Posts Tagged “Mazedonia”
Kaixo Dinareetako gailurtxook! Aste honetan, bi puntu izan ditugu batez ere. Lehena Mazedoniaren eta Greziaren arteko akordio posibilitatearen ingurukoa da. Izan ere, 1995ean, Greziak auzo errepublikari “Mazedonia” izena ez onartzearen emaitza bezala, “Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia” behin-behineko izena atera zuten. Greziak Mazedoniaren nazioarteko instituzioetarako sarrera blokatu egiten du behin-betiko konponbide bat topatu ezean, baina geroz…
Kaixo Adriatikoko txalupatxook! Gaurkoan, hainbat berrirekin gatoz. Batez ere Kosovora egin dugu begirada, izan ere, Kosovon Oliver Ivanović serbokosovar politikaria eraila izan baita. Ivanovićek egun ez zuen kargurik (Mitrovicarako Udal hauteskundeetan galtzailea atera zen), baina 1999 osteko urte gogorretan, Kosovon serbiar instituzioak eta komunitatearen parte handi bat desagertu zirenean, bera izan zen serbiarren liderra, beraz,…
Kaixo musikazaleok! Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu. Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta…
Egunon Adriatikoko olatutxook! Irratsaio honetan Balkaniako berriak soilik izan ditugu hizpide. Ia-ia herrialde guztiak ikuttu ditugu gaurkoan. Udal hauteskundeekin hasi gara, Kosovon eta Mazedonian Udal hauteskundeak izan baitira. Kosovon, oposizioko Kosovoko Liga Demokratikoa izan da nagusi, eta Mazedonian ordea Gobernuko Mazedoniako Alderdi Sozialdemokrata. Bietan ustelkeria salaketak izan dira, eta beraz, horri heldu diogu. Ondoren, Kroaziara egin dugu…
Kaixo Balkanetako zeru-hodeiok!! Gaurkoan, Realak Skopjen Vardarren aurka jokatu eta irabazi egin zuela profitatuz, gure helburuetako bat bete nahi dugu: hau da, Balkanen eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotzea eta harreman horiek ezagutaraztea. Hori dela eta, partiduaren aitzakian Balkanetara (Sofiaran eta Skopjera) joan den Eneko Agirre zarauztarra elkarrizketatu dugu, eta berak bidai horretan izandako abentura,…
Kaixo rakija edaleok!! Gaurkoan, batez ere Kosovoko hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Vetëvendosje alderdi erradikalak “anti-kasta” diskurtsu batekin bigarren postua lortu du bozen %26 lortuta; eta alderdi honen programa eta proposamenak aztertu nahi izan ditugu. Alderdi honek alde batetik Kosovo independente denetik gobernatu dituen “eliteen” kontrako samina, eta beste batetik Albania Handiaren nahia uztartu nahi izan…
Arratsaldeon lagunok!! Ekainaren seian egin genuen irratsaio honetan, hasteko Toma Zdravkovićen abesti batekin hasi gara, “kafana muzika” deitutako estiloko abestia, estilo honen nondik-norakoak azaltzeko balio izan digu honek. Berri txar batekin hasi gara, aurreko eginean, ekainaren 5ean hain zuzen, Montenegro NATOn sartu baitzen. Lehengoan Dušan Marković lehen ministroak goi-bilkura batean parte hartu zuen, baina oraindik…
Egunon, Drina Zubiaren jarraitzaileok!! Maiatzean programak erritmo onean egin ditugu, baina arazo batzuk direla medio, blogera erritmo berean igotzerik ez dugu izan. Maiatzaren 23ko programa honetan,gehienbat, Kroaziako Udal hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Hauteskunde honetan, agintean den alderdi eskuindarrak, HDZk (Kroaziako Batasun Demokratikoak) ez ditu oso emaitza onak izan; landagunean eutsi badio ere, hiri handietan zigorra…
Kaixo partisanook! Gaur, apiril kaotiko baten ostean, Tesla Orduaren 29 irratsaioa egin dugu. Maiatzaren 9an egin dugun irratsaio honek, nola ez Garaipen Antifaxista izan du hizpide. Honen bidez, Herri Askapen Gudan (Naradna Osloboditelna Borba), Josip Broz Titoren pean jugoslaviar partisanoek Alemania naziaren eta tokiko kolaboratzaileen aurka 1914-1945 artean egindako borrokan, izan ziren gertaera batzuk deskribatu…
Gabon lagunok! Tesla Ordua irratsaioaren programa honetan, aurtengo urtarrilean estreinatu dugun formatua hartu dugu berriro; hau da, Balkanak eta Munduko geopolitika uztartu ditugu. Oraingoan, Donald Trump izan dugu hizpide, laster AEBtako lehendakari kargua hartuko du eta. Trumpek munduarekiko, Errusiarekiko, Txinarekiko, Europarekiko, NATOrekiko eta Latin Amerikarekiko antza jarraituko duen politikaz aritu gara, eta bere iragarri isolamendu-politikaren…