Lur eta Murmur's Archive

Lurrak ere esateko asko daukalako. 'Lur eta murmur' programan Bizilur elkarteko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian... horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako ('Lekil lum') programa bakarraren erreleboa hartzera dator 'Lur eta murmur'. Lurretik eta lurrarentzako, 'Lur eta murmur'.
Lur eta Murmur: KAS. Kaleko Afari Solidarioak

Lur eta Murmur: KAS. Kaleko Afari Solidarioak

Etxegabe egoeran kalean bizi diren pertsonei afari beroak banatzen dituen KAS kolektiboari Egia auzoan betetzen zuen jarduera debekatu egin dio Donostiako Udalak. Kaleko Afari Solidarioak (KAS) 2020ko azaroa geroztik Donostian kale egoeran bizirauten duten pertsonen elikadura eskubidea, eta oinarrizko premia, neurri apal batean, afari bero batekin betetzen duen Herritar Ekimen Boluntarioa da. KASen sorrera, Donostiako…

Read more »

Lur eta Murmur: Argentina. Milei, urte 1.

Lur eta Murmur: Argentina. Milei, urte 1.

2023ko azaroa-ren 19-an ondorio ezezaguneko lurrikara politikoa eman zen Argentinan: hauteskundeetan Milei atera zen garaile. Eskuin muturreko populismoaren ordezkariak Arrosa Etxearen inkilinoa bihurtu zen egun hartatik gaurdaino Argentina zeharo aldatu aldatu da. “6 hilabeteetan herria pikutara joan da. Hau hondamendia da.” Mileien gorakada ezin da ulertu azken urteetan mundutik darabilen olatu fundamentalista eta faxista barik….

Read more »

Lur eta Murmur: Via Campesina-ren 8. Konferentzia eta COP28

Lur eta Murmur: Via Campesina-ren 8. Konferentzia eta COP28

Aste honetako Lur eta Murmurreko uhinak Latinoamerikako Radio Pressenzaren zerbitzura egongo dira. Askok dakizuen modua, abenduaren 1etik 8ra La Via Campesina-k bere 8. Konferentzia ospatu du Bogotá-n (Kolonbia). Munduko baserritarren biltzar honen testigantzak jasotzeko komunikazio talde anitza eta nazioartekoa sortu da, eta lankidetza zein edukien partekatzea izan da lanaren oinarria. Radio Pressenzako lagunek Via Campesinaren…

Read more »

Lur eta Murmur: Baserriko Uzta – EHKOlektiboa

Lur eta Murmur: Baserriko Uzta – EHKOlektiboa

Kontzertuak sarritan lotzen dugu – inkonszienteki – hirietan edo herrieteko gune urbanizatuetan egin behar den jarduera batekin. Bertan jaten eta edaten den arren, garrantzia duena musika da. Hala ere, bada musika, landagunea eta elikadura lotzeko beste modu bat, adibidez EHZ festibalak demostratzen duen bezala. Baina ez da gaur Lur eta Murmurrera dakarkizuegun abidibidea. Agroekologia eta…

Read more »

Lur eta Murmur: Tairí Felipe, MPA. Brasil: “Tenemos que enfocarnos de forma urgente como movimiento en construir poder popular y alianzas para enfrentar la amenaza golpista”

Lur eta Murmur: Tairí Felipe, MPA. Brasil: “Tenemos que enfocarnos de forma urgente como movimiento en construir poder popular y alianzas para enfrentar la amenaza golpista”

Escucha el programa [AQUI] Aunque la extrema derecha de Bolsonaro, quedó semiderrotada en las elecciones presidenciales de hace casi un año, la victoria electoral de Lula fue muy estrecha y el bolsonarismo salió victorioso en el Congreso Nacional y en importantes Estados de Brasil. Este no es un fenómeno nacional. Por el contrario, la extrema…

Read more »

Lur eta Murmur: Tairí Felipe, MPA. Brasil: “Premiaz bideratu behar dugu herri boterea eta aliantzak eraikitzera mehatxu kolpistari aurre egiteko”

Lur eta Murmur: Tairí Felipe, MPA. Brasil: “Premiaz bideratu behar dugu herri boterea eta aliantzak eraikitzera mehatxu kolpistari aurre egiteko”

Irratsaioa entzuteko, sakatu [HEMEN] Bolsonaroren eskuin muturra duela ia urtebeteko hauteskunde presidentzialetan erdi errotua geratu zen arren, Lularen hauteskunde garaipena oso estua izan zen eta bolsonarismoa garaile atera zen Kongresu Nazionalean eta Brasilgo estatu garrantzitsuetan. Hau ez da fenomeno nazionala. Aitzitik, eskuin muturra maila globalean egituratzen da, hazi egiten da eta diskurtsoak partekatzen ditu indibidualizazioa…

Read more »

Lur eta Murmur: BELARDI, Urduñan haragi-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko instalazio kolektibo berria.

Lur eta Murmur: BELARDI, Urduñan haragi-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko instalazio kolektibo berria.

BEDARBIDE Elkarteak BELARDI proiektua jarriko du abian Urduñan, haragi-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko instalazio kolektiboa. Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi txikien errentagarritasun ekonomikorik ezak zaildu egiten du ekoizpen-sektorearen etorkizuneko iraunkortasuna, lurraldeari estuki lotuta baitago eta enplegua sortzeko eta landa-eremuak dinamizatzeko gaitasun handia baitu. Ekoizpen horien errentagarritasuna zailtzen duten faktoreen artean daude elikagaiak eraldatzeko instalazioak martxan jartzeko behar den…

Read more »

Lur eta Murmur: ISRAELGO ESTATUAREN APARTHEID SISTEMA PALESTINAREN KONTRA

Lur eta Murmur: ISRAELGO ESTATUAREN APARTHEID SISTEMA PALESTINAREN KONTRA

Duela urte bat inguru, Amnistia Internacional erakundeak ikerketa luze baten ondorioz argitaratu zuen txosten bat zeinetan baiztatzen zuen Isralek apartheid sistema bat ezarrita zuela palestinar populazioaren kontra, bai 48ko lurraldeetan bai Gazan eta Zisjordanian. Palestinarekin elkartasun mugimendu globalarentzat txostena bera ongi etorria izan bada ere, Israeldarren aldetik ez hainbeste. Hamarkada luzez Palestinatik salaketa bera egin…

Read more »

Lur eta Murmur: EHNE Bizkaiaren XII. Kongresua.

Lur eta Murmur: EHNE Bizkaiaren XII. Kongresua.

Joan den apirilaren 2an, EHNE Bizkaia nekazal sindikatuak bere XII. Kongresua ospatu zuen “Gaurko iluntasunean biharko argitasuna bilatzeko ibilbideak” lelopean. Sindikatuaren ustez, nekazaritza egiturazko krisian dagoela eta biltzarrean trantsizio baterako neurriak iragarri zituen Derion izan zuten hitzorduan. Testuinguruari begira, Sektorea zaharkituta dago Bizkaian ondorioztatzen du. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, nekazari eta abeltzain askok lana utziko…

Read more »

Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA ESKUBIDEA ARGENTINAN (3.kapitulua)

Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA ESKUBIDEA ARGENTINAN (3.kapitulua)

Argentinako Seriearen azken kapitulu honetan, herrialdearen iparraldera goaz, eta han MOCASErekin (Movimiento Campesino de Santiago del Estero) egon gara. Nekazarien mugimendu historikoa lurraren defentsa eta nekazarien alternatiben eraikuntzaren aldeko borrokan Argentinan. Hain zuzen ere, UNICAM-SURI, Argentinako lehen Nekazari Unibertsitatea bisitatuko dugu, Ojo de Agua Departamentuan, Santiago del Esteron. Urteetako borrokaren ondoren, eta nekazari gazteek goi mailako…

Read more »

Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA  ESKUBIDEA  ARGENTINAN (2.kapitulua)

Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA ESKUBIDEA ARGENTINAN (2.kapitulua)

Argentinako Seriearen bigarren kapitulu honetan, elikadura-eskubidearekin lotutako proiektu zehatz batzuk bisitatuko ditugu. Buenos Aires hiriaren kanpoaldean, Villetan, garatzen diren proiektuetako batzuetara hurbilduko gara. Han, Las Sin Techo eta Los Remolines kooperatibak ezagutzeko aukera izan genuen. Bi proiektu komunitarioek inguruko errealitatea eraldatzen dute elikaduraren bidez. Nekazarien mugimenduak herrien elikaduran duen inplikazioaz eta konpromisoaz ere hitz egingo dugu, eta zelan merendero eta proiektu komunitarioen…

Read more »

Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA  ESKUBIDEA  ARGENTINAN

Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA ESKUBIDEA ARGENTINAN

Argentinara bidaiatzeko aukera izan dugu!!!. Bidaia honetan esperientzia eta gogoeta batzuk partekatu ahal izan ditugu, batez ere herriek modu duinean elikatzeko duten eskubidearen inguruan. Nekazarien eta Indigenen Mugimendu Nazionalen eskutik (MNCI eta MNCI-Somos Tierra), herrialde zabal honetako probintzia batzuk bisitatu ditugu (Buenos Aires, Cordoba, Tucuman eta Santiago del Estero). Gure ibilbidean hainbat erakunde ezagutzeko aukera…

Read more »

Lur eta Murmur: DUINA, Baratza ekologikoaren bideragarritasuna

Lur eta Murmur: DUINA, Baratza ekologikoaren bideragarritasuna

Iruditegi kolektiboan dago lurra lantzea eta baserrietan bizitzea bizi-aukera gogorra dela: inoiz bukatzen ez den lana, oporraldirik gabekoa, oso fisikoa, dirulaguntzen menpekoa… Baserritar askok nahiago dute haien seme alabentzeko beste bizimodu ezberdina. Hori dela eta Euskal Herrian belaunaldien arteko erreleboa ez dago bermatuta. Iruditegi kolektiboan dagoen uste horren sustraiak benetazko errealitatean oinarrituta dauden ikertu nahi…

Read more »

Lur eta Murmur: Tomateen etnografia feminista Euskal Herrian

Lur eta Murmur: Tomateen etnografia feminista Euskal Herrian

Tomateari atea nekez ireki zitzaion Euskal Herrian, Mexikotik etorritakoa. Gaur egun eguneroko paisaia gastronomikoaren parte da. Fruitu-barazki interesgarria da osasunarentzat, haren hazkuntza ibilbidea oraindik ere koloniala baldin bada ere. Eguneroko elikadura paisaiari kolorea ematen dio tomateak. Badirudi betikoa dela. Hain etxekoa kontsideratua bada ere, are Euskal Tomateak toki garrantzitsua hartzen badu ere, tomatea, berez, Ameriketatik ekarria izan zen….

Read more »

Lur eta Murmur: Óscar Recinos, El Salvador: “Gobernuaren nekazaritza politika dena inportatzea eta ekoizpena uztea da”.

Lur eta Murmur: Óscar Recinos, El Salvador: “Gobernuaren nekazaritza politika dena inportatzea eta ekoizpena uztea da”.

2019ko ekainean El Salvadorreko lehendakaritzara iritsi zenetik, herritarren babes zabalari esker, alderdi tradizionalez aspertuta, Nayib Bukele gorroto, mendeku eta mespretxuzko diskurtso bat zabaltzen hasi zen bere kudeaketari egindako edozein kritikaren aurka, sare sozialen eta komunikabideen erabilera zabala aprobetxatuz. Gaur egun, gobernuan 3 urte eman ondoren, herrialdeko arazo sozial eta ekonomikoek bere horretan diraute. Botere-metaketa presidentearen…

Read more »

Lur eta Murmur: #Luretamurmur: IALA MEXIKO

Lur eta Murmur: #Luretamurmur: IALA MEXIKO

          Gaur Mexikora goaz, La Via Campesinak lurraldeak defendatzeko estrategia global baten parte gisa sustatzen duen Latinoamerikako Agroekologia Institutua sortzeko prozesuari buruz gehiago jakiteko.Ekimen hau honako testuinguru honetan sortu da: Gobernuaren jazarpena nekazarien erakundeen aurka, multinazionalen eta megaproiektuen presioa eta narkotrafikoaren jarduera kriminala, azken asteotan ohikoa ez den ekintza baten protagonista izan dena: Chihuahuako Estatuan bi jesuita…

Read more »