Posts Tagged “Giza Eskubideak”
Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak, zeina hainbat sindikatuk, gizarte- erakundek eta nazioarteko elkartasunerako elkartek osatzen baitute, horietakoen artean Bizilur. Gizartearen partaidetza bizia eta irmoa izango luke gune publiko berri horrek, eta eginkizun hau: euskal enpresa transnazionalen atzerriko jarduerak eta inpaktuak arautzea eta haiei buruzko…
Kaixo, Balkanetako zeruetako hodeitxook! Gaurkoan, berriz ere Greziaren eta Mazedoniaren negoziazioen inguruan aritu izan gara. Hain zuzen ere, kasu honetan, negoziazio horien aurka, edo negoziazio horietatik atera daitekeen balizko konponbidearen aurka (Mazedoniari “Mazedonia” izena erabiltzea baimena emango dion akordio baten aurka) greziar nazionalistek Atenasen egin duten manifestazio handiaren inguruan aritu izan gara. Manifestazioa batez ere…
Kaixo musikazaleok! Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu. Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta…
Egunon Balkanetako basotxook!! Gaur, Ratko Mladići buruz hitz egin dugu. Jakin duzuen moduan, asteazken honetan Mladići bizi osorako zigorra jarri dio Hagako Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor-Epaitegiak, “genozidioa” eta “garbiketa etnikoa” egotzita, batez ere Srebrenicako hilketak agintzea leporatzen diote. Sententzia honen zergatiak eta kausak aztertzen saiatu gara, baita ere Srebrenicaz eman izan ohi diren zenbakiak, eta…