Posts Tagged “Ortodoxia”

Kaixo berriz Njegošen tribuko irakurleok! Honako honetan Montenegroren monografikoari buruzko bigarren zatiarekin gatoz. Arazo teknikoekin jarraitzen dugu, eta beraz ezin dugu musikarik jarri ezta ere oraingoan. Mundu Gudara hartu genuen. Oraingo honetan, Montenegroko Errepublika Sozialista ezartzetik oraingo egunetarako bidea egin dugu. Montenegrok Jugoslavia barruan errepublika propioa izateko arrazoiak, 1988an Djukanović boterera igotzea, Jugoslaviaren zatiketa garaian…

Kaixo Njegošen tribuko irakurleok! Gaur, lehenik eta behin, arazo teknikoak direla medio, musikarik ezin izan dugu jarri, beraz barkamena eskatu beharrean gaude, musikarekin programa arinagoa baita. Gaur programa osoa Montenegrori eskaini diogu. Montnegron egun Eliza Ortodoxoarekin dagoen gatazkak funts nazional bat duela uste dugu, eta horren erroak aurkitzeko historiara jo dugu: Montenegroren nortasunaren eta serbiartasunaren…

Kaixo Balkanetako basotxook! Balkanen inguruan sekulako kezka dago aste hauetan gai batekin; kutsadurarekin. Bal Zagreben, zein Sarajevon, zein Belgraden handia da herritarren kezka airearen kutsadura dela eta. Serbian politikariak nahiko kezkatu dira, eta lehengoan Vučićek Ingurumen Ministro Goran Trivan auzitan jarri zuen, Serbian hauteskundeak gertu dira (apirilaren 19an edo 26an izango dira) eta Vučićek ez…

Kaixo Balkanetako bidezidorrok! Gaurko programa Suleimani iraniar jeneralaren erailketarekin hasi dugu. Suleimani AEBk erail zuten, baina hemen gogoratu dugunez, garai batean –baita ere- AEBk babestutako Bosniako Gobernuaren tropekin borrokatu zuen. Geopolitikaren komeriak dira horiek… Bestetik, bere hilketak Esloveniak eta Kroaziak tropak Iraketik ateratzea ekarri du. Zoran Milanović, kapnpainan zehar Afganistandik ere tropak erretiratzearen alde agertu…

Kaixo Balkanetako rakijazaleok! Aste honetako programan, Kroaziako lehendakaritzarako hauteskundeez aritu gara batez ere. Sorpresa gertatu da eta Zoran Milanović sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak, boto diferentzia nahiko handiarekin gainera (%5eko aldea atera dio Kolinda Grabar-Kitarović eskuindarrari). Hainbat analisi egin ditugu gertakariaren ondoan: bigarren txandan parte-hartzea handitzea, lehen txandan bazterrean geratu direnen botoak bereganatzeko gaitasun handiagoa izatea…

Kaixo Balkanetako menditxook: 2019ko abenduaren 12koa da programa hau, arazo batzuk direla eta programak egin izan baititugu jarri. Oraingo honetan, hasi, Peter Handkerekin hasi dugu programa. Handkeri eman dioten Literatur Nobel Sariak errefusa handia eragin du bosnakiarren eta albaniarren artean. Zazpi herrialdek, Afganistanek, Turkiak, Ipar Mazedoniak, Kosovok, Albaniak, Bosniak eta Kroaziak, Handkeri saria emateko ekitaldia…

Kaixo, Balkanetako neguko ekaitzok!! Kasu honetan berri “kultural” batekin hasi dugu irratsaioa. Balkanetan eragina izan arren, pixka bat urrutiratu gara. Bi jai ortodoxoen artean egonik (urtarrilaren 7an Eguberria eta urtarrilaren 14an Urte Berri Eguna), Ortodoxian izan den zismaz hitz egin dugu. Izan ere, Konstantinoplako Patriarkatu Ekumenikoak, Ukrainan eliza ortodoxo berri bat aintzatetsi du, Moskuko Patriarkatupeko…