Archivo de Mugaldeko taberna
Anje Duhalde izan da Mugaldeko tabernan. ERROBI taldea izan zen, euskaraz rocka egin zuen lehenengoa Euskal Herrian. Eta orain 50. urteurrena ospatzen dute Anje Duhalde eta Mixel Ducauk. Bilbon izango dira maiatzaren 4an, eta Donostian ekainaren 21ean. Garai haietaz, musikaz, hizkuntzaz eta gauza askotaz mintzatu gara Anje Duhalderekin, eta Errobiren abestiak entzun ditugu taberna. https://ia600306.us.archive.org/18/items/Errobi/Errobi.mp3…
Gorka Urbizuren argazki bat ikusi, eta hor dauden diskoei begira geratu barik, bilatu eta entzuten jarri gara. Bob Marley & The Wailers taldearen SURVIVAL -Afrika omentzen duen diskotzarra, 1979) eta Haizea taldea bestetik. Eta euskal folk doinu progresiboekin 70. hamarkadan murgildu gara. Garai hartako Izukaitz eta Errobi entzun ditugu. Horrelaxe daude gauzak, hemen ere.
Bizkarsoro eta Negu Hurbilak euskal filmak Mugaldeko tabernan. Katti Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna eta Ekain Albite Negu kolektibokoa.
1973ko abenduaren 20an Carrero Blanco hil zuen ETA erakundeak Madrilen. Abestiak, liburuak, filma bat eta memoria kolektiboa guratzatu zaizkigu gaur Mugaldeko Tabernan. https://ia801202.us.archive.org/12/items/carreroekintza/carreroekintza.mp3 Descargar este podcast
Willis Drummond taldeak azken kontzertuak emango ditu datozen egunetan. Bilboko Kafe Antzokian, Hernaniko kultur etxean eta Intxaurrondon. Jurgi Ekiza abeslaria Mugaldeko tabernara gonbidatu dugu taldeaz eta agurraz hitz egiteko. https://ia601209.us.archive.org/17/items/willisdrummonAzkena/willisdrummonAzkena.mp3 Descargar este podcast
Irulegiko eskua deskubritu zutela urtea ospatu dugu berriki, eta gure hizkuntzaren altxorrik aspaldikoenak Sorioneku jarri gintuen euskaldunok. Euskararen nazioarteko eguna ospatu berri da, eta biharamuna nolakoa den aztertzeari ekin diogu. Letrak eta musika. Markos Gimenoren 101 LETRAKARTEL Joseba Sarrionandiak ez zuen Markos Gimeno Vesga artista ezagutu, baina liburu eder baten bildu ditu ermuarraren palindromoak, kartel…
Palestinar herriarekin elkartasun eguna da gaurkoa munduan. Eta azken aldi honetan, egunero edo ia egunero ari gara gure kezka eta elkartasuna erakusten Palestinarekin. Gure kulturatik begirada Palestinari Wafa Idris, Tapia eta Leturiaren abestia Check point rock dokumentala Atef Abu Saif Berria egunkarian Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak Palestina zauritua Imanol Murua…
Bidasoa 2018-2023 dokumentala aurkeztu zuen Fermin Muguruzak Donostiako zinemaldian irailean. Geroztik han eta hemen ikusi da arrazakeriaren kontrako filma, harrera sareetan ari direnen lekukotasuna, Bidasoa ibaiaren inguruan hil diren lagunei omenaldia, Bidasoa eta inguruko taldeen musika. Lan eder bat. Fermin Muguruza Mugaldeko tabernan izan dugu, eta istorio ederrak kontatu dizkigu,lan honetako zuzendari eta arduradun gisa….
TRB Turbo Retrobator taldearen doinu elektronikoekin zabaldu dugu Mugaldeko taberna. Mikel Laboaren Baztan abestiaren XXI. mendeko bertsio elektroniko eta dantzagarria entzun dugu. Etxahun Arregi musikaria izan da gurean. Abestiak eta ikusentzunezko proposamenak luzatu dizkigu. Irudia, soinua eta hurrengo larunbateko zuzeneko emanaldia Bilbon. Arima SoulZarauzko baque soul musikariak izan dira gurean. Lidia Insausti eta Mikel Makala,…
Hautsi da Anphora zuzenean aurkeztu dute Bilboko Bira kulturgunean Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagan. Loraldiako lehen ekitaldia izan da. Guk irratian entzun ditugu diskoko abestiak eta Atxagaren errezitaldiak. Loraldia festibala aurkeztu digute Amaia Ocerin eta Imanol Agirre antolatzaileek irratian. Bilbon dabil Gabriel ArestiEta Karmelok datorren larunbaten Bilbon egingo den bidearen berri eman digu, eta gaurko…
Asier Gogortza argazkilariarekin batu gara Mugaldeko tabernan. Bera eta Urruña arteko basoetatik behinola bizikleta ibilbide baten ezkurrak batu, etxean erein eta landaratxoei egunkari albisteetako paper errekorteak eta izenak jarri zizkien. Landara hoiekin zer egin pentsatu, eta Bera (Nafarroa) eta Urruña (Lapurdi) arteko mugaren inguruan landatu ditu 27 haritz. Orain liburu baten argitaratu ditu istorioak, argazkiak…
Ondarroako Radixu irrati librean hasi dugu emisioa, eta Bilbon bukatu.
Mugaldeko tabernara ekarri ditu Igor Elrotzak bertso berriak; garaiari eta giroari jarriak. Tabernan elkarrekin aritu gara berbetan eta Anonyme Popular diskoko lanak entzuten. Gabriel Arestik idatzitako Egun da Santi Mamiñe koplak ikasi dizkiogu Laboari, eta Arrasateko Leze txiki kobazulora eroan gaitu buruak eta memoriak. Atxondon, Ondarroako murala mundu osoan ezagun bihurtu duen irudigilea ezagutu dugu:…
Lutxo Egia gonbidatu dugu gaur Mugaldeko Tabernara. Bilboko kultur giro biziari buruz aritu gara hizketan. Bira kultur gunea, Lautan hiru antzerki zikloa, Oraina kontakizun -Kafe antzokia eta Biraren arteko hitzaldi zikloa-, musika, literatura, antzerkia, hizkuntza, etorkizuna… kalaka ederrean aritu gara, musika lagun. Elkarrizketa entzuteko: https://ia804704.us.archive.org/12/items/mugaldekotabernaBilboetakultura/mugaldekotabernaBilboetakultura.mp3 Descargar este podcast