Posts Tagged “elikadura burujabetza”

Lur eta Murmur: 📻  Lur  eta  Murmur:  IALAk,  Latinoamerikako  nekazal  unibertsitateak

Lur eta Murmur: 📻 Lur eta Murmur: IALAk, Latinoamerikako nekazal unibertsitateak

La Via Campesinak planetako eskualde guztietan sortu dituen formakuntza prozesuen unibertsoaren barruan, Latinoamerikan IALAk nortasun propioa duten esperientzien konstelazio gisa eratzen dira. Prozesu horren “Big bang”- 2006an izan zen Venezuelan, Hugo Chavezen agintepean Barinas estatuan egoitza duen 1. IALA sortu zenean, iraultza bolivartarraren eta eskualdeko nekazarien gizarte-mugimenduen arteko hitzarmen baten ondorioz, eta ordutik, unibertso hori…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: #Apirilak17:  Europak  nekazari  gehiago  behar  ditu  ✊🌾

Lur eta Murmur: #Apirilak17: Europak nekazari gehiago behar ditu ✊🌾

Apirilak 17: Baserritarren Borroken Nazioarteko Eguna Aurtengo aldarrikapenean, Europako La Via Campesina nekazari gehiago beharrean jarri du fokoa. Honi buruz, eta bereziki, Nafarroako nekazaritzako egoerari buruz hitz egin dugu Mirian Otxotorenarekin, artzaina, gazta egilea, lekale ekoizlea… eta Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluko (CPAEN) presidente berria. Solasaldi goxo eta interesgarri benetan. https://ia801500.us.archive.org/9/items/luretamurmur-104-ap-17_202104/Luretamurmur104%20ap17.mp3

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Arrantza  jasangarria

Lur eta Murmur: Arrantza jasangarria

Euskal Herriak itsasoarekin izan du beti harremana. Herri arrantzalea gara eta arrantza sekulako garrantzia izan du beti gure kostaldeko herrietan, bai jarduera ekonomikoaren alorrean zein kulturalean. Halaber, zer dakigu gaurko euskaldunok itsasoa eta arrantzari buruz? Zalantza askorik gabe, inkesta batean gutxi ala oso gutxi lirateke erantzunik entzunenak. Herriak edota eskualdek elikatzeko ezinbestekoak diren elikagai-hornitzaileek osatzen…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Boterea  itzalean:  haragiaren  lobbya

Lur eta Murmur: Boterea itzalean: haragiaren lobbya

Zer pentsatuko zenuke haragi gorri industriala eta ultraprozesatuaren kontsumoa tabakoa bezain kaltegarria dela esango bagenizuke? Zer esango zenuke haragiaren industriako enpresek kontsumoaren politika publikoaen gaineko erabakiak hartuko balukete eta ondorioz 3-4 aldiz biderkatu dugula haragiaren kontsumoa gure dietan? Hauek datu guztiak eta gehiago, Justicia Alimentaria argitaratu berri duen “El poder en la sombra: apuntes sobre…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Arrantza  COVID-19  garaian

Lur eta Murmur: Arrantza COVID-19 garaian

Orokorrean arrantzari buruz gutxi badakigula aitortzen dugu, baina konszienteak al gara arrantzaleek  gaur egun bizi duten egoeraz? Zein egoeratan zeuden gure itsasoak pandemiaren aurretik? Nola markatzen da gure mahaietara iristen den arrainen prezioa? Itxialdian daramatzagun egunetan, arrantzari buruzko hainbat berriak zein iritzi artikulu argitaratuak izan dira ohiko hedabideetan, baina biralizatu direnak Laredo edo Getariako portuetan…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Erroa  eta  Geroa

Lur eta Murmur: Erroa eta Geroa

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak,…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Agroekologiarantz  beste  urrats  bat  Behe-Bidasoan

Lur eta Murmur: Agroekologiarantz beste urrats bat Behe-Bidasoan

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz. https://ia601506.us.archive.org/15/items/20190605LurEtaMurmurBIDASOAKM0/20190605%20Lur%20Eta%20Murmur%20BIDASOAKM0.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Biela  y  Tierra,  elikaduraren  aldeko  txirrindulariak

Lur eta Murmur: Biela y Tierra, elikaduraren aldeko txirrindulariak

Ana, Edurne, Sole eta Cristina Biela y Tierra proiektua martxan jarri dute. 2.500 kilometro bizikletaz, 100 esperientzia baino gehiago ezagutarazteko elikadura zentroan ipiniz, hainbat esparru lantzen dutenak: ekofeminismoa, artea, landa eremuaren balioa eta naturaren babesa, besteak beste. Gaurko Lur eta Murmur saioan inbidia eman digute bidaiaren planarekin. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601506.us.archive.org/16/items/20190508LurEtaMurmurBielaYtierra/20190508%20LurEtaMurmur%20BielaYtierra2.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Arrantza  artisaua

Lur eta Murmur: Arrantza artisaua

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Anne Marie Vergezen elkarrizketa ekartzen dizuegu,  arrantza jasangarriari buruz. Anne Marie Donibane Lohizuneko arrantzalea da eta Frantziako Arrantzale Artisau Txikien Plataformako presidentekidea. (Elkarrizketa gazteleraz) https://ia801503.us.archive.org/12/items/20180124LurEtaMurmurArrantzaArtisaua/20180124%20Lur%20Eta%20Murmur%20ArrantzaArtisaua.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak  EAEn  tresna  eraldatzaileak  izan  litezke

Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak EAEn tresna eraldatzaileak izan litezke

2017. urtea bukatzear dagoenean, VSF-Herrien Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek Eskola-jantokiak EAEn ikerketa argitaratu dute. Gaur egungo eskola-jantokien sistemaren argazki bat egin dute, eta hainbat proposamen luzatzen dute espazio hauek eraldatzaileak, pedagogikoak, iraunkorrak eta kalitatezkoak izan daitezen. Gaurko saioan VSEFko Janire Chirapozuk eta Eneko Viñuelak hau guztia azaldu digute. https://ia801505.us.archive.org/18/items/20171227LurEtaMurmurESKOLAJANTOKIAK/20171227%20LurEtaMurmur%20ESKOLA-JANTOKIAK.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: LABORE,  ate  irekiera  Bilbon!

Lur eta Murmur: LABORE, ate irekiera Bilbon!

Bi urte lanean aritu eta gero, Bilboko LABORE elkarteak bere dendaren ateak irekiko ditu abenduaren 1ean. Bazkideon artean eraiki duten proiektu honetan bertoko produktu osasungarriak  egongo dira salgai, agroekologiaren baitan produzituak eta prezio eta harreman justuetan oinarrituak. Santutxuko Haro Plazan dago lokala, eta bertan egin dugu gaurko elkarrizketa Laborekide Aritzarekin. https://ia601507.us.archive.org/6/items/20171129LurEtaMurmurLABORE/20171129%20Lur%20Eta%20Murmur%20LABORE.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Erresuma  Batuan  elikadura  burujabetzaren  eraikitzen

Lur eta Murmur: Erresuma Batuan elikadura burujabetzaren eraikitzen

Euskal Herriko baserritarren delegazio bat nekazarien elkarte The Landworkers’ Allianceren eskutik, Erresuma Batuan elikadura burujabetza sustatzen duten hainbat proiektu ezagutu zituzten, bai komunitateetatik, bai politika publiko konkretuak proposatuz. Gaurko saioan beraien inpresioak partekatu dituzte gurekin. https://ia601503.us.archive.org/2/items/20171115LurEtaMurmurUKkoEsperientziak/20171115%20Lur%20eta%20Murmur%20UKko%20esperientziak.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Elikaduraren  etorkizuna

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Zein  da  GIpuzkoako  tokiko  nekazarien  azoken  eragina?

Lur eta Murmur: Zein da GIpuzkoako tokiko nekazarien azoken eragina?

Gipuzkoako 10 azoketan egindako ikerketaren arabera, azokek emakume aurpegia dute; azoketan saltzen duten baserritarrek eskala txikiko ekoizpen dibertsifikatuak dituzte; eta herritarrak kalitatezko elikagaiak eta bertako produktuak erostera gerturatzen dira. Ikerketa honen ondorioei buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Mirene Begiristain EHUko irakaslearekin eta Landaola – Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioko azoken koordinatzailearekin,…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: LABORE  BILBO,  elikadura  burujaberantz  beste  urrats  bat  Bilbon.

Lur eta Murmur: LABORE BILBO, elikadura burujaberantz beste urrats bat Bilbon.

Elikadura Burujabetzaz kezkaturik dauden Bilboko zenbait pertsona LABORE BILBO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Helburuen artean honako hauek dituzte: bertoko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, salmenta zuzena bideratzea eta ama lurra defendatzea.  Udazkena baino lehen denda irekitzeko asmoarekin, 600 bazkide lortzeko kanpainan daude orain. Joseba Martin kideak xehetasunak kontatzen dizkigu gaurko irratsaioan. Info gehiago www.laborebilbo.eus…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Lur  eta  Murmur  irratsaioan:  Erosketa  Publikoa  Nafarroan

Lur eta Murmur: Lur eta Murmur irratsaioan: Erosketa Publikoa Nafarroan

Ia urtebete pasa da Nafarroan ospatu zenetik Elikadura Burujabetzari buruzko Parlamentu Irekia. Ordutik aurrera, Erosketa Publikoa Nafarroan lan taldea sortu eta martxan jarri zen helburu batekin: Nafarroako administrazioek sartu ditzaten gertutasun, ekologiko eta garaiko kriterioak elikagaien erosketa publikoetan. Beren ibilbideari buruz hitz egin digu gaurko Lur eta Murmur saioan taldearen kide Garbiñe Elizainzinek. 2017ari aitzurra…

Jarraitu irakurtzen »