Posts Tagged “Hizkuntzalaritza”
Kaixo Balkanetako mahastiok! Gaurko irratsaioan izan dugun gai zentrala, Kosovok Interpolen sartzeko saiakera izan da. Kosovoren eskaera ukatu egin dute, bi herenen gehiengoa lortu ez baitu. Zergatik eta nola gertatu izan zen, politikari nagusienen (bai serbiarren zein albaniarren) erreakzioak eta Balkanetan izan ditzazkeen ondorioak aztertu ditugu. Kosovok Serbiako eta Bosniako (Bosniak abstentzioa eman du) produktuen…
Kaixo Balkanetako mendikateok! Oraingoan, berriz ere Ipar Mazedoniarekin etorri gara. Izan ere, bertako parlamentuak (sozialdemokraten eta albanomazedoniarren gehiengoarekin) bigarren aldiz onartu du izen aldaketa. Beraz, Errepublikako lehendakaria, Gjorgje Ivanov jauna (izen aldaketaren kontrako oposizioaren gertukoa berau), oraingoan legea sinatzera behartua dago. Izen aldaketak Konstituzio aldaketa ere badakarrenez, herriak izango du azken hitza. Zurrumurruen arabera, erreferenduma…
Kaixo balkanzaleok! Gaurkoan, bi berri nagusi ekartzen dizkizuegu. Lehenik eta behin, Kosovon, Gerra Krimenak epaitzeko Nazioarteko Epaitegiaren polemika dugu. Hau, EBren proposamena izan zen, eta orain AEBk lagundu du, Kosovon izan ziren krimenak epaitzeko asmoarekin sortu behar zen epaitegi bat dugu. Hasieran Kosovoko Gobernuak baiezkoa eman zion (bai leehndakaria zein lehen ministroa UÇKko kide ohiak…
Kaixo hizkuntza-zaleok!! Gure azkeneko irratsaioan hizkuntzez hitz egin dugu. Hala ere, hizkuntzen aurretik kirola jarri dugu eztabaidaren ertzean; batez ere berriki Alemanian jokatu den Munduko (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketa, non lau talde balkaniar (Errumania, Eslovenia, Montenegro eta Serbia) aritu izan diren. Taldeon emaitzak komentatu ditugu. Gerora, hurrengo udan Errusian jokatuko den Munduko (gizonezkoen) Futbol Txapelketan Kroaziari…
Kaixo rakija edaleok!! Gaurkoan, batez ere Kosovoko hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Vetëvendosje alderdi erradikalak “anti-kasta” diskurtsu batekin bigarren postua lortu du bozen %26 lortuta; eta alderdi honen programa eta proposamenak aztertu nahi izan ditugu. Alderdi honek alde batetik Kosovo independente denetik gobernatu dituen “eliteen” kontrako samina, eta beste batetik Albania Handiaren nahia uztartu nahi izan…
Kaixo serbokroazieradunok!! Maiatzaren 30ean egin genuen programa duzue hau. Gaurkoan, hainbat berri ekarri ditugu zuengana. Lehenik eta behin, noski politikarekin hasi gara, eta nola ez, mugaz gaindik joan diren irudiez aritu izan gara. Izan ere, ezaguna izan da NATOren goi-bilkuran Dušan Marković Montenegroko lehen ministroari AEBtako lehendakari Donald Trumpek emandako bultzakada(txoa), berau lehen lerroan jar…