Posts Tagged “Bosnia”

Tesla ordua: Tesla Ordua, 64 irratsaioa

By |

Kaixo, kolo-dantzariok! Aste honetan hainbat gai ekarri ditugu gurera. Lehengoa, noski, Greziako lehen ministro Tsiprasen eta Mazedoniako lehen ministro Zaeven arteko akordioa izan da. “Ipar Mazedonia” deituko da Mazedonia hemendik aurrera. Guk hemen hori zergatik izan denetan zein erreakzio piztu dituen azaldu dugu. Honekin jarraituz, joan den astean Serbiako lehendakari Aleksandar Vučićek esandako adierazpen batzuei…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 63 irratsaioa

By |

Kaixo, Vojvodinako ekiloreok!! Oraingo honetan Sebas Velasco burgostar jatorriko artista gipuzkoarra elkarrizketatu dugu. Sebas orain Sarajevon dago, proiektu artistiko bat egiten. Hala ere, ez da Balkanetan egon den lehen adia, eta bere Balkanetako bizipen guztiak liburu batean bilduko ditu. Bere proiektu artistikoez, bere ibilbideaz, bere bidaiez, eta bere Balkanetako inpresioez hitz egin digu oraingo honetan….

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 62 irratsaioa

By |

Tesla ordua: 62  irratsaioa

Kaixo Danubioko txalupatxook! Gaurkoan, aurreko asteetan bezala, Mazedoniarekin hasi dugu eguna. Izan ere, Greziako eta Mazedoniako kanpo ministroak, Nikos Kotzias eta Nikola Dimitrov, Matthew Nimetz bitartekariarekin bildu dira eta izena adosteko “markoa” adostu dutela esan dute; hala ere, zienaren inguruan ez dute argibiderik eman. “Ilinden Mazedonia” izena agertu izan da azken asteotan Mazedoniako Gobernuaren aldetik,…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 61. irratsaioa:

By |

Tesla ordua: 61.  irratsaioa:

Kaixo, Balkanetako mendikateok! Mazedoniari buruzko bi berrirekin hasi dugu irratsaioa; bata ustelkeriaren ingurukoa eta bestea Greziarekin izenaren inguruan duten negoziazioen ingurukoa. Nikola Gruevski eskumako soberanista eta Lehen Ministro ohia bi urtetako kartzela-zigorraz zigortu dute gobernu buru zenean enpresa baten partetik opari bat onartzeagatik. Bestalde, indarrean dagoen Lehen Ministro Zoran Zaev, zentro-ezkerrekoa, errugabetu egin dute 2015ean…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 60. irratsaioa: Jugoslavia ez da Espainia

By |

Tesla ordua: 60.  irratsaioa:  Jugoslavia  ez  da  Espainia

Kaixo Adriatikoko olatutxook! Lehenik eta behin gaurkoan barkamena eskatu behar dugu, arazo tekniko batzuk izan direla eta aurreko bi asteetan ezin baikenuen programarik egin. Hurrengo aste honetan hainbat gai ekarri ditugu gurera. Alde batetik, lehenik eta behin, Sofian Europar Batasunaren eta “Balkanetako Seien” (hau da, EBn sartu nahi duten Balkanetako kideen artean: Albania, Bosnia, Kosovo,…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 52 irratsaioa

By |

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  52  irratsaioa

Kaixo Balkanetako zelaiok! Oraingo astean, gure saioan, hainbat berri izan ditugu mintzagai. Futbolarekin hasi gara, UEFA Txapelketako final hamaseirenetan asteartera aurreratutako partidarekin, Belgradeko Izar Gorriak eta Moskuko TsSKAk jokatutako partidarekin. UEFAko Txapelketan beste lau talde dauden arren, partida hori asteartera aurreratu zuten, hain zuzen ere Belgraden Partizan taldeak jokatzen zuen partidarekin bat etor ez zedin…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 51 irratsaioa

By |

Kaixo, Balkanetako zeruetako hodeitxook! Gaurkoan, berriz ere Greziaren eta Mazedoniaren negoziazioen inguruan aritu izan gara. Hain zuzen ere, kasu honetan, negoziazio horien aurka, edo negoziazio horietatik atera daitekeen balizko konponbidearen aurka (Mazedoniari “Mazedonia” izena erabiltzea baimena emango dion akordio baten aurka) greziar nazionalistek Atenasen egin duten manifestazio handiaren inguruan aritu izan gara. Manifestazioa batez ere…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla ordua, 42 irratsaioa

By |

Tesla ordua: Tesla  ordua,  42  irratsaioa

Egunon Balkanetako basotxook!! Gaur, Ratko Mladići buruz hitz egin dugu. Jakin duzuen moduan, asteazken honetan Mladići bizi osorako zigorra jarri dio Hagako Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor-Epaitegiak, “genozidioa” eta “garbiketa etnikoa” egotzita, batez ere Srebrenicako hilketak agintzea leporatzen diote. Sententzia honen zergatiak eta kausak aztertzen saiatu gara, baita ere Srebrenicaz eman izan ohi diren zenbakiak, eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 41 irratsaioa

By |

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  41  irratsaioa

Gabon Bosniako mendilerrook!! Irratsaio honetan, Bosniako errefuxiatu serbiar bat elkarrizketatu dugu gurean- Mihailo Ristić du izena, Tuzlan (Bosniako Federazioa, Bosnia) jaio zen eta Bijeljinan (Republika Srpska, Bosnia) bizi da egun. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da. Hemos entrevistado a Mihailo Ristić, refugiado serbobosnio nacido en Tuzla (Federación de Bosnia, Bosnia), que pasó su infancia y parte de…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua 40 irratsaioa

By |

Tesla ordua: Tesla  Ordua  40  irratsaioa

Egunon Adriatikoko olatutxook! Irratsaio honetan Balkaniako berriak soilik izan ditugu hizpide. Ia-ia herrialde guztiak ikuttu ditugu gaurkoan. Udal hauteskundeekin hasi gara, Kosovon eta Mazedonian Udal hauteskundeak izan baitira. Kosovon, oposizioko Kosovoko Liga Demokratikoa izan da nagusi, eta Mazedonian ordea Gobernuko Mazedoniako Alderdi Sozialdemokrata. Bietan ustelkeria salaketak izan dira, eta beraz, horri heldu diogu. Ondoren, Kroaziara egin dugu…

Jarraitu irakurtzen »