Lur eta Murmur's Archive
Etxegabe egoeran kalean bizi diren pertsonei afari beroak banatzen dituen KAS kolektiboari Egia auzoan betetzen zuen jarduera debekatu egin dio Donostiako Udalak. Kaleko Afari Solidarioak (KAS) 2020ko azaroa geroztik Donostian kale egoeran bizirauten duten pertsonen elikadura eskubidea, eta oinarrizko premia, neurri apal batean, afari bero batekin betetzen duen Herritar Ekimen Boluntarioa da. KASen sorrera, Donostiako…
2023ko azaroa-ren 19-an ondorio ezezaguneko lurrikara politikoa eman zen Argentinan: hauteskundeetan Milei atera zen garaile. Eskuin muturreko populismoaren ordezkariak Arrosa Etxearen inkilinoa bihurtu zen egun hartatik gaurdaino Argentina zeharo aldatu aldatu da. “6 hilabeteetan herria pikutara joan da. Hau hondamendia da.” Mileien gorakada ezin da ulertu azken urteetan mundutik darabilen olatu fundamentalista eta faxista barik….
Aste honetako Lur eta Murmurreko uhinak Latinoamerikako Radio Pressenzaren zerbitzura egongo dira. Askok dakizuen modua, abenduaren 1etik 8ra La Via Campesina-k bere 8. Konferentzia ospatu du Bogotá-n (Kolonbia). Munduko baserritarren biltzar honen testigantzak jasotzeko komunikazio talde anitza eta nazioartekoa sortu da, eta lankidetza zein edukien partekatzea izan da lanaren oinarria. Radio Pressenzako lagunek Via Campesinaren…
Kontzertuak sarritan lotzen dugu – inkonszienteki – hirietan edo herrieteko gune urbanizatuetan egin behar den jarduera batekin. Bertan jaten eta edaten den arren, garrantzia duena musika da. Hala ere, bada musika, landagunea eta elikadura lotzeko beste modu bat, adibidez EHZ festibalak demostratzen duen bezala. Baina ez da gaur Lur eta Murmurrera dakarkizuegun abidibidea. Agroekologia eta…
Escucha el programa [AQUI] Aunque la extrema derecha de Bolsonaro, quedó semiderrotada en las elecciones presidenciales de hace casi un año, la victoria electoral de Lula fue muy estrecha y el bolsonarismo salió victorioso en el Congreso Nacional y en importantes Estados de Brasil. Este no es un fenómeno nacional. Por el contrario, la extrema…
Irratsaioa entzuteko, sakatu [HEMEN] Bolsonaroren eskuin muturra duela ia urtebeteko hauteskunde presidentzialetan erdi errotua geratu zen arren, Lularen hauteskunde garaipena oso estua izan zen eta bolsonarismoa garaile atera zen Kongresu Nazionalean eta Brasilgo estatu garrantzitsuetan. Hau ez da fenomeno nazionala. Aitzitik, eskuin muturra maila globalean egituratzen da, hazi egiten da eta diskurtsoak partekatzen ditu indibidualizazioa…
BEDARBIDE Elkarteak BELARDI proiektua jarriko du abian Urduñan, haragi-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko instalazio kolektiboa. Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi txikien errentagarritasun ekonomikorik ezak zaildu egiten du ekoizpen-sektorearen etorkizuneko iraunkortasuna, lurraldeari estuki lotuta baitago eta enplegua sortzeko eta landa-eremuak dinamizatzeko gaitasun handia baitu. Ekoizpen horien errentagarritasuna zailtzen duten faktoreen artean daude elikagaiak eraldatzeko instalazioak martxan jartzeko behar den…
Duela urte bat inguru, Amnistia Internacional erakundeak ikerketa luze baten ondorioz argitaratu zuen txosten bat zeinetan baiztatzen zuen Isralek apartheid sistema bat ezarrita zuela palestinar populazioaren kontra, bai 48ko lurraldeetan bai Gazan eta Zisjordanian. Palestinarekin elkartasun mugimendu globalarentzat txostena bera ongi etorria izan bada ere, Israeldarren aldetik ez hainbeste. Hamarkada luzez Palestinatik salaketa bera egin…
Joan den apirilaren 2an, EHNE Bizkaia nekazal sindikatuak bere XII. Kongresua ospatu zuen “Gaurko iluntasunean biharko argitasuna bilatzeko ibilbideak” lelopean. Sindikatuaren ustez, nekazaritza egiturazko krisian dagoela eta biltzarrean trantsizio baterako neurriak iragarri zituen Derion izan zuten hitzorduan. Testuinguruari begira, Sektorea zaharkituta dago Bizkaian ondorioztatzen du. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, nekazari eta abeltzain askok lana utziko…
Argentinako Seriearen azken kapitulu honetan, herrialdearen iparraldera goaz, eta han MOCASErekin (Movimiento Campesino de Santiago del Estero) egon gara. Nekazarien mugimendu historikoa lurraren defentsa eta nekazarien alternatiben eraikuntzaren aldeko borrokan Argentinan. Hain zuzen ere, UNICAM-SURI, Argentinako lehen Nekazari Unibertsitatea bisitatuko dugu, Ojo de Agua Departamentuan, Santiago del Esteron. Urteetako borrokaren ondoren, eta nekazari gazteek goi mailako…
Argentinako Seriearen bigarren kapitulu honetan, elikadura-eskubidearekin lotutako proiektu zehatz batzuk bisitatuko ditugu. Buenos Aires hiriaren kanpoaldean, Villetan, garatzen diren proiektuetako batzuetara hurbilduko gara. Han, Las Sin Techo eta Los Remolines kooperatibak ezagutzeko aukera izan genuen. Bi proiektu komunitarioek inguruko errealitatea eraldatzen dute elikaduraren bidez. Nekazarien mugimenduak herrien elikaduran duen inplikazioaz eta konpromisoaz ere hitz egingo dugu, eta zelan merendero eta proiektu komunitarioen…
Argentinara bidaiatzeko aukera izan dugu!!!. Bidaia honetan esperientzia eta gogoeta batzuk partekatu ahal izan ditugu, batez ere herriek modu duinean elikatzeko duten eskubidearen inguruan. Nekazarien eta Indigenen Mugimendu Nazionalen eskutik (MNCI eta MNCI-Somos Tierra), herrialde zabal honetako probintzia batzuk bisitatu ditugu (Buenos Aires, Cordoba, Tucuman eta Santiago del Estero). Gure ibilbidean hainbat erakunde ezagutzeko aukera…
Iruditegi kolektiboan dago lurra lantzea eta baserrietan bizitzea bizi-aukera gogorra dela: inoiz bukatzen ez den lana, oporraldirik gabekoa, oso fisikoa, dirulaguntzen menpekoa… Baserritar askok nahiago dute haien seme alabentzeko beste bizimodu ezberdina. Hori dela eta Euskal Herrian belaunaldien arteko erreleboa ez dago bermatuta. Iruditegi kolektiboan dagoen uste horren sustraiak benetazko errealitatean oinarrituta dauden ikertu nahi…
Tomateari atea nekez ireki zitzaion Euskal Herrian, Mexikotik etorritakoa. Gaur egun eguneroko paisaia gastronomikoaren parte da. Fruitu-barazki interesgarria da osasunarentzat, haren hazkuntza ibilbidea oraindik ere koloniala baldin bada ere. Eguneroko elikadura paisaiari kolorea ematen dio tomateak. Badirudi betikoa dela. Hain etxekoa kontsideratua bada ere, are Euskal Tomateak toki garrantzitsua hartzen badu ere, tomatea, berez, Ameriketatik ekarria izan zen….
2019ko ekainean El Salvadorreko lehendakaritzara iritsi zenetik, herritarren babes zabalari esker, alderdi tradizionalez aspertuta, Nayib Bukele gorroto, mendeku eta mespretxuzko diskurtso bat zabaltzen hasi zen bere kudeaketari egindako edozein kritikaren aurka, sare sozialen eta komunikabideen erabilera zabala aprobetxatuz. Gaur egun, gobernuan 3 urte eman ondoren, herrialdeko arazo sozial eta ekonomikoek bere horretan diraute. Botere-metaketa presidentearen…
Gaur Mexikora goaz, La Via Campesinak lurraldeak defendatzeko estrategia global baten parte gisa sustatzen duen Latinoamerikako Agroekologia Institutua sortzeko prozesuari buruz gehiago jakiteko.Ekimen hau honako testuinguru honetan sortu da: Gobernuaren jazarpena nekazarien erakundeen aurka, multinazionalen eta megaproiektuen presioa eta narkotrafikoaren jarduera kriminala, azken asteotan ohikoa ez den ekintza baten protagonista izan dena: Chihuahuako Estatuan bi jesuita…