Posts Tagged “gatazka nazionalak”
¡Buenas tardes, amigas y amigos del rakija! Esta vez hemos hecho el programa en castellano. Aprovechando que ya han adjudicado los resultados completos de las elecciones legislativas en Bosnia-Herzegovina, hemos hablado de dichas elecciones –cinco en total: presidencia tripartita de BiH, presidencia de Republika Srpska, parlamento de BiH, y parlamento de cada una de las…
Kaixo, kaixo balkanzaleok! Uda gogor baten ostean, hemen dago berriz Tesla Ordua! Aurten erronka edo herrenka gogorragoa izango dugu, izan ere, gure agendak asko estutu baitira, eta gure irisgarritasuna mugatu. Lehen adibidea, programa hau dugu, diferituta eskaintzen ari baitizuegu. Izan ere, igandean grabatu behar izan dugu antenara ostegunean iritsi den programa, hain zuzen guk programan…
Kaixo Balkanetako pljeskavica jaleok! Aste honetan Nkola Teslaren jaiotzaren 156. urteurrena izan da, data benetan garrantzitsua guretzat. Berriz ere, Ipar Mazedoniara egin dugu salto, izan ere, Jens Stoltenberg NATOko Idazkari Nagusiak, Estatu hau NATOrekin bat egitera gonbidatu du, oraindik egiteke dagoen erreferendum baten erabakiaren menpe dagoen itunari baiezkoa emanez gero. Grezia izan da horretan gehien…
Kaixo, kolo-dantzariok! Aste honetan hainbat gai ekarri ditugu gurera. Lehengoa, noski, Greziako lehen ministro Tsiprasen eta Mazedoniako lehen ministro Zaeven arteko akordioa izan da. “Ipar Mazedonia” deituko da Mazedonia hemendik aurrera. Guk hemen hori zergatik izan denetan zein erreakzio piztu dituen azaldu dugu. Honekin jarraituz, joan den astean Serbiako lehendakari Aleksandar Vučićek esandako adierazpen batzuei…
Kaixo Danubioko txalupatxook! Gaurkoan, aurreko asteetan bezala, Mazedoniarekin hasi dugu eguna. Izan ere, Greziako eta Mazedoniako kanpo ministroak, Nikos Kotzias eta Nikola Dimitrov, Matthew Nimetz bitartekariarekin bildu dira eta izena adosteko “markoa” adostu dutela esan dute; hala ere, zienaren inguruan ez dute argibiderik eman. “Ilinden Mazedonia” izena agertu izan da azken asteotan Mazedoniako Gobernuaren aldetik,…
Kaixo euskoslaviarrok! Oraingo honetan hainbat gai tratatu ditugu. Horietako bat, Kosovon Vetëvendosje alderdiak parlamentuan gasa botatzeaz aritu gara. Oposizioko alderdi nagusia denak Kosovoko Gobernuak mugak direla eta Montenegrorekin lortutako akordioa kritikatu du, Montenegrori on egiten diolakoan. Bestetik, Mazedonian, bertako Gobernuak (sozialdemokratek eta albanomazedoniera nazionalistek osatutakoak), albaniera Mazedonia osoan erabilera ofizialeko hizkuntza egitea erabaki du. Ez…
Egun on, Balkanetako mendikateok! Oraingoan, Tesla Orduan, Balkanetako hainbat berritan zentratu gara. Mazedonian egon izan den eztabaida berriaren inguruan ere aritu izan gara. Albaniera Mazedonian osoan ofizial egiten duen lege bat onartu du Parlamentuak, Gobernua sostengatzen duen gehiengoak (sozialdemokratek eta albaniar alderdiek osatutakoak) alde bozkatuta. Beraz, lege honen arabera, Mazedonia Estatu elebidun bihurtu da. Belgradeko…
Kaixo, Balkanzaleok! Gaur, gure irratsaioan, Kosovoko Estatuak bere independentzia aldarrikatu zuenetik 10 urte pasatu diren honetan, honi buruz esan ditugu berririk gehienak. Adibidez, Oliver Ivanovićen hilketari buruz agertu diren adierazpenak, Aleksandar Vučić Serbiako presidentearen arabera, hilketa honek mafian izan du bere iturburua (Hashim Thacik esan du hilketak ez duela “etnia-arazoekin zerikusirik”). Komentatu dugun beste berri…
Kaixo, Balkanetako zeruetako hodeitxook! Gaurkoan, berriz ere Greziaren eta Mazedoniaren negoziazioen inguruan aritu izan gara. Hain zuzen ere, kasu honetan, negoziazio horien aurka, edo negoziazio horietatik atera daitekeen balizko konponbidearen aurka (Mazedoniari “Mazedonia” izena erabiltzea baimena emango dion akordio baten aurka) greziar nazionalistek Atenasen egin duten manifestazio handiaren inguruan aritu izan gara. Manifestazioa batez ere…
Kaixo Adriatikoko txalupatxook! Gaurkoan, hainbat berrirekin gatoz. Batez ere Kosovora egin dugu begirada, izan ere, Kosovon Oliver Ivanović serbokosovar politikaria eraila izan baita. Ivanovićek egun ez zuen kargurik (Mitrovicarako Udal hauteskundeetan galtzailea atera zen), baina 1999 osteko urte gogorretan, Kosovon serbiar instituzioak eta komunitatearen parte handi bat desagertu zirenean, bera izan zen serbiarren liderra, beraz,…
Kaixo partisanook! Gaur, apiril kaotiko baten ostean, Tesla Orduaren 29 irratsaioa egin dugu. Maiatzaren 9an egin dugun irratsaio honek, nola ez Garaipen Antifaxista izan du hizpide. Honen bidez, Herri Askapen Gudan (Naradna Osloboditelna Borba), Josip Broz Titoren pean jugoslaviar partisanoek Alemania naziaren eta tokiko kolaboratzaileen aurka 1914-1945 artean egindako borrokan, izan ziren gertaera batzuk deskribatu…
Egunon, euskoslaviarrok!! Aste honetako poprograman, aurtengo formatu berriari ekin diogu, eta Gabirel Ezkurdia politologoa izna dugu gurekin batera, Balkanetatik urrundu eta geopolitikaz aritzeko. Baina horren aurretik, Balkanetako gaiei heldu diegu, kasu honetan Euskal Herrian izan ditugun zenbait berriri buruz. Lehenik eta behin, ETBren “Sautrela” programan egindako erreportai baten harira, Dubravka Ugrešić idazle kroaziarra izan dugu…