu digu, eta istorio asko izan ditugu hizpide. New Yorkera joan gara Kirmen Uribe idazlea elkarrizketatzera. Bilboko Arte Ederretako museoko alfabetoa erakusketa antolatu du Kirmenek museoaren 110. urteurrenerako. Artea, literatura, musika… gauza asko hitz egin ditugu ondarrutarrarekin.
Bi urte lanean aritu eta gero, Bilboko LABORE elkarteak bere dendaren ateak irekiko ditu abenduaren 1ean. Bazkideon artean eraiki duten proiektu honetan bertoko produktu osasungarriak egongo dira salgai, agroekologiaren baitan produzituak eta prezio eta harreman justuetan oinarrituak. Santutxuko Haro Plazan dago lokala, eta bertan egin dugu gaurko elkarrizketa Laborekide Aritzarekin. https://ia601507.us.archive.org/6/items/20171129LurEtaMurmurLABORE/20171129%20Lur%20Eta%20Murmur%20LABORE.mp3 Download this podcast
Elikadura Burujabetzaz kezkaturik dauden Bilboko zenbait pertsona LABORE BILBO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Helburuen artean honako hauek dituzte: bertoko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, salmenta zuzena bideratzea eta ama lurra defendatzea. Udazkena baino lehen denda irekitzeko asmoarekin, 600 bazkide lortzeko kanpainan daude orain. Joseba Martin kideak xehetasunak kontatzen dizkigu gaurko irratsaioan. Info gehiago www.laborebilbo.eus…
Bi topaketa teknologiko Donostian eta Bilbon: Euskarabildua eta TheAntiEvent. Lurrama Miarritzen. Musika berriena 97 irratian. iBasque Euskal Herriko irrati libre eta euskaldunak entzuteko aplikazioa. Pantaila asko, denak martxan. Eta gu irratia egiten. #bidegorritik https://ia601504.us.archive.org/13/items/bidegorritik20151105/bidegorritik20151105.mp3 Download this podcast
Testimonios de los participantes en la concentración realizada en Bilbao el pasado domingo 19 de abril en solidaridad con la Revolución Boliviariana. En el marco del día de “Los Pueblos del Mundo Unidos con Venezuela”, se realizaron actos y movilizaciones en Ecuador, Bolivia, México, Honduras, Nicaragua, Estado español, Panamá, Perú, Suiza, China, Francia, Bélgica, Portugal,…
https://ia601507.us.archive.org/1/items/150329KorrikaBilbon/150329%20Korrika%20Bilbon.mp3 Download this podcast Igandean Korrika 19ren azken kilometroak eta amaiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango ditugu Bilboko euskal irratiek elkarlanean egingo duten zuzeneko irrati saioari esker. Emankizuna 10:00etatik 13:00etara entzun ahal izango da Euskal Herri osoan, Arrosa sareko irratietan. Mikrofonoetan Bilbo Hiria, 97 irratia eta Bizkaia Irratia elkarlanean arituko dira, estudiotik eta helmuga ondotik…

