Kaixo Balkanetako menditxook:
2019ko abenduaren 12koa da programa hau, arazo batzuk direla eta programak egin izan baititugu jarri.
Oraingo honetan, hasi, Peter Handkerekin hasi dugu programa. Handkeri eman dioten Literatur Nobel Sariak errefusa handia eragin du bosnakiarren eta albaniarren artean. Zazpi herrialdek, Afganistanek, Turkiak, Ipar Mazedoniak, Kosovok, Albaniak, Bosniak eta Kroaziak, Handkeri saria emateko ekitaldia boikotatzea erabaki dute. Bestatik, Kosovoko Errepublikak eta Sarajevoko Kantoiko Gobernuak Peter Handke “Non grato” izendatu dute.
Kroaziako lehendakaritzarako hauteskundeekin jarraitu dugu, eta bertan hautagai ezberdinek Franjo Tudjman lehendakari ohiari eman dioten garrantzia (zentro-ezkerreko Milanovićek barne, zienak Jugoslavia “autoritario” bezala jo du) komentatu dugu, eta baita ere fenomeno hau aztertu. Bestetik Miroslav Škoro eskuin muturreko hautagaiari inkestek iragartzen dizkioten emaitzak ere komentatu ditugu.
Kosovoko Gobernuarekin jarraitu dugu gero. Hashuim Thaçi lehendakariak esan du Albin Kurti Vetevendösje alderdiko buruari (alderdirik bozkatuena) man dio lehen ministro izateko enkargua. Antza denez Kosovoko Liga Demokratikoarekin egingo du aliantza Kurtik. Bi alderdiok oposizioko alderdiak dira.
Montenegrora biratu dugu gerora, izan ere, han Gobernuak Erlijio-Askatasunaren inguruko Legea onartzear da, eta Serbiar Elizaren jabetzak jomugan jarri ditu legeak. Serbiar Eliza Ortodoxoaren eta Erromako Eliza Katolikoaren arteko aliantza ikusi dugu Lege berriaren aurka, eta aliantza arraro honen zergatiak azaldu ditugu, izan ere, askoren ustez honen atzean ez dago hainbeste laizismoa, nazionalismoa baino.
Beste alde batetik, laster Ipar Mazedonian hauteskundeak izango dira, eta honen gainean ere hitz egin dugu. GARAko Miguel Fernandez Ibañez kazetariak Ipar Mazedoniako politikari batu buruzko elkarrizketa ekarri dugu. Veljko Misajlovskik VMRO alderdiak hurrengo hauteskundeak aise irabaziko dituela esan du. Mazedoniaren aurka ere, Veneziako Komisioak Gobernuak bultzatu duen Hizkuntzen Legea kritikatu du.
Bukatzeko, Zoran Tegeltija serbobosniarra Bosnia-Herzegovinako lehen ministro izendatu dutela aipatu dugu, nahiz eta Gobernu berria osatu ez duen.
Entzun gure programa hemen: https://archive.org/details/teslaordua20191212