Tesla ordua: 121 irratsaioa

Tesla ordua: 121 irratsaioa

Kaixo Balkanetako basotxook!

Balkanen inguruan sekulako kezka dago aste hauetan gai batekin; kutsadurarekin. Bal Zagreben, zein Sarajevon, zein Belgraden handia da herritarren kezka airearen kutsadura dela eta. Serbian politikariak nahiko kezkatu dira, eta lehengoan Vučićek Ingurumen Ministro Goran Trivan auzitan jarri zuen, Serbian hauteskundeak gertu dira (apirilaren 19an edo 26an izango dira) eta Vučićek ez du nahi protesta hauek iazko oposizioaren protesten kezkekin bat egiterik. Bestalde, Vučić Milorad Dodikekin egon da, eta Bosnia-Hercegovinako konstituzio aldaketari buruz “serbiarren oniritzirik gabe gertatuko ez dela” esan dute biek.

Kosovoko Gobernuaz hitz egin dugu gero. Vetevendosjeko Albin Kurti eta LDKko Isa Mustafaren arteko akordioak gertu ematen zuen, baina desadostasun ugari agertu dira azkenotan, batez ere postuen inguruan. Kosovorekikoak bukatzeko, esan beharra dago Pristina eta Belgrad arteko aire-bidezko konexioa berriz zabaldu dela.

Montenegrora egin dugu salto gero. Han Eliza Ortodoxoaren inguruko protestek han jarraitzen dute, kasu honetan, gainera, errusiar motorista batzuk agertu dira protestetan. Bestetik, Montenegroko Eliza Ortodoxoaren (Gobernuaren aldekoa) patriarka Miraš Dedeićek “Montenegron beti izan dugu eliza autozefaloa” esan du. Adierazpenok ere aztertu ditugu.

Bestelako gai batzuk ere jo ditugu; adibidez, Kroazian, HDZren Gobernuak igandeak lanegun adierazteko asmoa azaldu du, baina inkesta baten arabera herritarren %84 kontra dago. Bestetik, Andrej Plenković lehen ministroak, Kataluniari buruz esan du laster burutu behar den EBko Estatuburu eta Gobernuburuen konferentzian “ez dela horri buruz hitz egingo, hori Espainian konpondu beharreko arazoa delako”. Ipar Mazedoniara salto egin dugu, han Ali Ahmeti politika albanomazedoniarrak –UÇKko buru ohiak- esan du “Politikari mazedoniar eslaviarrek hainbatetan Mazedonia zatitzea eskaini didate, eta nik beti ezetz esan diet”. Azkenik, Eslovenian errebisionismo historikoaren garaipena eman dela komentatu dugu: II Mundu Gudako Leon Rupnik buruzagi kolaborazionista errehabilitatu baitute.

Bukatzeko, kirol ataletan, II Mundu Guda aurrean eta honen zehar faxisten kontra agertu ziren bi kirolari jugoslaviar gogoratu ditugu: Milan Stepišnik atleta eta Bora Kostić xakelaria.

Entzun gure programa hemen:

Descargar este podcast

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *