Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu.
Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Bakegile eta kulturgileek.
#bidegorritik: Zazkel taldearen Ez entzun disko berria eta Luhusoko bakegileen kontzertua
#bidegorritik: Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala #bidegorritik saioan
Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa.
Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian.
Kabi@ digitala
Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan ditugu, Durangoko azokan bertan burutu zen Kabi@ aztertzeko. Egitaraua, software eta teknologia libreak, irratigintza, berrikuntza… gauza asko jorratu ditugu. Amaieran Gorka Julio Teketen gehitu zaigu, eta Europa mailan aitzindariak diren proiektu eta ekimenak daudela Euskal Herrian azpimarratu digu andoaindarrak.
Ttotelka txalaparta: arduino eta teknologia libreenarekin eraikia.
#bidegorritik irratsaioa:
#bidegorritik: #bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoa?
Galdera horri erantzuteko aspaldi honetako bi bideo eta aspaldiko kezka bat ekarri ditugu mikrofonoetara. Kataluniako hauteskundeetan CUPek aurkeztutakoa, eta aurreko astean EH Bilduk #basquetothefuture sarean hedatutako bideokomikia izan ditugu hizpide Arantza Santesteban eta Galder Gonzalezekin.
info gehiago: bidegorritik.irratia.com
#bidegorritik: #bidegorritik internazionalista
Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera.
Askapena libre!
Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu gara gero. Arruazun artaldearekin aurkitu dugu Aritz Ganboa Askapenako kide auziperatua. Epaiketa atarian, Herriak libre! ekimenarekin buru belarri murgilduta, euskal internazionalismoari buruzko xehetasunak eman dizkigu, tartean espainiar inperialismoa zertan den azalduz.
(gehiago…)
#bidegorritik: #bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista
Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-.
Hutsa akustikoan
Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu.
97FM irratia: #Bidegorritik: zero saioa
Aste honetan estreinatu du Patxi Gaztelumendik Bidegorritik saioa, astero astero berriak, elkarrizketak, musika, kultura, politika eta iritzia ekarriko dizkiguna… ezkerretik ibili nahi duen ororentzat.
XXI. mendeko irratia, Larrabetzu, Bilbo, Otxandio eta Catalunya, Kukutza eta Kortxoenea, Euskal Herria eta mundua lotuz sarean, eta soft librean. Bide gorrian… gorri bidean.
Hemen, Edu Lartzagurenek Berrian egin dion erreportaitxoa.
Urte askotarako, #Bidegorritik!
#bidegorritik: Mikel Martinez aktorea eta tabernaria Bilbo eta antzerkiari buruz
Mikel Martinez aktorea eta tabernaria izan da 97 irrati librean. Bilbo eta antzerkia izan ditugu hizpide ordubetean. 80. hamarkadan Maskaradarekin hasi eta gaur egun Patxo Telleriarekin batera ikusten dugu Mikel antzerkia egiten.
Bere obrak, bere lanak, bere abenturak kontatu dizkigu. Bilbon antzerkia bizi bizi dago gaur egun, eta etorkizuna baikor eta umoretsu ikusteko motiboak eman dizkigu izatez nafarra eta medikua den Mikel Martinezek. Ez duzu sinesten? Zoaz Cafe Bar Bilbaora eta galdetuiozu.
#bidegorritik: Barkua bete berba AitaMari itsasontzian
Aitamari itsaontzia Santurtziko portuan dago, ez diote baimenik ematen Mediterraneora joateko, errefuxiatuen bizitzak salbatzera.
Santurtzitik Bilbora ekarri dugu beraien ahotsa, beraien asmoak eta beraien elkartasuna.
Bidasoan Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu zutenak gogoratu ditugu, eta Huertas de Peraltako migratzaile borrokalarien Hokoke doinua entzun dugu.
#bidegorritik: Onintza Enbeita bertsolari txapeldunarekin berbetan
Onintza Enbeita Maguregi da Bizkaiko bertsolari txapelduna. Aurten txapelketa irabazi du muxikarrak. Emakumea, bertsolaria eta aginte makilaren jabe. Bizkaiko ekosisteman, basogintza/bertsogintza izan dugu berbagai.
Gero, aktualitatea musikarekin uztartu dugu. Dantza filmaren estrenaldia, eta musikan agur esan diguten hiru izen handi: Berri Txarrak, Delorean eta Vendetta.
#bidegorritik: Zentsura eta musika unibertsitatean
Adierazpen askatasuna unibertsitatean lantzen. Eztabaidak, mahainguruak, hitzaldiak eta zuzeneko kontzertuak.
La chula potra gurekin izan da Bidegorritik saioan. Jardunaldietan parte hartzeaz gain bere kantuak entzun eta komentatu ditugu.
Ion Andoni del Amok, unibertsitateak orain arte Euskal Herriko musikagintza zeinen gutxi aztertu duen aipatu du.