Author Archive

Tesla ordua: 80 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanen bitxikerien zaleok! Aste honetan, gure prentsa Esloveniaz blai agertu zaigu, Quim Torra Kataluniako lehendakariak 1991ko “esloveniar bidea” delakoaren inguruan eginiko adierazpenen kontura. Hala ere, gai horri tarte zabala eman diogun arren, bukaerarako utzi dugu, lehenago beste gai batzuk jorratu ditugularik. Kirolekin hasi gara. Hasteko, Frantzian jokatzen ari den Europako (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketarekin hasi…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 79 irratsaioa

By |

Kaixo, Balkanetako bidezidorretako ibiltariok!! Aste honetako irratsaio osoa elkarrizketa bati eskaini diogu. 97 Irratiko estudioetan, Adrian Fuentes izan dugu, bai irailean zein azaroan Balkanetan egon den bilbotarra. Fuentes batez ere politikak eraman du Balkanetara: Gure gonbidatua Eusko Alkartasunako eta Euskal Herria Bilduko militantea da, eta horrez gain, Gazte Abertzaleak erakundeko zuzendaritzaren parte, eta azken honen…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 78 irratsaioa

By |

Kaixo, partisanook!! Aste honetan, berriz ahots bakarrean egin dugu programa. Oraingoan, historiaren inguruko gauzek programaren erdia jan digute, beraz oso toki gutxi utzi diegu berriei. Lehenik eta behin, Errepublikaren Egunari buruz aritu izan gara. Izan ere, programa hau azaroaren 29an egin dugunez, kontuan izanik 1943ko azaroaren 29an Jugoslavia Sozialista sortu zenez, eta egun hau Jugoslaviaren…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 77 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako mahastiok! Gaurko irratsaioan izan dugun gai zentrala, Kosovok Interpolen sartzeko saiakera izan da. Kosovoren eskaera ukatu egin dute, bi herenen gehiengoa lortu ez baitu. Zergatik eta nola gertatu izan zen, politikari nagusienen (bai serbiarren zein albaniarren) erreakzioak eta Balkanetan izan ditzazkeen ondorioak aztertu ditugu. Kosovok Serbiako eta Bosniako (Bosniak abstentzioa eman du) produktuen…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 76 irratsaioa

By |

Kaixo, Balkanetako neguko elur-malutatxook! Gaurkoan, politikari buruzko berri oso esanguratsu batekin hari dugu irratsaioa. Gurean oihartzunik izan ez badu ere, Balkanetan izan du, eta handia gainera: Nikola Gruevski Ipar Mazedoniako lehen ministroak, ustelkeria kasu bat dela eta bi urteko kartzela zigorra duenak, herrialdetik ihes egin eta Hungarian aterpe politikoa eskatu baitu. Gruevskiren arabera, bera eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 75 irratsaioa

By |

Kaixo, Danubioko txalupatxook! Oraingoan, programa bi eletan egin dugu, elkarrizketa bat erdaraz, eta berriak euskaraz. Comenzamos con una entrevista a nuestro amigo Josemi, que vive en Budapest, y nos ha puesto al corriente de la actualidad de aquel país, tanto sobre el Gobierno de Orbán, su realidad e imagen, así como los conflictos que tiene…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 74 irratsaioa

By |

Kaixo, Adriatikoko marinelok! Gaurkoan programa ele biz egin dugu. El programa de hoy ha sido bilingüe. Hemos comenzado en castellano a hablar sobre el fallido referéndum sobre el cambio de nombre del Estado e integración en la UE y OTAN en Macedonia; y el posterior cambio en la Constitución aprobado por el Parlamento, en espíritu…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Programa 73 (en castellano)

By |

¡Buenas tardes, amigas y amigos del rakija! Esta vez hemos hecho el programa en castellano. Aprovechando que ya han adjudicado los resultados completos de las elecciones legislativas en Bosnia-Herzegovina, hemos hablado de dichas elecciones –cinco en total: presidencia tripartita de BiH, presidencia de Republika Srpska, parlamento de BiH, y parlamento de cada una de las…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 72 irratsaioa

By |

Kaixo, Euskal Herriko guslariok: Oraingoan, aurreko astean bezala Bosnia-Herzegovinako hauteskundeekin jarraitzen dugu. Momentuz, soilik BiHko hiruko lehendakaritzarako eta Republika Srpskako lehendakaritzarako datuak ditugu –aurrenekoan, Šefik Džaferović musulmnak, Milorad Dodik serbiarrak eta Željko Komšić kroaziarrak lortu zituzten hiru postuak, eta Republika Srpskan, Željka Cvijanović dugu lehendakari berria-. Legebiltzarrerako datuak oraindik eman ez dituztenez, analisiari ekin diogu,…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 71. irratsaioa – Bosniako hauteskundeen emaitzak

By |

Tesla ordua: 71.  irratsaioa  –  Bosniako  hauteskundeen  emaitzak

Kaixo, Bosniako bidezidorrok! Gaurkoan hauteskundeez hitz egin dugu. Batez ere Bosniako hauteskundeak izan ditugu mintzagai, bere sistema konplexutik hasita (aurreko programan zerbait aurreratu genuen horretaz) Bosnian bi partetan bereizten da (Bosnia-Hercegovinako Federazioa –bosnakiarrak eta kroaziarrak- eta Republika Srpska –serbiarrak-), eta hauteskunde sistema ere berezia du: hiru lehendakari aukeratzen dituzte –bosnakiar bat, kroaziar bat eta serbiar…

Jarraitu irakurtzen »