Tesla ordua: 31 irratsaioa

Tesla ordua: 31 irratsaioa

Kaixo serbokroazieradunok!!

Maiatzaren 30ean egin genuen programa duzue hau.

Gaurkoan, hainbat berri ekarri ditugu zuengana. Lehenik eta behin, noski politikarekin hasi gara, eta nola ez, mugaz gaindik joan diren irudiez aritu izan gara. Izan ere, ezaguna izan da NATOren goi-bilkuran Dušan Marković Montenegroko lehen ministroari AEBtako lehendakari Donald Trumpek emandako bultzakada(txoa), berau lehen lerroan jar zedin. Oso grafikoa izan da Mendebaldean ematen diren botere harremanen gainena ilustratzeko, batez ere, kontuan izanik Montenegroko Gobernuak NATOn sartzeko borondate handia jarri duela, bere herritarren kontrako guda politikoa hasteraino. Halere, Marković ez da barregarri geratu den balkaniar bakarra, Kolinda Grabar-Kitarović Kroaziako lehendakariaren portaera ere, oso arraroa izan baita goi-bilkura horretan.

Mazedoniarekin jarraitu dugu, eta honi buruz, Zoran Zaeven Gobernu berriaren gainean hitz egin dugu. Azkenean bera izango da  Kroaziako lehen ministro, eta bere alderdia sozialdemokratak 11 ministerio izango ditu, zazpi izango ditu albanomazedoniarren Integrazio Demokratikorako Blokeak, eta bi Albaniarren Aliantzak.

Serbiara egin dugu salto geroago, izan ere, bertako lehendakari Aleksandar Vučić lehendakariak adierazi duenez, Errusaira eta Txinara hurbilketa estrategia hasi du. Serbiarren eta txinatarren arteko harremana ez da soilik Serbiara mugatzen, Bosniako Republika Srpskako lehendakari Milorad Dodikek, Republika Srpskako hezkuntza-kurrikulumean, txinera bigarren hizkuntza atzerritar bezala sartzea proposatu baitu.

Hizkuntzalaritza izan dugu programa honen gai nagusia. Jugoslavia ohiko hainbat intelektualek eta baita herritarrek hizkuntza amankomunaren aldeko manifestu bat sinatu dute, serbiera eta kroaziera (eta baita 90. hamarkadan “bosniera” bezala ezagutzen hasi zirena Bosnian, eta berriki baita  ere “montenegroera” bezala batzuk) hizkuntza bera direla aldarrikatzeako. Hizkuntza amankomunerako joera nagusi zen Jugoslavia sozialistan, baina 1991 urtetik aurrera kontrako joera nagusitu da, kasu batzuetan ezberdintasunak artifizialki behartuz. Esan beharra dugu han ere “euskalkiak” badituztela, baina tradizionalki ez dituzte ez Estatu politikoak ez eta “etniak” banatzen. Hala ere, denek ez dute ondo hartu manifestu hauek, atera dira ahotsak (tartean Kroaziako lehendakariarena) zeintzuek, manifestu hau «jugonostalgiarekin» edo «jugoslavismo ideologikoarekin» nahastu duten. Beraz, hizkuntzari buruzko polemika honi buruz hitz egin dugu luze; hala ere, Euskal Herrian ez gara lehenak izan, Gaur8 astekariak artikulu hau atera baitu guk baino lehenago.

Eta bukatzeko futbola izan dugu hizpide. Serbiako(gizonezkoen) Kopan, Partizanek 1-0 irabazi dio Izar Gorriari eta horren berri eman dugun, baita ere, Serbiako Emakumeen Ligari buruzkoa (Spartak Subotica izan da taxpeldun; Kopa oraindik ez da jokatu), zein Kroaziako Ligei buruzkoa (emakumezkoetan Osijekek titulua poltsikoan du Liga bukatu ez den arren, eta gizonezkotan Rijeka izan da txapeldun). Futbolak, Partizanen zaleez osatuta dagoen Grupa JNA taldea ezagutarazteko balio izan digu.

Programa entzuteko hemen:

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *