Tesla ordua's Archive
Kaixo lagunok!! Aste honetan, aldaketa txiki bat egin dugu eta noizbehinka, programa honetan geopolitika orokorra ere bisitatuko dugula ere iragarri dugu. Programa honekin estrenatu dugu geopolitikaren atal hau, kasu honetan, Ukrainako Euromaidanaren mobilizazioen hasieraren laugarren urteurrenarekin. Mobilizazioak, Ukrainako orduko Gobernuaren erabaki ekonomiko subirano baten kontra EBk bultzatuta hasitakoak, 2014ko otsailean iritsi ziren boterera, Kieven gertatutako…
Egunon Balkanetako basotxook!! Gaur, Ratko Mladići buruz hitz egin dugu. Jakin duzuen moduan, asteazken honetan Mladići bizi osorako zigorra jarri dio Hagako Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor-Epaitegiak, “genozidioa” eta “garbiketa etnikoa” egotzita, batez ere Srebrenicako hilketak agintzea leporatzen diote. Sententzia honen zergatiak eta kausak aztertzen saiatu gara, baita ere Srebrenicaz eman izan ohi diren zenbakiak, eta…
Gabon Bosniako mendilerrook!! Irratsaio honetan, Bosniako errefuxiatu serbiar bat elkarrizketatu dugu gurean- Mihailo Ristić du izena, Tuzlan (Bosniako Federazioa, Bosnia) jaio zen eta Bijeljinan (Republika Srpska, Bosnia) bizi da egun. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da. Hemos entrevistado a Mihailo Ristić, refugiado serbobosnio nacido en Tuzla (Federación de Bosnia, Bosnia), que pasó su infancia y parte de…
Egunon Adriatikoko olatutxook! Irratsaio honetan Balkaniako berriak soilik izan ditugu hizpide. Ia-ia herrialde guztiak ikuttu ditugu gaurkoan. Udal hauteskundeekin hasi gara, Kosovon eta Mazedonian Udal hauteskundeak izan baitira. Kosovon, oposizioko Kosovoko Liga Demokratikoa izan da nagusi, eta Mazedonian ordea Gobernuko Mazedoniako Alderdi Sozialdemokrata. Bietan ustelkeria salaketak izan dira, eta beraz, horri heldu diogu. Ondoren, Kroaziara egin dugu…
Kaixo Balkanetako zeru-hodeiok!! Gaurkoan, Realak Skopjen Vardarren aurka jokatu eta irabazi egin zuela profitatuz, gure helburuetako bat bete nahi dugu: hau da, Balkanen eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotzea eta harreman horiek ezagutaraztea. Hori dela eta, partiduaren aitzakian Balkanetara (Sofiaran eta Skopjera) joan den Eneko Agirre zarauztarra elkarrizketatu dugu, eta berak bidai horretan izandako abentura,…
Kaixo! Gure azken irratsaioaren lehen partea Hungarian bizi den Josemirekin elkarrizketa batean zentratu dugu eta bigarrenean berriak kontatuko ditugu. Comenzamos el programa con una entrevista a Josemi, compañero que vive en Hungría. Hemos hablado sobre tres temas: a) la polémica con la Universidad Centroeuropea; b) la nueva ley educativa de Ucrania, en la que se…
Kaixo! Gure azken irratsaioan berri nahiko txundigarri batekin etorri gara. Izan ere, Bosniako Auzitegi Gorenak, 1992-1995 urte arteko gudan Bosnia-Herzegovinako Errepublikako Armadaren buru izan zen Naser Orić errugabetzea eta aske uztea erabaki du, biktima serbobosniarrek Orić hainbat eta hainbat jenderen heriotzaren erruduntzat jotzen badute ere. Orić Srebrenicako hiri “babestuaren” (NBEren babespea) arduradun militarra da, eta…
Kaixo! Gure azkeneko programan programan, hainbat euskaldunek egin bezala (batzuek fisikoki eta beste batzuek adimenaren bidez) guk ere Kataluniara egin dugu salto, Kataluniako erreferenduma aztertu baitugu. Hala, hanka bat Balkanetan eta beste bat Katalunian izan dugu programa osoan zehar. Gurean eta Katalunian noizbehinka (asko edo gutxi ote diren bakoitzaren eskuetan utziko dugu) entzun izan dira…
Arratsalde on lagunok!! Programa honekin, gure 3. denboraldia hasi dugu! Aurten ere asteroko programak egingo ditugu, espero dugu aurreko denboraldian baino txukunago aritzea. Politikako berriekin hasi gara. Lehenik eta behin, Zagreben, Udalak Titoren Enparantza (Trg Maršala Tita) deitzen zenari izena aldatzea eta Kroaziar Errepublikaren Enparantza (Trg Republike Hrvatske) deitzearen erabakiaz aritu gara. Zagrebeko zentro-ezkerreko Udalak…
Kaixo Danubioko txalupok!! Gaurkoan, 34. irratsaioan, batez ere Serbiak NATOren kontra jarritako salaketez aritu izan gara. Salaketa hori 1999ko bonbaketa zela eta izan da, eta gaur azaldu ditugu bonbaketa honen nondik-norakoak; zeintzuk izan ziren helburuak eta abar. NATOk Balkanetan egin duen espantsioaz ere hitz egin dugu. Beste alde batetik, Serbian lehen ministro postua “hutsik” egon…
Kaixo rakija edaleok!! Gaurkoan, batez ere Kosovoko hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Vetëvendosje alderdi erradikalak “anti-kasta” diskurtsu batekin bigarren postua lortu du bozen %26 lortuta; eta alderdi honen programa eta proposamenak aztertu nahi izan ditugu. Alderdi honek alde batetik Kosovo independente denetik gobernatu dituen “eliteen” kontrako samina, eta beste batetik Albania Handiaren nahia uztartu nahi izan…
Arratsaldeon lagunok!! Ekainaren seian egin genuen irratsaio honetan, hasteko Toma Zdravkovićen abesti batekin hasi gara, “kafana muzika” deitutako estiloko abestia, estilo honen nondik-norakoak azaltzeko balio izan digu honek. Berri txar batekin hasi gara, aurreko eginean, ekainaren 5ean hain zuzen, Montenegro NATOn sartu baitzen. Lehengoan Dušan Marković lehen ministroak goi-bilkura batean parte hartu zuen, baina oraindik…
Kaixo serbokroazieradunok!! Maiatzaren 30ean egin genuen programa duzue hau. Gaurkoan, hainbat berri ekarri ditugu zuengana. Lehenik eta behin, noski politikarekin hasi gara, eta nola ez, mugaz gaindik joan diren irudiez aritu izan gara. Izan ere, ezaguna izan da NATOren goi-bilkuran Dušan Marković Montenegroko lehen ministroari AEBtako lehendakari Donald Trumpek emandako bultzakada(txoa), berau lehen lerroan jar…
Egunon, Drina Zubiaren jarraitzaileok!! Maiatzean programak erritmo onean egin ditugu, baina arazo batzuk direla medio, blogera erritmo berean igotzerik ez dugu izan. Maiatzaren 23ko programa honetan,gehienbat, Kroaziako Udal hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Hauteskunde honetan, agintean den alderdi eskuindarrak, HDZk (Kroaziako Batasun Demokratikoak) ez ditu oso emaitza onak izan; landagunean eutsi badio ere, hiri handietan zigorra…
Kaixo partisanook! Gaur, apiril kaotiko baten ostean, Tesla Orduaren 29 irratsaioa egin dugu. Maiatzaren 9an egin dugun irratsaio honek, nola ez Garaipen Antifaxista izan du hizpide. Honen bidez, Herri Askapen Gudan (Naradna Osloboditelna Borba), Josip Broz Titoren pean jugoslaviar partisanoek Alemania naziaren eta tokiko kolaboratzaileen aurka 1914-1945 artean egindako borrokan, izan ziren gertaera batzuk deskribatu…
Kaixo eta ongi etorriak historiak kondenatutakoon txoko(etako) batera!! Gaurkoan, 1999.eko martxoaren 24an hasi zen Jugoslaviako Errepublika Federalaren (Serbia eta Montenegro) aurkako NATOren erasoaz mintzatuko gara gure programan; izan ere, eraso horiek martxoan hasita zenbait hilabetez iraun zuten, apirila ere hartu zutelarik. Horregatik gaurko programa gertakari honi eskaini nahi izan diogu. Programa hiru zatitan banatu dugu:…