Posts Tagged “#bidegorritik”

Mugaldeko taberna: Hedoi  Etxarte  idazlearekin  ekialderantz  joko  dugu

Mugaldeko taberna: Hedoi Etxarte idazlearekin ekialderantz joko dugu

bidegorritik irratsaioa berriz bueltan da. Bizikleta hartu, kaskoak jarri eta irrati bidaia egingo dugu. Ekialderantz goaz. Iruñerrira. Hango berri emango digu Hedoi Etxarte idazleak. Zerua eta sua bideoklipa sareratu berritan, eta Sortaldekoak literatur lanaren atarian, Bilboko 97 fm irrati librean izango da idazle iruindarra. Hemendik aurrera, astearte iluntzeetan bidegorritik hemen, Bilbo inguruko irrati librean. https://archive.org/download/bidegorritik_20211005-192240/bidegorritik_20211005-192240.mp3…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Negua  heldu  da

Mugaldeko taberna: Negua heldu da

Negua heldu da. Durangoko azokarik ez da izan aurten Durangon, baina Durango gurera etorri da. Bañolet ikusentzunezko seriea ezagutu dugu Behe Nafarroan. Euskaldunon EGUNKARIA gogoratu dugu Ane Unanue kazetariarekin Iruñeko Txantreatik. Hitz liburudendara sartu gara, gogoeta interesgarriak eta zenbait aholku egin dizkigu Gaizkak, Joseba Sarrionandiari ere gauza pare bat bidaliko dizkiogu. Katakrak liburudendara joan gara…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: irratia.com  gogoratu  Mikel  Laboa,  Xabier  Lete  eta  Berri  Txarrak  entzunez

Mugaldeko taberna: irratia.com gogoratu Mikel Laboa, Xabier Lete eta Berri Txarrak entzunez

irratia.com sortu genuela 20 urte joan dira. Duela 12 urte utzi gintuen Mikel Laboak, bi urte beranduago Xabier Letek. Beraien kantuak, beraien memoria ekarri dugu bidegorritik saiora. Musika, literatura, sorkuntza, Euskal Herritik mundura. Irratiko estudiotik, uhinetatik sarera. Duela 20 urte bezala, duela ez asko bezala. Itxialdiari aurre egin, eta saio ederra atera zaigu musika eta…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Greba  Orokorrari  soinu  banda  jarri  diogu.

Mugaldeko taberna: Greba Orokorrari soinu banda jarri diogu.

Soinu banda jarri diogu Greba Orokorrari. Sarean Mr Snoid jaunak abiatutako ekimena izan da, eta dagoeneko greba eta langileei lotutako makina bat kantu batu dira playlist batean. Bidegorritik saio berezia egin dugu kantuetako batzuekin.

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Joseba  Tapia  eta  DUPLA  disko  berriekin

Mugaldeko taberna: Joseba Tapia eta DUPLA disko berriekin

Dantzan jartzeko musikarekin abiatu dugu bidegorritik irratsaioa. Gure sintoniaren egile den Joseba Tapia trikitilariak bere “triki metal” proposamena erakutsi digu, eta Tranpaldo zuzeneko diskoari buruz mintzatu gara berarekin. Urte asko eskenatoki gainean eta esperientzia eta aurrera jarraitzeko gogoa eta umorea ez du falta trikitalariak.   DUPLA ikusentzunezko proposamen bizia Aguraingoak dira Dupla bikotekoak. Soinua, argia,…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Barkua  bete  berba  AitaMari  itsasontzian

Mugaldeko taberna: Barkua bete berba AitaMari itsasontzian

Aitamari itsaontzia Santurtziko portuan dago, ez diote baimenik ematen Mediterraneora joateko, errefuxiatuen bizitzak salbatzera. Santurtzitik Bilbora ekarri dugu beraien ahotsa, beraien asmoak eta beraien elkartasuna. Bidasoan Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu zutenak gogoratu ditugu, eta Huertas de Peraltako migratzaile borrokalarien Hokoke doinua entzun dugu.

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Greba  Orokorra  eta  erreferenduma  Katalunian

Mugaldeko taberna: Greba Orokorra eta erreferenduma Katalunian

Greba Orokorra Katalunian. Aurreko igandean 2 milioi pertsonak baino gehiago Kataluniaren independentziaren aldeko bozka emon ostean, gaur grebara atera dira katalanak. Naiz.eus atariko Ion Telleria, Hamaika telebistako Akhiñe Atorrasagasti izan dira gurekin Kataluniako albisteak komentatzen. Gero Bartzelonan bizi den Maria Colera elkarrizketatu dugu. Bartzelonako Euskal etxera ere jo dugu. Greban daude baina bertako komunitateak egoera…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Zazkel  taldearen  Ez  entzun  disko  berria  eta  Luhusoko  bakegileen  kontzertua

Mugaldeko taberna: Zazkel taldearen Ez entzun disko berria eta Luhusoko bakegileen kontzertua

Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu. Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Bakegile eta kulturgileek. https://ia601503.us.archive.org/17/items/bidegorritik_zazkel_bake/bidegorritik_zazkel_bake.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Entzun!  musika  aldizkariko  kantak  eta  Kabi@  digitala  #bidegorritik  saioan

Mugaldeko taberna: Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala #bidegorritik saioan

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa. Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian. Kabi@ digitala Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan…

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: Mundua  bete  pantaila

Mugaldeko taberna: Mundua bete pantaila

Bi topaketa teknologiko Donostian eta Bilbon: Euskarabildua eta TheAntiEvent. Lurrama Miarritzen. Musika berriena 97 irratian. iBasque Euskal Herriko irrati libre eta euskaldunak entzuteko aplikazioa. Pantaila asko, denak martxan. Eta gu irratia egiten. #bidegorritik https://ia601504.us.archive.org/13/items/bidegorritik20151105/bidegorritik20151105.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: #bidegorritik  Zelan  hedatu  mezu  politikoa?

Mugaldeko taberna: #bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoa?

Galdera horri erantzuteko aspaldi honetako bi bideo eta aspaldiko kezka bat ekarri ditugu mikrofonoetara. Kataluniako hauteskundeetan CUPek aurkeztutakoa, eta aurreko astean EH Bilduk #basquetothefuture sarean hedatutako bideokomikia izan ditugu hizpide Arantza Santesteban eta Galder Gonzalezekin. https://ia801508.us.archive.org/13/items/20151029bidegorritik/20151029bidegorritik.mp3 Download this podcast info gehiago: bidegorritik.irratia.com

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: #bidegorritik  internazionalista

Mugaldeko taberna: #bidegorritik internazionalista

https://ia801505.us.archive.org/6/items/bidegorritikaskapena/bidegorritikaskapena.mp3 Download this podcast Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera. Askapena libre! Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu gara gero. Arruazun artaldearekin aurkitu dugu Aritz Ganboa Askapenako kide auziperatua….

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: #bidegorritik  Emakumeen  martxa.  Hutsa  bikotea  akustikoan  eta  playlist  feminista

Mugaldeko taberna: #bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-. Hutsa akustikoan Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu. https://ia601508.us.archive.org/30/items/bidegorritik20151001/bidegorritik20151001.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Mugaldeko taberna: AMAMA  filmeko  Asier  Altuna  zuzendaria  97.0  FM  irratian

Mugaldeko taberna: AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendaria 97.0 FM irratian

#bidegorritik saioa egitera Donostiara hurbildu gara, Zinemaldira. Bertan aurten estrenatu duten AMAMA filmea zuzendu duen Asier Altuna elkarrizketatu dugu. Pelikularen inguruko xehetasunak, detaileak eta bestelakoetaz berba egin ostean, Ondarruko Marabilli re festibalerako hitzordua jarri dugu Altunarekin. https://ia801504.us.archive.org/35/items/20150924bidegorritik/20150924bidegorritik.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »