Posts Tagged “Bosnia”

Tesla ordua: 61.  irratsaioa:

Tesla ordua: 61. irratsaioa:

Kaixo, Balkanetako mendikateok! Mazedoniari buruzko bi berrirekin hasi dugu irratsaioa; bata ustelkeriaren ingurukoa eta bestea Greziarekin izenaren inguruan duten negoziazioen ingurukoa. Nikola Gruevski eskumako soberanista eta Lehen Ministro ohia bi urtetako kartzela-zigorraz zigortu dute gobernu buru zenean enpresa baten partetik opari bat onartzeagatik. Bestalde, indarrean dagoen Lehen Ministro Zoran Zaev, zentro-ezkerrekoa, errugabetu egin dute 2015ean…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 60.  irratsaioa:  Jugoslavia  ez  da  Espainia

Tesla ordua: 60. irratsaioa: Jugoslavia ez da Espainia

Kaixo Adriatikoko olatutxook! Lehenik eta behin gaurkoan barkamena eskatu behar dugu, arazo tekniko batzuk izan direla eta aurreko bi asteetan ezin baikenuen programarik egin. Hurrengo aste honetan hainbat gai ekarri ditugu gurera. Alde batetik, lehenik eta behin, Sofian Europar Batasunaren eta “Balkanetako Seien” (hau da, EBn sartu nahi duten Balkanetako kideen artean: Albania, Bosnia, Kosovo,…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  52  irratsaioa

Tesla ordua: Tesla Ordua, 52 irratsaioa

Kaixo Balkanetako zelaiok! Oraingo astean, gure saioan, hainbat berri izan ditugu mintzagai. Futbolarekin hasi gara, UEFA Txapelketako final hamaseirenetan asteartera aurreratutako partidarekin, Belgradeko Izar Gorriak eta Moskuko TsSKAk jokatutako partidarekin. UEFAko Txapelketan beste lau talde dauden arren, partida hori asteartera aurreratu zuten, hain zuzen ere Belgraden Partizan taldeak jokatzen zuen partidarekin bat etor ez zedin…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  51  irratsaioa

Tesla ordua: Tesla Ordua, 51 irratsaioa

Kaixo, Balkanetako zeruetako hodeitxook! Gaurkoan, berriz ere Greziaren eta Mazedoniaren negoziazioen inguruan aritu izan gara. Hain zuzen ere, kasu honetan, negoziazio horien aurka, edo negoziazio horietatik atera daitekeen balizko konponbidearen aurka (Mazedoniari “Mazedonia” izena erabiltzea baimena emango dion akordio baten aurka) greziar nazionalistek Atenasen egin duten manifestazio handiaren inguruan aritu izan gara. Manifestazioa batez ere…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  ordua,  42  irratsaioa

Tesla ordua: Tesla ordua, 42 irratsaioa

Egunon Balkanetako basotxook!! Gaur, Ratko Mladići buruz hitz egin dugu. Jakin duzuen moduan, asteazken honetan Mladići bizi osorako zigorra jarri dio Hagako Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor-Epaitegiak, “genozidioa” eta “garbiketa etnikoa” egotzita, batez ere Srebrenicako hilketak agintzea leporatzen diote. Sententzia honen zergatiak eta kausak aztertzen saiatu gara, baita ere Srebrenicaz eman izan ohi diren zenbakiak, eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  41  irratsaioa

Tesla ordua: Tesla Ordua, 41 irratsaioa

Gabon Bosniako mendilerrook!! Irratsaio honetan, Bosniako errefuxiatu serbiar bat elkarrizketatu dugu gurean- Mihailo Ristić du izena, Tuzlan (Bosniako Federazioa, Bosnia) jaio zen eta Bijeljinan (Republika Srpska, Bosnia) bizi da egun. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da. Hemos entrevistado a Mihailo Ristić, refugiado serbobosnio nacido en Tuzla (Federación de Bosnia, Bosnia), que pasó su infancia y parte de…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  Ordua  40  irratsaioa

Tesla ordua: Tesla Ordua 40 irratsaioa

Egunon Adriatikoko olatutxook! Irratsaio honetan Balkaniako berriak soilik izan ditugu hizpide. Ia-ia herrialde guztiak ikuttu ditugu gaurkoan. Udal hauteskundeekin hasi gara, Kosovon eta Mazedonian Udal hauteskundeak izan baitira. Kosovon, oposizioko Kosovoko Liga Demokratikoa izan da nagusi, eta Mazedonian ordea Gobernuko Mazedoniako Alderdi Sozialdemokrata. Bietan ustelkeria salaketak izan dira, eta beraz, horri heldu diogu. Ondoren, Kroaziara egin dugu…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  Ordua  38  programa

Tesla ordua: Tesla Ordua 38 programa

Kaixo! Gure azken irratsaioaren lehen partea Hungarian bizi den Josemirekin elkarrizketa batean zentratu dugu eta bigarrenean berriak kontatuko ditugu. Comenzamos el programa con una entrevista a Josemi, compañero que vive en Hungría. Hemos hablado sobre tres temas: a) la polémica con la Universidad Centroeuropea; b) la nueva ley educativa de Ucrania, en la que se…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 31  irratsaioa

Tesla ordua: 31 irratsaioa

Kaixo serbokroazieradunok!! Maiatzaren 30ean egin genuen programa duzue hau. Gaurkoan, hainbat berri ekarri ditugu zuengana. Lehenik eta behin, noski politikarekin hasi gara, eta nola ez, mugaz gaindik joan diren irudiez aritu izan gara. Izan ere, ezaguna izan da NATOren goi-bilkuran Dušan Marković Montenegroko lehen ministroari AEBtako lehendakari Donald Trumpek emandako bultzakada(txoa), berau lehen lerroan jar…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 29  irratsaioa

Tesla ordua: 29 irratsaioa

Kaixo partisanook! Gaur, apiril kaotiko baten ostean, Tesla Orduaren 29 irratsaioa egin dugu. Maiatzaren 9an egin dugun irratsaio honek,  nola ez Garaipen Antifaxista izan du hizpide. Honen bidez, Herri Askapen Gudan (Naradna Osloboditelna Borba), Josip Broz Titoren pean jugoslaviar partisanoek Alemania naziaren eta tokiko kolaboratzaileen aurka 1914-1945 artean egindako borrokan, izan ziren gertaera batzuk deskribatu…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 19.  irratsaioa

Tesla ordua: 19. irratsaioa

Gabon lagunok! Tesla Ordua irratsaioaren programa honetan, aurtengo urtarrilean estreinatu dugun  formatua hartu dugu berriro; hau da, Balkanak eta Munduko geopolitika uztartu ditugu. Oraingoan, Donald Trump izan dugu hizpide, laster AEBtako lehendakari kargua hartuko du eta. Trumpek munduarekiko, Errusiarekiko, Txinarekiko, Europarekiko, NATOrekiko eta Latin Amerikarekiko antza jarraituko duen politikaz aritu gara, eta bere iragarri isolamendu-politikaren…

Jarraitu irakurtzen »