Posts Tagged “Serbia”
Kaixo! Gure azken irratsaioaren lehen partea Hungarian bizi den Josemirekin elkarrizketa batean zentratu dugu eta bigarrenean berriak kontatuko ditugu. Comenzamos el programa con una entrevista a Josemi, compañero que vive en Hungría. Hemos hablado sobre tres temas: a) la polémica con la Universidad Centroeuropea; b) la nueva ley educativa de Ucrania, en la que se…
Kaixo Danubioko txalupok!! Gaurkoan, 34. irratsaioan, batez ere Serbiak NATOren kontra jarritako salaketez aritu izan gara. Salaketa hori 1999ko bonbaketa zela eta izan da, eta gaur azaldu ditugu bonbaketa honen nondik-norakoak; zeintzuk izan ziren helburuak eta abar. NATOk Balkanetan egin duen espantsioaz ere hitz egin dugu. Beste alde batetik, Serbian lehen ministro postua “hutsik” egon…
Arratsaldeon lagunok!! Ekainaren seian egin genuen irratsaio honetan, hasteko Toma Zdravkovićen abesti batekin hasi gara, “kafana muzika” deitutako estiloko abestia, estilo honen nondik-norakoak azaltzeko balio izan digu honek. Berri txar batekin hasi gara, aurreko eginean, ekainaren 5ean hain zuzen, Montenegro NATOn sartu baitzen. Lehengoan Dušan Marković lehen ministroak goi-bilkura batean parte hartu zuen, baina oraindik…
Kaixo serbokroazieradunok!! Maiatzaren 30ean egin genuen programa duzue hau. Gaurkoan, hainbat berri ekarri ditugu zuengana. Lehenik eta behin, noski politikarekin hasi gara, eta nola ez, mugaz gaindik joan diren irudiez aritu izan gara. Izan ere, ezaguna izan da NATOren goi-bilkuran Dušan Marković Montenegroko lehen ministroari AEBtako lehendakari Donald Trumpek emandako bultzakada(txoa), berau lehen lerroan jar…
Egunon, Drina Zubiaren jarraitzaileok!! Maiatzean programak erritmo onean egin ditugu, baina arazo batzuk direla medio, blogera erritmo berean igotzerik ez dugu izan. Maiatzaren 23ko programa honetan,gehienbat, Kroaziako Udal hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Hauteskunde honetan, agintean den alderdi eskuindarrak, HDZk (Kroaziako Batasun Demokratikoak) ez ditu oso emaitza onak izan; landagunean eutsi badio ere, hiri handietan zigorra…
Kaixo partisanook! Gaur, apiril kaotiko baten ostean, Tesla Orduaren 29 irratsaioa egin dugu. Maiatzaren 9an egin dugun irratsaio honek, nola ez Garaipen Antifaxista izan du hizpide. Honen bidez, Herri Askapen Gudan (Naradna Osloboditelna Borba), Josip Broz Titoren pean jugoslaviar partisanoek Alemania naziaren eta tokiko kolaboratzaileen aurka 1914-1945 artean egindako borrokan, izan ziren gertaera batzuk deskribatu…
Kaixo eta ongi etorriak historiak kondenatutakoon txoko(etako) batera!! Gaurkoan, 1999.eko martxoaren 24an hasi zen Jugoslaviako Errepublika Federalaren (Serbia eta Montenegro) aurkako NATOren erasoaz mintzatuko gara gure programan; izan ere, eraso horiek martxoan hasita zenbait hilabetez iraun zuten, apirila ere hartu zutelarik. Horregatik gaurko programa gertakari honi eskaini nahi izan diogu. Programa hiru zatitan banatu dugu:…
Egunon, euskoslaviarrok!! Aste honetako poprograman, aurtengo formatu berriari ekin diogu, eta Gabirel Ezkurdia politologoa izna dugu gurekin batera, Balkanetatik urrundu eta geopolitikaz aritzeko. Baina horren aurretik, Balkanetako gaiei heldu diegu, kasu honetan Euskal Herrian izan ditugun zenbait berriri buruz. Lehenik eta behin, ETBren “Sautrela” programan egindako erreportai baten harira, Dubravka Ugrešić idazle kroaziarra izan dugu…
Gabon lagunok! Tesla Ordua irratsaioaren programa honetan, aurtengo urtarrilean estreinatu dugun formatua hartu dugu berriro; hau da, Balkanak eta Munduko geopolitika uztartu ditugu. Oraingoan, Donald Trump izan dugu hizpide, laster AEBtako lehendakari kargua hartuko du eta. Trumpek munduarekiko, Errusiarekiko, Txinarekiko, Europarekiko, NATOrekiko eta Latin Amerikarekiko antza jarraituko duen politikaz aritu gara, eta bere iragarri isolamendu-politikaren…