Tesla ordua: Tesla Ordua 40 irratsaioa

Egunon Adriatikoko olatutxook!

Irratsaio honetan Balkaniako berriak soilik izan ditugu hizpide. Ia-ia herrialde guztiak ikuttu ditugu gaurkoan. Udal hauteskundeekin hasi gara, Kosovon eta Mazedonian Udal hauteskundeak izan baitira. Kosovon, oposizioko Kosovoko Liga Demokratikoa izan da nagusi, eta Mazedonian ordea Gobernuko Mazedoniako Alderdi Sozialdemokrata. Bietan ustelkeria salaketak izan dira, eta beraz, horri heldu diogu. Ondoren, Kroaziara egin dugu salto eta hango Agrokor konpainiarekin gertatutakoari errepaso bat eman diogu. Agrokor, Balkanetako erraldoi bat dena, ustelkeria kasuetan harrapatua izan da, honek Kroaziako eta Balkanetako beste Gobernu batzuk (Agrokorrek milaka langile zituen Balkanetako hainbat herrialdeetan) zipriztindu dituelarik.

Kataluniako arazoak oraindik hautsa dakar Balkanetan, batez ere Bosnia-Herzegovinan. Republika Srpskako lehen ministro Zeljka Cvijanovici Kataluniako independentzia babestea leporatu baitiote, berak adierazpen horiek egin izana ukatu duelarik. Bosnia Herzegovinak Espainiaren batasunaren aldeko posizioa hartu du, eta bestetik Republika Srpska independentzia saiakeretan dabil, beraz Cvijanovicen adierazpenak benetakoak edo gezurretakoak ote direnaren auziak badu bere garrantzia.

Eslovenian laster, lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzulia egingo da. Eta Serbian bukatu dugu, han Hagan zigorra bete duen Vladimir Lazarevicen inguruan polemika sortu baitu AEBtako enbaxadak- Serbiako lehen ministro Ana Brnabicek era Haga gaztigatu du honen lerrokatze politikoa dela eta.. Bestetik Oleksandr Aleksandrovitx ukrainar enbaxadoreak oso hitz gogorrak erabili ditu serbiar kanpo politikaren kontra, eta hala hautsak harrotu dira.

https://archive.org/details/TeslaOrdua2017XI09

Beste bat arte!

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *